euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chivilcoyko Beti Aurrera elkarteak Arantzazuko Ama eta Haurren Eguna ospatuz ekin dio irailari

2011/09/21

Chivilcoyko dantzari txikiak Caritaseko jangelako haurrentzako dantza erakustaldia emateko prestatzen (argazkia ChivilcoyEE) Abuztuaren bukaeran 'Buenos Aires celebra' azoka handian parte hartu ondoren, Chivilcoyko Euskal Etxea ohiko jardueratara bueltatu eta euskal dantza eta elkartasuna uztartuz ekin zion irailari. Hil hasieran Beti Aurrerako dantzari txiki eta ertainek bisita egin zuten Karitasek San Cayetanon duen jangelara, eta dantza erakustaldia eskaini zuten han bazkaltzen ari ziren neska-mutilentzat. Horrez gaiz, irailaren 9an elkarteak Arantzazuko Ama Birjinaren eguna ospatu zuen, euskal etxearen egoitzan egin zen meza elizkizunarekin. Izan ere, Andra Maria honen irudia dauka ipinita bertan Beti Aurrerak euskal elkartearen babesle eta kuttun gisa.

Gehiago irakurri...


Luzaroan itxaron ondoren, Valparaisoko Euskal Etxeak bihar inauguratuko du egoitza berria

2011/09/20

Valparaisoko Euskal Etxearen egoitza berria (argazkia ValparaisoEE) Valparaisoko Eusko Etxeak bihar bertan inauguratuko du ofizialki bere egoitza berria. Lehen aldiz, elkartea bera izango da eraikinaren jabe eta honek aurrerapausu handi ekarriko du, bertan era egokian burutu ahal izango baitira euskal etxearen jarduerak. Lehen, elkarteak bulego batetik zuzentzen zituen jarduera hauek, baina 2010eko lurrikarak suntsitu egin zuen ofizina hura. Orain, egoitza berriarekin aktibitatea berrekin eta jarduera gehiago egin ahal izango dituzte. Inaugurazio ekitaldian izango dira, besteak beste, Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusia, eta Ana Urchuegia, Txilen eta Perun Euskadiko ordezkaria.

Gehiago irakurri...


Lanpostua eskaintzen dute Londresen, negozio arloan, euskara eta gaztelania ezinbestekoak direla

2011/09/20

Londres hiriko autobus mapa Ingelesarekin batera, lanlekua Londres baita. Londrestik, bertako Euskal Elkarteak adierazi du lanpostu baten deia zabaltzeko eskea luzatu diola hiriburu ingeleseko konpainia garrantzitsu batek. Negozio arloan da, eskarmentua eskatzen dute, bidaiatzeko prest egotea, gaztelania menperatzea eta euskara ongi jakitea eta euskal kulturaz jakitea. Hona deialdiaren ezaugarriak.

Gehiago irakurri...


Ellis Island-eko euskal erakusketari AASLHren sarietako bat eman diote iragan ostiralean Estatu Batuetan

2011/09/20

Sarrera euskal erakusketara Ellis Island-en egon zenean (argazkia EuskalKultura.com) 'Ellis Island-eko euskal erakusketa' bezala ezagutzen dute gehienek, New York ondoko irla horretan inauguratu baitzen 2010eko otsailean AEBetako euskaldunen berri ematen duen erakusketa hau. Boiseko Euskal Museoak Eusko Jaurlaritza lankide ekoitzia, 'Hidden in Plain Sight: the Basques' (Begibistan ezkutatuta. Euskaldunak) erakusketak Estatu Batuetako Estatu- eta Leku-Historiaren Elkarteak (AASLH ingelesezko sigletan) urtero banatzen dituen sarietako bat bereganatu du aurten. Michael Vogt, erakusketako arduradunak jaso zuen saria joan den ostiralean Virginiako Richmond herrian eginiko ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Saint Pierre eta Miquelon irletan Euskal Jaia egin zuten, ondareari eutsiz Atlantikoz bestaldean (bideoa)

2011/09/20

Pilota eta herri kirolak izan ziren eguneko proagonistak Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaian (argazkia http://www.tourisme-saint-pierre-et-miquelon.com) Ternuara arrantzan joan ziren euskaldunen ondorengoak dira Saint Pierre eta Miquelon irletako biztanle asko. Aspaldi galdu zen bertan euskara eta laugarren belaunaldiko euskaldunak dira gehienak, baina, nahiz eta Euskal Herritik oso urrun egon, tinko eusten diete sustraiei. Euskal nortasuna, janaria eta, batez ere, kirolak, dira Saint Pierre eta Miquelongo euskaldunen ezaugarriak eta harro erakutsi zituzten iragan irailaren 11an ospatu zuten Fete Basque jaialdian.

Gehiago irakurri...


FEVA eta Maria Echaveren eskutik, 'Euskal baserrietako sukaldaritza' Argentinako euskal etxeetara heltzen da

2011/09/20

Marita Echavek 'Euskal baserrietako sukaldaritza' bere liburua aurkeztu zuen La Platako Lazkao jatetxean

Duela urtebete aurkeztu zuen Marita Echavek 'Euskal baserrietako sukaldaritza' liburua Coronel Moldeseko Gure Zainak euskal etxean. Epe honetan, inguruko beste herri batzuetan eta baita Buenos Aireseko Liburu Azokan ere izan du Echavek euskal sukaldaritzako errezeta tradizionalenei buruz hitz egiteko aukera. Orain, berriz, eta FEVAren kultur eskaintzaren baitan, euskal etxez etxe doa sukaldari cordobatarra euskal janariak prestatzen. Abuztuan La Plata, Chascomus, Castelli eta Chacabuco bisitatu zituen herri bakoitzeko publikoarekin sukaldeko sekretuak konpartitzeko asmoarekin.

Gehiago irakurri...


Bernardo Atxagak euskal kulturari leihoa ireki zion Manhattanen bere izena duen katedrarekin

2011/09/19

Bernardo Atxaga iragan ostiralean New Yorkeko CUNYko Graduate Center-en eman zuen hitzaldiaren une batean (argazkia Koitz) Leihoa ireki zuen joan den ostiralean Bernardo Atxaga idazleak (Asteasu, 1957) New Yorkeko CUNY unibertsitatean. Bi aldetara argiari bidea egin behar dion leihoa: euskal kultura Manhattanera ekarriz, baina baita ere Manhattaneko kultur aniztasuna eta energia Euskal Herrira helaraziz. Etxepare Institutuak sustatu duen 'Bernardo Atxaga Chair in Basque Literature and Linguistics' katedrari esker euskal idazleek Sagar Handian mintegiak eman ahal izango dituzte .

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak aditzera eman du urrian Gaztemundu 2011n parte hartuko duten 30 gazteen zerrenda

2011/09/19

Artiboko irudi batean, Gaztemunduko gazteak Gasteizen, ekimen honen 2006ko edizioan parte hartzen (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Jaurlaritzak jakitera eman du datorren urri-azaroan Gaztemundu programaren 2011ko edizioan parte hartuko duten euskal etxeetako kide gazteen zerrenda. Hogeita hamar di ra gazteok, orotara 26 euskal etxe eta sei herrialdeetatik bilduko direnak, honela banaturik: Venezuela (gazte bat), Txile (2), Argentina (23), Kolonbia (1), Uruguai (2) eta Brasil (1).

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeak egoera larrian dituzten kideei laguntzeko dirulaguntzak eman ditu jakitera Eusko Jaurlaritzak

2011/09/19

Caracasko Eusko Etxea (argazkian) izan da egoera larrian dauden pertsonentzako diru gehien jaso duen elkartea, 32.391 euro; ondotik Mar del Platako Denak Bat, 26.790; eta Viñako Eusko Etxea, 25.978 (argazkia EuskalKultura.com) Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak eta Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzak jakitera eman dute euskal etxeetan asistentzia faltan eta egoera larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako 2011ko dirulaguntzen onuradunen berri. Euskal Etxeen bitartez bideratzen laguntza hauek Argentina, Kolonbia, Txile, Uruguai eta Venezuelako 23 euskal etxeko 74 pertsonari eman zaizkie aurtengo edizioan.

Gehiago irakurri...


Angeles de Dios Altuna, Argentinara etorritako euskaldunen istorioak kontatzeko ardura hartutakoa

2011/09/19

Angeles de Dios Altuna Angeles de Dios Altuna de Martina, Chubut probintzia argentinarreko Comodoro Rivadavia-n jaio zen, Patagonian, hegoaldean. Bizitzak Argentinako beste leku batzuetara bizitzera bultzatu zuen eta 22 urterekin Resistencia hirian kokatu zen, Chaco probintzian, iparraldean. Hurbiletik ezagutu zuen Angelesek immigranteen errealitatea. Denboraren poderioz, gai horixe ikergai bihurtu zuen 'gizarte lana' ikasi zuen idazle honentzat eta azken hamarkadan sei liburu argitaratu ditu gaiaz. Kanpotik Argentinara etorri eta bertan bizi eta lan egin zuten makina bat etorkinen istorioak ikertu eta konpartitu ditu, Chacon bizi den idazleak, bere irakurleekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia