euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabier Gil: "Krisiak euskal gazteak ekarri ditu Limara eta Euskal Etxeak lagundu eta ateak zabalik hartu ditu"

2016/04/07

29 urte dauzka duela sei Liman bizi den Xabier Gil Hernandez iruinsemeak (argazkia EuskalKultura.com)

Peruko Liman bizi da duela sei urtedanik Xabier Gil iruinsemea. Ikasketaz ingurumena eta nekazaritzari lotua, gertutik ezagutzen ditu bertako indigenak, artekoa baitu neskalaguna. Limako Euskal Etxeko kide eta euskara irakasle ere bada.

Gehiago irakurri...


Eduardo Strauch Urioste Andeetako istripuko biziraule euskal uruguaitarra ETBko 'Origen' saioan partaide

2016/04/07

'Origen' saioa maiatzean estreinatuko du ETB2k eta euskal diaspora izango du protagonista: euskal jatorrikoak izanik sekula Euskal Herrian izan ez diren jendeak pantailaratuko ditu, euren euskal erroak haientzat aztertuz eta euren emozioen lekuko izanez. Grabatzen ari diren saioetan Strauch Urioste Andeetako biziraule uruguaitarra dago, baita ere Juan Martin Guevara, Che Chevararen anaia gaztea; Pilar Garcia Gurtubay, Norvegiatik bakailaoa ekartzen hasi zenaren ondorengoa; Fernando Solabarrieta kazetari eta aurkezle txiletarra; eta Fernando Martitegui sukaldari argentinarra.

Gehiago irakurri...


Boiseko Euskal Museoaren urteroko afariak, larunbat honetan, mundu osoko euskal diasporak gogoratuko ditu

2016/04/07

Bidaiatzeko grina piztu egiten du Boiseko Euskal Museoak afarirako egindako kartelak (Irudia: BM&CC)

Hiru hamarkada bete zituen iaz Boiseko Euskal Museoak eta, aurten, erakundea diruz laguntzeko urteroko afarian, mundu osoko euskal diasporak ekarriko dituzte gogora Idaho-ko (AEB) hiriburura. Datorren larunbatean izango da eta nazioarteko euskal apaingarriz jantziko dute Euskal Etxea, bai eta beste euskal diasporen inguruko informazioa mahaietan jarrita ere. “Gauza xumea izango da. Ez dugu espero jendeak asko ikastea, gaiaz harreta piztearekin konformatzen gara”, esan dio EuskalKultura.com-i Annie Gavica antolatzaileak.  

Gehiago irakurri...


Euskal artista bila ari da London Basque Diaspora taldea Londresen ekainean egingo den BaskFest 2016 jaialdirako

2016/04/06

BaskFest 2016 jaialdiko webgunean agertuko dira parte hartuko duten artistak

Euskal arteak Londreseko Dalston auzunea hartuko du ekainean, BaskFest 2016 jaialdiarekin. Euskal kulturaren ospakizun bat izango da festa, beti ere arlo desberdinetako artelanen bitartez: zinea, musika, ikusentzunezko arteak, dantza, performance-ak, argazkilaritza eta gastronomia. London Basque Diaspora taldeak antolatu du eta orain Londresen bizi diren euskal sortzaileen bila dabiltza, erakusketa osatzeko. Proposamenak aurkezteko epea berehala itxiko da, apirilaren 15ean, beraz, bizkor ibili!

Gehiago irakurri...


'Basques in the US' obrako euskal immigranteen bibliografien blog sarreren oihartzuna

2016/04/06

Koldo San Sebastianek gidatutako proiektuak hainbat historialarien lanarekin atera ahal izan da aurrera, hala nola, Argitxu Camus-Etxekopar, Joxe Mallea-Olaetxe, Jone Laka eta José Luis Madarieta, batzuk aipatzearren. (Irudia: CBS)

19 eta 20. mendeetan Estatu Batuetara emigratu zuten milaka euskaldunen biografiak bltzen ditu 'Basques in the US' obrak. Bigarren edizioa bukatzear, egilearekin, Koldo San Sebastianekin, eta argitaldariarekin, Renoko Euskal Ikasketen Zentroko (CBS) Daniel Monterorekin, solastu da EuskalKultura.com. San Sebastianen esanetan, “dibulgaziorako oso erreminta eraginkorra da internet, norabide biko lanabesa, gainera". "Guk informazioa jartzen dugu sarean, baina hori zuzendu ere egiten dute irakurleek, zerbait zuzena ez denean”. Monterok, bere aldetik, CBSren bloga kudeatzen du eta harrituta dago biografiak aipatuz argitaratutako postek lortu duten oihartzunaz: "gauza ona da hori" esan digu.

 

Gehiago irakurri...


Argentinako euskal etxeetan 2016ko Aberri Eguna ospatzeko egindako ekitaldien argazki galeria berria

2016/04/06

Urtero egiten duen legez, hiriko Gizataldeen Pasealekuan egin zuen bere ospakizuna Barilocheko Eusko Etxea

Data ospatu eta urtero adierazten dituzte Aberri Egunean Argentinako Euskal Etxeek Euskal Herriaren aldeko mezuak. Ospatzeko moduak, baina, anitzak dira, gauza behartua baita herri bakoitzean, euskal etxe bakoitzean, tokian tokiko kutsuz ez janztea. Hona, ospakizun horien argazki galeria berri bat, Bazko igandetik azken astebururaino Arrecifes, Bariloche, Buenos Aires, Chivilcoy, Mendoza eta Olavarrian egindako ekintzen isla.

Gehiago irakurri...


Kubako Aberri Eguna urtetik urtera jendetsuagoa: aurten 300 lagun bildu zituen, Durangoko Azokaren 50 urteak ospatuz

2016/04/05

Habanako euskaltegiko ikasleek osatu duten abesbatzak Aberri Eguneko festan abestu zuen (argazkia Kuba EE)

Habanako Aberri Egunaren ospakizunak jende andana bildu zuen iragan martxoaren 27an, 330 bat lagun, Kubako Euskal Etxeko arduradunek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez. Horrez gain, elkarteak Euskal Aste bat ere ospatu zuen, zenbait hitzaldi eta kultur ekitaldiekin. Jarduera hauetan euskararen garrantzia azpimarratu zuten -- "gure herriaren nortasuna"-- eta Durangoko Azokaren jarduna goraipatu zuten, 50 urte hauetan euskal kultura sustatzeagatik.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek historia liburu bat eta euskal CDak dauzka zozketagai: ostirala, azken eguna parte hartzeko

2016/04/05

Lau zozketagaiak, Cameron Watsonen liburua eta zenbait kantariren hiru diskoak

EuskalKultura.com-ek zozketagai ipini ditu liburu bat (ingelesez) "Modern Basque History", Cameron Watson-ena; eta Iparraldetik datozkigun hiru musika CD: Kalakan hirukotearen "b_aldeak"; "Arbailan", Xiberoko ahots onenen sormen lan dagoeneko klasikoa; eta "Euskal kolore",  zenbait kantari eta talderen kantu hautuen bilduma. Ohi bezala, parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez. Datorren ostirala da parte hartzeko azkeneko eguna.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak kanpoko Gizataldeen eta Euskal Etxeen arloan espezializatzeko beka deialdia egin du

2016/04/04

Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren egoitza, Gasteizen

Eusko Jaurlaritzak deialdi egin du lau bekadun aukeratzeko kanpoko Euskal Gizatalde eta Etxeen eremuan espezializatzeko eta prestatzeko. Bekek 12 hilabeteko iraupena izango dute. Bekadunek beraien eginkizunak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren honako bulego hauetan burutuko dituzte: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian, Vitoria-Gasteizen (2); Euskadiko Ordezkaritzan Argentina-Mercosuren (1); Estatu Batuetan (1).

Gehiago irakurri...


Gaur arratsaldean ‘Raíces Vascas’ irratsaioa estreinatuko du Argentinan eta sarean La Platako Euzko Etxeak

2016/04/04

Lelio Sanchez, bere bi eginkizuentan: futbol taldeko kideekin eta Unibertsitateko ekintza batean

Euzko Etxea-ko Itsuen Futbol Taldeko kapitaina eta kazetaritza ikasle den Lelio Sanchez aurkezle, astelehenero emitituko da saioa, 18etatik 19etara, Internetez ere entzun daitekeen Alta Voz irratian. Euskal Etxearen ‘ahotsa’ izango den programak bi gonbidatu berezi izango ditu lehenengo saioan: Jorge Batiz eta Maria Fernanda Astigarraga, erakundeko erreferente nagusietako bi.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia