euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lan eskaintzak New Yorkeko Txikito jatetxean, eta 2016ko Txikifest txakolinaren azoka, bidean

2016/04/18

Txakoli botila bat Manhattan erdi-erdian; hau da Txikifest 2016 jaialdiaren kartela, Tomas Ondarrak egina

Badator New Yorkeko euskal festa alai eta bizienetako bat, Txikito jatetxeak antolatzen duen Txikifest txakolinaren azoka. Kalean egiten da festa, Eder Montero bilbotarraren Txikito jatetxearen atzealdean eta egunean zehar txakoli, pintxo eta beste kutixiak izango dira dastagai han jarriko dituzte standetan. Bestalde, aipatu hainbat lan-eskaintza argitaratu direla Txikito eta bere taldeko beste jatetxeetarako; zehaztasunak, jarraian.

Gehiago irakurri...


Hugo Andiazabal buru duen zerrenda bakarra bozkatuko da FEVAko hauteskundeetan apirilaren 23an

2016/04/18

2014ko Biltzarrean hautatutako Zuzendaritza Batzordea (argazkia EuskalKultura.com)

Zerrenda bakarra datorren larunbatean Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean, FEVAko buruzagitza karguak berritzeko. 2014an hautatutako Hugo Andizabalek eta Javier Ederrak --egungo lehendakari eta idazkaria--  2014an lortutako karguak berresteko aurkeztuko dira. Diruzaintzarako hautagaia,  aldiz, Cristina Arregui rosariotara izango da. Biltzarra bukatutakoan, euskal etxeen bilera orokorrari ekingo zaio.

 

Gehiago irakurri...


Arrakasta handia Comahueko Euskal Etxearen aurkezpenean: “Hasiak gara gure lur zatia hemen izaten”

2016/04/18

Comahueko Euskal Etxearen aurkezpen ofiziala apirilaren 9an izan zen, Neuquen hirian, Cordoba, Rio Cuarto, Viedma eta Patagones, Bariloche eta San Martin de los Andes hirietako euskal gizataldeak lagun (argazkia Ines Ibarra)

Apirilaren 9an izan zen, Neuquen hiriko ‘Artisauen Pasealekuan’, Comahueko Euskal Etxearen aurkezpen ekitaldia. Hainbat lagunen laguntza paregabea izan zuten jaio berria den erakundeko kideek euren jaian; izan ere, hiriko gobernuko mandatariek ez ezik, festan parte hartzeko kilometro ugari egin zituzten euskal gizataldeko ordezkariek ere hartu zuten parte jaialdian. Hona, ekintzaren argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Benito Ysursa edo euskal familia baten hari amerikarra: 100 urte bete dituzte Ysursatarrek Estatu Batuetan

2016/04/15

Benito Ysursa eta familia: Benito, emazte Asuncion eta seme-alabak Ramon eta Ruby

Mende bat da familia amerikar(a)tu zela. Iaz bete dira ehun urteak, eta --AEBetan barreiatuta dauden familiakoen egutegiak adostu ondoren-- asteburu honetan behar dute ospatu 1915ean Iurreta bere sorterria utzi eta Idahoko Boisen ezarri zen Benito Ysursaren ondorengoek. Euren amerikartzearekin batera, baina, 'euskal' ere izaten segitzen dutela ere behar dute ospatu, euskaltasunak segitzen baitu ehun urte eta gero ysursatar amerikarren osagai izaten. Horrekin bat egiteko, Boisen da Iñaki Totorikaguena Iurretako alkatea. Itsasoz bi aldeetako iurretarren asmoa, lotura historikoei segida ematea eta belaunaldi gazteetan biziberrituz geroa bermatzea.

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza bat Txilen da lan harremanak eta lurraldeen arteko lankidetza sustatzen

2016/04/15

Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza Txileko Euskadiko Ordezkaritzan (argazkia Gipuzkoa Foru Aldundia)

Gaur amaituko da Valparaison Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritza batek Txilera egin duen bost eguneko bidaia. Astean zehar gipuzkoar ordezkariak Santiago eta Valparaisoko hainbat agintari, enpresari eta kultur eragileekin bildu dira, bi lurraldeen arteko lankidetza eta lan aukerak sustatzeko helburuarekin. Aldundiko ordezkaritzaren buru izan dira Iker Goiria, Kanpo Harremanetarako zuzendaria, eta Daniel Arbulu, arlo bereko teknikaria.

Gehiago irakurri...


DATA ALDAKETA: ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ 2016 jaialdia: hona behin-behineko programa

2016/04/15

2015eko 'Buenos Airesek Euskal Herria ospagai' (argazkia Maru Maiztegui)

EGUNERAKETA: data aldatu egin da eta Maiatzaren 8an egingo da. Xehetasun batzuk azken egunetan jakinaraziko badira ere, oinarrizko egitaraua prest dauka Laurak Bat erakunde antolatzaileak. Hona, beraz, ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco’ren 2016ko edizio honetako partaide, bisitari eta standen zerrenda. Gonbidatuen artean aipa dezagun Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo argentinaratuko dela jai berezi honetan parte hartu ahal izateko. Hona hiriburuko Mayo etorbidean egingo den festa erraldoiko programa.

Gehiago irakurri...


Pariseko harategi batek euskal txuletak saltzen dituen makina jarri du... eta arrakasta itzela ari da izaten!

2016/04/14

Pariseko L'Ami Txulette harategiko makina eguneko 24 ordutan eros daiteke (argazkia MPouzol)

Parisen euskal txuletak eros daitezke eguneko edozein ordutan, L'Ami Txulette harategiko Michel eta Florence Pouzoli esker. Harategiak Pariseko aurreneko haragia saltzeko makina jarri du kalean eta bezeroek bikain hartu dute ideia: asko dira lanetik atera eta afaria han erosten dutenak, esaterako. Michel ez da euskalduna baina Lapurdin lan egin du urte luzez eta orain bertako produktuak saltzen ditu Parisen: Baionako urdaiazpikoa, Ezpeletako biperrak, pateak, gazta... On appetit!

Gehiago irakurri...


Carmeloko Ibai Ondoko Etxeak, Uruguain, hiriaren eta Euskal Etxearen urteurrenak ospatuko ditu asteburuan

2016/04/14

Carmeloko Ibai Ondoko Etxearen 15. urteurrenean egindako jaialdian Ekin Dantzari Taldeak dantzatu zuen (argazkia Ekin)

Uruguaiko Carmelo hiriaren Bigarren Mendeurreneko ospakizun programaren baitan, bertako Ibai Ondoko Etxeak bere urtebetetzea ere, 21.a, ospatuko du. Igandean , apirilaren 17an beteko ditu 21 urtea euskal elkarteak eta bi ekitaldi nagusi antolatu ditu komunitateari begira: ‘Gure Arropa’ antigoaleko euskal jantzien erakusketa, Magdalena Mignaburu ikertzailearen eskutik, eta hitzaldi bat, 'Euskal Pilota' izenpean, FIVU Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioko lehendakari Enrique Poittevin-ek emanik.

 

Gehiago irakurri...


Euskal Argentina elkarteak Donibane Garazin egingo du larunbat honetan 2016ko Biltzar Nagusia

2016/04/13

Euskal Argentina elkartearen aurreko Biltzar Nagusi bat Donibane Garaziko Herriko Etxean (argazkia EuskalKultura.com)

Datorren larunbatean egingo du, ohi bezala Donibane Garazin, urteko bere Biltzar Nagusia, Nafarroa Beherean egoitza duen Euskal Argentina elkarteak. Pierra Lako sortzaileetako bat izanik egun Monika Legarto buru duen elkarteak "2015eko harat-hunatak, konduak, proiektuak eta aurtengo Argentinarateko bidaia" hartuko ditu, besteak beste, mintzagai.

Gehiago irakurri...


‘Esnezalearen Bira’ lasterketaren II. edizioa Gral. Las Herasen apirilaren 24an Zazpirak Bat EEa antolatzaile

2016/04/13

Gral. Las Herasko Euskal Etxeak antolatutako ‘Esne saltzailearen Biran’ iragartzeko afixa

‘La Vuelta del Tambero’ (Esnezalearen Bira) auto klasiko lehiaketa bat da eta, izenak adierazten duenez, joan den mendearen hasieran eskualdeko esnezaleek egiten zuten ibilbide bera egingo dute partehartzaileek. Hitzordua apirilaren 24an da eta lasterketaren ondoren euskal bazkaria eskainiko du Gral. Las Herasko Zazpirak Bat Euskal Etxeak herriko Euskal Tabernan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia