euskal diaspora eta kultura
2016/03/22
Laguntza eta elkartasun programa hau Buenos Aires probintziako Jose C. Paz eta Gipuzkoako Oñat hirien arteko senidetzearen baitan garatzen da eta hamasei urte darama indarrean. Oraingoan jasotako materiala –20 mila kilo zama– Buenos Aires Handian ez ezik, Argentina ipar-mendebaldeko Jujuyn, Saltan eta Tucumanen dauden laguntza gune hartzaileetan ere banatuko da.
2016/03/22
Renoko Unibertsitateko Center for Basque Studies-ek larunbatean hasiko du “The International Legacy of Lehendakari Jose Antonio Agirre’s Government” nazioarteko mintegia. Topaketa asteartea arte luzatuko da eta hizlarien artean honakoak izango dira: CBSko Xabier Irujo, Joseba Zulaika eta Sandra Ott, eta bi gonbidatu berezi: Ángel Viñas (Universidad Complutense, Madril) eta Julián Casanova (Universidad de Zaragoza).
2016/03/22
Hogei urte bete zituen iaz Bend-eko (Oregon, AEB) High Desert Museoaren 'Amerikanuak! Basques in the High Desert' erakusketak. Hainbat hilabetez erakusgai egon eta, gerora, katalogotik kendu zuten. Edonola ere, jatorrizkoaren bertsio txikiago eta ibiltaria ere sortu zuten eta, lantzean behin, han-hemenka segitzen dute aurkezten. Modu berean, 2010ean sortu zuen, Boiseko Euskal Museoak, New Yorken estreinatu zuen 'Hidden in plain sight: the Basques', erakusketa, ibiltaria bilakatzeko hau ere. EuskalKultura.com-ekin berba eginda, High Desert Museum-eko erakusketa eta kolekzio komisarioa den Faith Brower-ek azpimarratu du instalazio nhauek daukaten garrantzia “jende askok oraindik ezagutzen ez dituen komunitate kulturalak ikertu eta jendaurretzen"..
2016/03/21
Zozketa berria abiarazi zuen EuskalKultura.com-ek joan den astean. Zozketagai, liburu bat (ingelesez) "Modern Basque History", Cameron Watson-ena; eta Iparraldetik datozkigun hiru musika CD: Kalakan hirukotearen "b_aldeak"; "Arbailan", Xiberoko ahots onenen sormen lan dagoeneko klasikoa; eta "Euskal kolore", zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Ohi bezala, parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez.
2016/03/21
Euskararen egoera Argentinan, Argentinan Euskaraz programa hasi baino lehen eta programa abiatu zenetik gaur egun arte aztertzen duen liburua Buenos Aireseko Liburu Azokan egongo da eskuragarri, bertako Euskal Standean. Urtean zehar, gainera, euskal etxeetan ere aurkeztuko da liburua. Liburua zeure euskal etxean aurkezteko, aski da hala eskatzea FEVAra, egilearekin ados (ikus erreferentziak). Aurkezpenen ibilbidea Argentinan zehar, eskabideak osatzen joan ahala plazaratuko da.
2016/03/21
Maiatzean Hegoamerikan izango dira Fermin Muguruza eta Albert Pla musikariak "Guerra" ikuskizunarekin eta emanaldiak egingo dituzte Bogotan, Santiagon, Montevideon eta Buenos Airesen. Musika eta antzerkia uztartzen ditu ikuskizunak, gudari buruzko hausnarketa bultzatuz. Hegoamerikako bira labur hau hasi aurretik, Madrilen eta Zaragozan izango da ikuskizuna.
2016/03/18
Hitzarmenari esker, La Platako Euzko Etxeko haurren rugby eskolak Iparraldeko Klubeko logoa eta kamiseta erabili ahal izango ditu. Etorkizunari begira, bi erakundeen arteko jokalari-trukeak ere egingo dira akordioaren baitan. Berri honekin batera, Euskal Etxean egiten diren aktibitate guztietako erakustaldi bat iragartzen du Euzko Etxeak La Platan.
2016/03/18
Carolina Minaberry (Lincoln, Buenos Aires probintzia, 1972) psikologoa da Argentinan eta egun hauetan Euskal Herrian izan da hilabetez eta besteak beste gogoratu zaizkio eta berritu ditu 18 urte zituenean bere aitaren herrialdera euskara ikastera etorri zenekoa, baita gerora ere 2002an bere senar eta haurrekin lau urtez Angelun bizitzeko egin zuen hautua, eta berehala, 2003an, EGA euskara titulua atera zuenekoa. Argentinan jaiotako euskalduna izanik, Euskal Herrian jaiotakoen euskara irakasle izan zen zenbait urtez, egun Tandilen bizi den emakume euskal-argentinarra.
2016/03/17
Behin eta berriro galdetu digute eta artikulu honetara biltzea pentsatu dugu. Noiz dira 2016an Estatu Batuetako eta Argentinako euskal elkarretaratze nagusiak diren Euskal Argentinar Aste Nazionala eta NABO Biltzar eta Festa? Kronologikoki hasita, Estatu Batuetako euskal festa hori, uztailaren 2-3an izango da aurten, Chinon (Kalifornia), Southern California Basque Club-ek antolatua. Eta Argentinako Euskal Astea, azaroaren 11-13an, Necochean, bertako Euzko Etxea antolatzaile. Baina bada gehiago.
2016/03/17
Gaur hasiko da Frantzian Nanteseko 26. Zinemaldia eta bertan, ohi bezala, euskal zinemak leku berezia izango du, Etxepare Euskal Institutuak sustatzen duen La Fenetre Basque (Euskal Leihoa) sail bereziari esker. Aurten bi euskal luzemetraia lehiatuko dira sail nagusian: "Amama" eta "Lejos del mar". Horrez gain, Opera Prima sailean ere beste bi euskal lan izango da ikusgai: Lara Izagirreren "Un otoño sin Berlín" eta Ben Sharrock eskoziarraren "Pikadero", Euskal Herrian eta euskaraz egina!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus