2011/09/23

Ilusioa, hunkidura, poza, aurrera egiteko eta geroa irabazteko gogo eta itxaropena... joan den asteazkenean Txileko Boskarren Erregioko Eusko Etxea inauguratzeko ekitaldian ikus eta soma zitezkeen sentimentuak izan dira. Luzaroan amestutako egoitza propioa lortzeak, Eusko Jaurlaritzak emaniko ezohiko dirulaguntza bat medio, baikortasunerako eta animo eta jarrera berri baterako bidea erraztu du Viña-Valparaison eta orain, erronka, erositako eraikina, edukiz, jendez eta lanez betetzea izango da. Pozik zeuden Archibaldo Uriarte EEko lehendakaria eta bere lagun eta bazkideak joan den asteazkenean.
Gehiago irakurri...
2011/09/23

Mexikoko Senatuan aurkeztu dute iragan abuztuaren 21ean 'La travesía del Montserrat' liburua. Félix San Mamés euskaldunaren egutegian oinarritzen da lana eta Santurtzitik Mexikora belaontzi batean, frankismotik ihesi egin zuen bidaia epikoa kontatzen da bertan. Beste zortzi lagun izan zituen bidaide abentura hartan Felixek, eta aurkezpenean euren ondorengo euskal mexikarrak izan ziren. Ekitaldian parte hartu zuten Jesus Garibay senadoreak eta Ateneo Español elkarteko zenbait historialarik, eta baita Juan San Mamesek ere, liburuaren egilearen ilobak.
Gehiago irakurri...
2011/09/22

Arrakastaz arrakasta darrai nazioartean 'Kulunka Teatro' euskal antzerki konpainia, 'André y Dorine' antzezlanarekin. Kolonbian txalo zaparrada jaso zuen iragan urrian, Manizaleseko jaialdian izan zenean. Alzheimer-ari buruzko lan honek ez du dialogorik, baina edonon uler daitekeen hausnarketa egiten du gaisotasunari buruz, eta harrera beroa izan du Madrilen, Kathmandu-n, Itsaso Beltzean, Santo Domingon, eta azken bira honetan Ekuadorren, Argentinan eta Kolonbian. Bihar eta etzi Bogotan izango da ikusgai, Isiltasuneko Sortzaileen 7. Topaketan. Euskal Herria da aurten topaketaren ohorezko gonbidatua.
Gehiago irakurri...
2011/09/22

Gaztetasunaren indarra du Cordobako Gerora Elkarteak. Izan ere, duela oso gutxi hasi zen ematen bere lehenengo urratsak euskal kultura zabaltzeko bidean. Baina pauso horiek ez dira makalak izan eta oso denbora laburrean leku bat bereganatu dute elkarteko sortzaileek Cordoba hiriburuko kultur arloan. Erakundeak sortutako azken ekimenen artean Gerora Xake Taldea dago, Carlos Alfredo Barrionuevo, Franco Seghesso, Gaspar Jaurena eta Arantza de Vadillo jokalariek osatua. Jaio berria izanda ere, Xake Liga Nazionaleko txapelketan, zaleen kategoriako bigarren postuan geratu da elkarteko taldea. Komunitateari begirako beste ekintza batzuk ere eraman ditu aurrera erakundeak azken aste hauetan, tartean Baietz-en aurkezpena Cordobako Liburu Azokan eta Txotx dantzarien bisita REMAR-eko aterpetxera, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/09/22

Larunbat honetan Alain Urrutia eta Luis Candaudap margolari bilbotarrek azken bi hilabeteetan Txinan egin dituzten lanak erakutsiko dituzte, 24 orduz, Beijing-eko MA Studioan. 'Goazen Txinara 2011!' egonaldi-bekari esker izan dute bi sortzaileek asiar herrialdean egoteko aukera, eta egonaldian zehar bizi izandakoak isla utzi du etzi aurkeztuko dituzten lanetan. Judas Arrieta artista hondarribiarra da MA Studioko burua eta egoiliar beka honen sustatzailea, Etxepare Institutuaren sostenguarekin. EuskalKultura.com-ek berarekin hitz egin du esperientziari buruz.
Gehiago irakurri...
2011/09/22

Euskaldunen eta kataluniarren arteko anaitasunak mugak gainditzen ditu eta, aberritik milaka kilometrotara egonik ere, Sydneyko euskal-kataluniar lagun talde batek Diada ospatu zuen iragan irailaren 11n. Jaia Gure Txoko elkartean egin zen eta bigarren edizioa izan da aurtengoa. Umorez, 'Liada catalana' izenez ezaguna da topaketa, auskalo zergatik! Giroa oso alaia izan zen eta partehartzaileek datorren urtean edizio berri bat egitea erabaki zuten ahobatez.
Gehiago irakurri...
2011/09/21

Iragan asteburuan Montrealen egin zen bilera NABOk (North American Basque Organizations) Ipar Amerikako Ekialdeko kostaldean egin zuen lehen topaketa izan zen. Urrun egonagatik NABOko ordezkariek ez zuten kale egin, eta elkarteko 40 euskal etxeetako erdia gutxienez bertan izan ziren. Egitaraua erakargarria zen oso: Quebec-eko Euskaldunak elkarteak asteburu zoragarria antolatu zuen, elkartearen 15. urteurren jaiarekin batera. Ordezkariek hiria ezagutzeko parada izan zuten eta kontzertuetaz, Quebeceko sukaldaritzaz eta Euskaldunekoen harrera beroaz gozatu zuten.
Gehiago irakurri...
2011/09/21

Egun desagertua den Esan Ozenkik Negu Gorriak talde famatuaren lanak plazaratu zituen, besteak beste. Orain, bere sorreraren 20 urteurrena dela eta, sarearen bidez zabalduko da diskoetxearen katalogoa eta musikazaleek streaming bidez doan entzun ahal izango dute. Diasporako euskaldunen artean zale asko ditu Negu Gorriak taldeak, batez ere Argentinan eta Mexikon. Eta azken herrialde honetan, hain zuzen, izango da hil honen hondarrean Fermin Muguruza musikaria, Mexiko Hiriko Dokumental jaialdian 'Next Music Station' saila aurkezten. Eta aste honetan Donostiako Zinemaldian.
Gehiago irakurri...
2011/09/21

Etorkizuna umeak direla dioen esaera, ezagun bezain errepikatua da. Hala ere, etorkizun horren alde lan egiteko garaia hau, orain da, eta Euskal Odola euskal etxearen arduradunek ondo dakite hori. Horri helduz, neska-mutiko gaztetxoei begirako hamaika ekintza burutzen dituzte Ayacuchoko euskaldunek, komunitateko txikienengana iristeko. Eta helduak sendo engaiatuak daude gazteak engaiatzeko helburu horretan. Baina lana eta engaiamendua ez dira elkarren kontrakoak. Joan den irailaren 10ean burututako afarian giro bikaina gailendu zen euskal etxeko kide eta lagunen artean.
Gehiago irakurri...
2011/09/21

Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburu den La Platako Euzko Etxea euskal etxeak 'Dantzari Ohiaren Festa' egingo du datorren larunbatean, irailaren 24ean, eta bertara elkartea sortu zenetik gaurdaino Euzko Etxeak izan dituen dantza taldeetan dantzari aritu izan diren guztiak gonbitatu ditu bereziki, baina ez eurak soilik, ekimen horretan ibilitako musikari, zuzendari, irakasle, guraso, lagunak eta bazkideak oro ere deitu baititu edozein euskal etxetan bihotza, arima, ardatza, geroa, bizitasuna, kolorea eta itxaropenaren sinonimo den dantza taldearen kide ohien festa honetara.
Gehiago irakurri...