euskal diaspora eta kultura
2016/04/04
Programa berezia garatu zuten Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxeko lagunek joan den asteburuan euren jai nagusiaren 10. edizioa ospatzeko. 2016ko Aberri Eguneko Dantzari Topaketan, danborrada eta dantzak ez ezik, zuzeneko musika euskal-argentinarra Maral taldearen eskutik eta ‘Paella Erraldoiaren showa’ izeneko proposamen gastronomiakoa ere jaso zituzten gonbidatuek. Apirilaren 2a izanda, Malvina Irletako gerrako beterano eta hildakoak gogoratu ziren.
2016/04/01
Asteburu bizi bizia izango du Pariseko Eskual Etxeak, larunbatean elkartearen festa ospatuko baitu. Euskal Etxeko elkarteetako taldeek erakustaldiak eskainiko dituzte, Inauterietako erraldoi konpartsa ere tartean, eta Festaire taldeak jarriko du musika. Bestalde, iragan martxoaren 22an, Errugbi Gau jendetsua egin zen euskal etxean, Frantzia eta Ingalaterraren arteko Sei Nazioak txapelketako partida ikusteko aitzakiarekin. Giroa bikaina izan zen, Pamplonica txarangak lagunduta.
2016/04/01
Buenos Aires probintziako Cañuelasen jaioa, Verónica Zulaica abokatua da, euskaldunen biloba eta euskalduna familiaz, sentimentuz eta deliberoz. Bere euskal etxea, Cañuelasko Denak Bat, jo ta fuego ibiliko da datorren asteburuan, Argentinako euskal komunitateko gazte askorentzat hitzordu ekidinezina bilakatu den Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren hamargarren urteurrena ospatzen.
2016/04/01
Urtarriletik, astelehenero biltzen da Buenos Aires probintziako Chivilcoy herrian bertako euskal etxeko batzorde berria, 2016ko ekintzen programa eratzearren. Argi daukate helburua: “Etxeko euskal giroa sendotzea eta Euskal Herriko kultur adierazpenak oro garatzea elkarteko egunberoko bizitzan”. Horri begira mota ugaritako aktibitateak ari dira antolatzen, batere ahaztu gabe Chivilcoyko herriaren eta euskal etxekoen arteko etengabeko lankidetza.
2016/03/31
Ostiral honetan abiatuko da Bartzelonan Literaldia, Euskal Etxeak urtero antolatu duen euskal literatura jaialdia. Apirilean zehar Euskal Herriko idazleak, olerkariak eta ipuin kontalariak izango dira Bartzelonan, baina jaialdiak, ohi duen legez, bide berriak urratzen jarraituko du eta beste poesia mota batzuk ere bildu ditu bertara: bertsolariak eta hip hop kantariak. Jarraian, egitarau osoa.
2016/03/31
Zesta puntako mailarik gorenean ia hamarkada biz ibili ondoren, erretiroa hartu duen Fernando Lejardik (Ziortza-Bolibar, 1973) eskuratu berriak ditu Markinatik Elkora bidaliak plastikozko hiru zesta. “Hasi barrientzako dira, ikasteko, nahita be ez dira apurtzen”, aitortu du. Prest dago bera bost bat laguni zestaren hasi-masiak irakasteko. “Ikastea eta ondo pasatzea da asmoa, . Eskaintza egina dago, Ikusiko orain pizten duen interesa eta emaitzak”, esan dio EuskalKultura.com-i
2016/03/31
250 txibi kazola saldu zituen Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeak azken asteburu honetako janari salmentan. Hau izan da Zuzendaritza Batzorde berriaren lehenengo ekintza. Urte osoan zehar beste hamaika proiektu ditu Raul Taretto buru duen talde sartu berriak, tartean, ‘Hitz Nagusiak’ programa berriro ere martxan jartzea.
2016/03/30
Ireki berria da Necocheako Hator Hona programan parte hartzeko izena emateko epea. Programa uztailaren 15etik abuztuaren 7ra arte luzatuko da eta deialdia 18 eta 30 urte bitarteko Euskal Herriko gazteei dago zuzenduta. Interesatuek apirilaren 29ra arte bidal dezakete eskaera. Bestalde, azken ordu hauetan, aurtengo Aste Nazionalaren egoitza izango den Euzko Etxea Euskal Etxeak jaiaren logotipoa plazaratu du.
2016/03/30
Bazko igandetik apirilaren erdialdera arte luzatuko dira Argentinan zehar Aberri Eguna ospatzeko ekintzak. Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean hitzaldi eta brindis batekin ospatuko dute gaur, iluntzeko 7:30etan. Gonbite honekin batera apiril eta maiatzeko hitzorduak jakinarazi dizkigute Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko lagunek.
2016/03/30
Iragan martxoaren 20an, Erramu Igandean, Valladolideko Gure Txoko elkarteko kideek txangoa egin zuen Aguilar de Campoo herrira. Elkarteko koruak bertako elizan meza abesteko gonbita jaso zuen eta hara joan ziren kantariak, euskal etxeko beste zenbait bazkiderekin batera. Mezaren ostean euskal abesti sorta eskaini zuen koruak, esaterako "Aldapeko sagarraren" eta "Hara non dira".
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus