euskal diaspora eta kultura
2016/03/08
Iragan ostiralean, martxoaren 4an abiatu zen Rith 2016, Irlandan eginten den gaelikoaren aldeko lasterketa. Korrika irlandar honetan 1.000 kilometrotik gora egingo dituzte, herrialde osoa zeharkatuz. Lasterketa martxoaren 14ean amaituko da Dublinen. Rith hitzak gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du. Gaelikoa Irlandako errepublikan hizkuntza ofiziala da, baina egoera larrian dago, erabilerari dagokionez batez ere. Uhartean 130.000 inguru dira Irlandako gaelikoa lehen hizkuntza dutenak.
2016/03/07
Aurten 75 urte betetzen dira Agirre Lehendakariak erbestera ihesi egin behar izan zuenetik. Bidaia arriskutsua izan zen, Francorengandik ihesi, haren aliatu Hitlerren Berlinetik igaro behar izan zuelako Agirrek, Ameriketarako bidean. Urteurren hori gogoratzeko eta Agirreren gobernuak erbestean eta nazioartean utzi zuen ondarea aztertzeko, nazioarteko mintegia hasiko da martxoan, Renon, Berlinen eta New Yorken.
2016/03/07
Beverly Caputo artistaren azken murala da Nevada estatuaren (AEB) forma duen marko baten barruan agertzen den euskal artzain baten erretratua. Gardnerville-ko (Nevada) 'Main Street' edo Kale Nagusiko Mason eraikinaren horman ikus daiteke joan den astetik. Aurreko asteartean instalatu zuten 3 x 5 metro inguruko arte lana eta, egileak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, “pozarren” dago “azkenik” amaituta eta bere lekuan ezarrita ikusi ahal izan baitu orotara lau urte iraun dituen proiektua.
2016/03/07
Mundu osoan eta oso azkar ari da zabaltzen ‘One Wall' (Frontball) modalitatea eta Argentinak ez du fenomeno honetatik kanpo geratu nahi. Hori dela eta Mendozako Denak Bat Euskal Etxeak aurten ere eskainiko ditu eskolak kirol hau ezagutu eta praktikatu nahi dutenentzat. Klaseak Belgika eta Holandako 2015eko Txapelketako irabazlea izan den Adrian Astorga pilotari mendozatarrak emango ditu.
2016/03/04
EHUren Udako Ikastaroen barruan, euskal kultura ezagutzeko ikastaro berri bat aurkeztu da: Basque Yourself International Summer School delakoa. Ekainaren 26tik uztailaren 15era egingo da, Donostian, eta lehen mailako irakasleak izango ditu, bakoitza bere arloan maixu: Bernardo Atxaga, William Douglass antropologoa, Kepa Junkera musikaria... Ikastaroa ingelesez egingo da eta matrikularen prezioa 1.800 eurokoa da (Etxeparek eta EHUk 20 beka emango dituzte).
2016/03/04
Gardnerville-ko (Nevada, AEB) behikirik onena J.T. Basque Bar & Dining Room euskal jatetxean zerbitzatzen dute. Hala deritzote Carson Valley Times kazetako erabiltzaileek, Lekumberrytarren etxea aukeratu baitute, bigarren urtez, 'Beef Wars' edo 'Behikien Guda' txapelketa gastronomikoko irabazle. J.B. Lekumberry sukalde arduradunak, EuskalKultura.com-i aitortu dionez, bi arrazoi nagusirengatik irabazi dute, bere aburuz: "Haragiak ontzen behar beste denbora ematen dugulako eta guk geuk mozten dugulako okela, jatetxean bertan”.
2016/03/04
Martxoan sartuta, nagiak astintzen ari da Argentinako euskal diaspora eta euskal etxeak hasi dira urtean zehar garatuko dituzten aktibitateak zabaltzen. Tandilgo Gure Etxearen kasuan, aste honetan ekin diote mugimenduari, abesbatzaren entseguekin. Datorren astean euskara klaseak abiaraziko dira eta apirilean dantzarenak. Nobedadeen artean, euskara Unibertsitatera bueltatuko dela, Euskal Etxeko irakasleen eskutik.
2016/03/03
Bruselako Euskal Etxea bere aurreneko Euskal Zinema Zikloa jarriko du abian bihar, "Sanctuaire" filmaren emanaldiarekin. Luzemetrai honek GALek Frantzian egin zituen atentatuen garaia jorratzen du eta Frantzia eta Belgikako telebisten arteko koprodukzioa da. Beste lau filmek osatuko dute zinema zikloa, datozen hilabeteetan.
2016/03/03
Proiektuaren diseinatzaileen esanetan, “Europako plazak, batez ere Espainia eta Frantziakoak, izan ditugu gogoan Euskal Herria izena aukeratu dugunean. Plaza horiek elkargune ziren, jendea plazetara joaten zen elkartzera, ondo pasatzera eta baita erosketak egitera ere”. Euskal Herria Plaza zabalik dago jadanik eta urtean zehar zenbait ekitaldi antolatuko dituzte lekua sustatzeko. Merkataritza gunea Tigre Partiduko Laguna del Sol izeneko auzo pribatuaren ondoan dago kokatuta eta 46 lokal ditu, hiru pisutan banaturik.
2016/03/03
Otegui/Otegitarren lehenengo elkarretaratze argentinarra Buenos Aires probintziako Lezaman egingo da eta nahiz eta iragarritako data martxoaren 23a izan, antolatzaileak ziur daude jaiak 24ra arte iraungo duela. Deialdiako koordinazio lana Estatu Batuetan bizi den Ignacio Otegui leaburuarraren, Lezama argentinarreko Rodolfo Godofredo Oteguiren eta Entre Riosko probintzia argentinarreko Liliana Oteguiren eskutik etorri da eta ekitaldiak Euskal Herriko, Uruguaiko eta Argentinako otegui/otegitarrak bilduko ditu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus