euskal diaspora eta kultura
2016/04/22
Oñatiko Udalak (Gipuzkoa) laster argitaratuko duen "historia genero ikuspegitik ikerketa bekak" Selma Huxley izena izango du. Bide batez, gaur ostirala omenaldia jasoko du Huxley-k Oñatiko Unibertsitatean, Euskal Herriko eta Kanadako historiaren ezagutzan eginiko lan izugarria eskertzeko. Artikulua Goiena aldizkarian eman du argitara Oihana Elortzak.
2016/04/21
Wyoming-eko Rock Springs-en jaioa, Estatu Batuetan, Mikaela Goicoecheak 16 urte dauzka eta kantuzalea da oso. Larunbat honetan emanaldia antolatu du bere sorterriko Broadway Antzokian dirua lortzearren New Yorkera joateko, kantua ikasi nahi baitu uda honetan Sagar Handiko akademia prestigiotsu batean.
2016/04/21
Aurten ere topaketa egingo dute Euskal Herrian bizi diren euskal-venezuelarrek eta Galdakaoko jatetxe batean bilduko dira larunbatean. Simon Bolivar elkarteak antolatzen duen 21. topaketa da aurtengoa eta bertara biltzen diren lagunen artean urteko hitzordu garrantzitsuenetakoa bilakatu dela esan beharra dago. Eguna eguerdiko ordubatetan hasiko da, Santa Maria elizan egingo den mezarekin, eta ondoren bazkarian ehun lagundik gora espero dira.
2016/04/21
Gaur estreinatuko da --eta maiatzaren 9ra arte luzatuko-- Argentinako kultur jai handienetako bat den Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azoka. Urtero bezala, hiriburuko Juan de Garay Fundazioak bereganatu du euskal gizataldearen ordezkaritzaren ardura. Bere stand-a aurten, Pabilioi Horiko 1900. zenbakian egongo da eta bertatik ezezik, aurkezpenak egiteko Adolfo Bioy Casares Aretotik jardungo da, maiatzaren 5ean bereziki.
2016/04/21
Iurretako alkatea, Iñaki Totorikaguena, AEBetan izan da joan den astean, iurretar guztien alkate gisa dagozkion lanak egiten. Izan ere, gonbidapena jaso zuen Boisetik, bertako Ysursa familia, Benito Ysursa euren arbaso iurretarra Estatu Batuetara iritsi zeneko Mendeurrena ari baitzen ospatzen. Ospakizun horretan, ysursatar amerikarrek lagun nahi zituzten Iurreta eta Euskal Herria, euren errealitate amerikarreko parte baitira, eta gerora ere horrek hala jarrai dezan ari baitira lanean.
2016/04/20
"Euskara, muga guztien gainetik elkartzen gaituen zubia" du izena bideoak eta bertsotan Boiseko euskal komunitateari buruz mintzo da, Jaialdiko eta Basque Block-eko irudien gainean. Bideoa lehian da Beasaingo Arrano Kultur Elkarteak antolatzen duen Bertsomovieda lehiaketan, eta sarean da ikusgai. Boto gehien biltzen dituen bideoak izango dira irabazle, eta bozkatzeko epea ostiralean itxiko da. Gustokoa baduzue, eman botoa!
2016/04/20
Eusko Jaurlaritzak euskal etxe berri bat onetsi zuen atzo ofizialki Frantzian, Montpellier-en, “Association des basques de Montpellier et sa region-Euskaldunak” izenpean, Gobernuko iturriek dierazi dutenez. Honakoa Jaurlaritzak Frantzian ofizialki onetsitako 5. euskal etxea da, eta munduko 190.a.
2016/04/20
Data berria Maiatzaren 8a da, igandea. Egunbete atzeratzearen arrazoia, "larunbatean, ordutegi berean, Marijuanaren Legeztapenaren aldeko Martxa bat deitu izana da, Nazioko Kongresuraino, Mayo Etorbidetik". Hitzordua, beraz, Maiatzaren 8an, eguerditik (12:00) 18:00ak arte Mayo Etorbidearen eta Bolivar inguruan, Buenos Aires hiriburuan.
2016/04/19
Realak bira bat burutuko du Estatu Batuetatik maiatzean, denboraldia amaitu eta gero. Maiatzaren 16ean abiatuko da Ameriketara eta maiatzaren 18an Kalifornian izango da, San Jose Earthquakes taldearen aurka jokatzeko. Gero, maiatzaren 24an, Texasen 'Charities Cup'-ean parte hartuko du Houston Dynamoren kontra. Taldeak inguruetako errealzale eta euskaldunekin biltzeko gogoa agertu dio EuskalKultura.com-i.
2016/04/19
Apirilean zehar ospatu da Argentinan Aberri Eguna; Apirilaren 3 eta 4an Cañuelasko Dantzarien Topaketarekin hasi zen ekintzen egutegia beste zenbait herritara zabaltzen joan da komunitate bakoitzak bere kide eta lagunekin ospatu ahal izateko. Gaurko artikuluan, azken astean burututako ekintzen laburpen eta argazkiak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus