euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskaldunen eta islandiarren arteko harremanak jendaurretuko dituzte Ondarearen Europako Jardunaldiek

2016/09/20

2016ko Ondarearen Europako Jardunaldiak urrian zehar garatuko dira Bizkaian eta atzo aurkeztu ziren Bermeon

Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu duen egitarauak mota askotako 300 bat ekitaldi baitaratzen ditu kultur ondarea zabaltzeko helburuz, urri osoan zehar garatzekoak. Tartean dira bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, ofizio erakustaldiak, azokak, gastronomia, zinema emanaldiak, antzezpen historikoak, musika, dantza, kirola, jardunali zientifiko eta mintegiak.Islandiari dagokionez, euskal arrantzale eta balezaleen presentzia islandiarrari buruzko datu ezezagunak jendaurretuko dira.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handia izan zuen Lagun Onak EEko standak Pergaminoko Nekazaritza Erakusketako Sukaldaritza Gunean

2016/09/19

Lagun Onak Euskal Etxea Pergaminoko Nekazaritza Elkarteko erakustaldian

Nekazaritza Elkarteko erakustaldiaren baitan egiten da urtero Pergamino hirian Kolektibitateen Sukaldaritza Gunea. Oso talde sendo bati esker, Lagun Onak Euskal Etxearen txokoa bost egunez jarraian eta eguerditik gaueraino egon zen irekita publikoaren jakinmina eta euskal platerak dastatzeko grina asetzeko. Arrakasta honek animo handia ematen die euskal arduradunei datozen hitzorduetarako. Berehala ospatuko dituzte erakundearen urteurrena, Pergaminoko urtemuga eta Euskal Astea… batzuk aipatzearren.

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea euskal etxeak 9. urteurrena eta Arantzazuko Amaren Eguna ospatu ditu

2016/09/19

Txileko Euskal Gizataldea-Colectividad Vasca de Chile euskal etxeko dantzariak (argazkia Txileko Euskal Gizataldea)

Iragan irailaren 9an "Txileko Euskal Gizataldea" euskal etxeak Arantzazuko Amaren eguna ospatu zuen, Euskal Abesbatzaren partehartzea izan zuen meza elizkizun batekin. Horrez gain, aipatu elkarteak 9 urte bete dituela aurten, eta ekainaren bukaera aldera urteurrena ospatzeko dantza erakustaldia eskaini zutela elkarteko dantzariek. 

Gehiago irakurri...


Abuztuko Triki-poteo arrakastatsuaren ostean, Maralen kontzertua larunbat honetan Buenos Airesen, Euskaltzaleak-en eskutik

2016/09/19

Euskaltzaleak-en 5. Triki-poteoa abuztuaren 20an izan zen, hiriburuko San Telmo auzoan

Kontzertua Kataluniako Etxean izango da datorren larunbatean, eta bere euskal errepertorioa eskainiko dio talde Mariana Dominé buru duen taldeak hiriburuko publikoari. Maral-ekin batera, gainera, Euskaltzaleak-en baitan sortutako Zutarriak taldea ere arituko da, Euskal Herriko kantutegiko abesti tradizionaletako batzuk eskainiz, arrecifestarrei sarrera emanez. Bistan da musikak leku nabaria duela Buenos Airesko Triki-poteoak ere antolatzen dituen Euskaltzaleak Euskaltegian.

Gehiago irakurri...


Osatu berria den Comahueko Euskal Etxea-ko Zuzendari Batzordeak Mus eta Pintura tailerrak eskainiko ditu

2016/09/16

Comahueko Euskal Etxea elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria

Tailerrak arratsaldeko 7etan izango dira, Neuquen hiriko Pastoral de Migraciones delako gunean. Hauek izango dira Manuel Molina buru duen Comahueko Euskal Etxeko Zuzendari Batzordearen lehenengo urratsak baina ez bakarrak. Izan ere, helburu bat baino gehiago dituzte euskal etxe berriaren kideek etorkizunerako, tartean, parte hartzea Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen Topaketan eta Euskal Astean.

Gehiago irakurri...


Euskal kulturari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Budapest-en, hitzaldi eta "Loreak" filmaren emanaldiarekin

2016/09/16

"Loreak" filmarekin amaituko dira jardunaldiak datorren ostiralean

Etxepare Euskal Institutuak ELTE Unibertsitatean duen irakurletzak eta Budapesteko Cervantes Institutuak antolatuta, euskal hizkuntza eta kulturari buruzko jardunaldiaak egingo dire Hungariako hiriburuan irailaren 22 eta 23an. Egitarauak hainbat mintzaldi biltzen ditu, euskara, literatura, musika eta euskal eta hungariar kulturaren arteko harremanei buruzkoak. Horrez gain, "Loreak" filmaren emanaldia egingo da.

Gehiago irakurri...


Erakundearen 70. urteurrenaren urtean, Kultur Astearen programa kaleratu du Villa Mariako Euzko Etxeak

2016/09/16

Villa Mariako Euzko Etxea Euskal Etxearen 70. urteurrenaren logoa

Euskal Kultur Astea irailaren 25ean hasi eta astebetez luzatuko da, elizkizunak, erakusketak, zinema eta afaria barne. Aurten 60. ediziora iritsiko den ekitaldi honetako ekintzek, azken hilabete hauetan egin direnekin batera, Euskal Etxearen 70. urteurrena ospatzea dute helburu nagusi.

Gehiago irakurri...


Peruko Euskaletxeak Euskal Festa jarriko du abian astelehenean 30. urteurrena ospatzeko

2016/09/15

Peruko Euskaletxea elkartearen 2016ko Euskal Astearen afitxa

Peruko Euskaletxearen 30. urteurrena ospatzeko gertu daude Limako euskaldunak eta euskaldunen lagunak, eta horretarako Euskal Aste oso bat antolatu dute. Jarduerak astelehenean hasiko dira, "Loreak" filmaren emanaldi batekin. Horrez gain, astean zehar euskara, musa, musika, gastronomia eta dantza ekitaldiak egingo dira eta festa igandean amaituko da urteurreneko bazkari batekin. 

Gehiago irakurri...


Antzinako euskal musika Parisen Ondarearen Eguna ospatzeko, eta bira Viena, Turnhout eta Bartzelonan

2016/09/15

Euskal Barrokensemble  (argazkia Noah Shaye). Enrike Solinís gitarra jotzailearekin batera eskainiko ditu kontzertuak

Antzinako euskal musika protagonista izango da Parisen eta Europako beste zenbait hiritan datozen hilabeteetan Enrike Solinís eta Euskal Barrokensemble-k Frantzia, Austria, Belgika eta Kataluniako agertokietan eskainiko duten programa bat medio. Lehenengo geralekua Paris izango da, datorren larunbatean, Radio Francek bere estudioetatik zuzeneko kontzertu bat eskaintzeko aukeratu baititu, Frantzia soan entzungo den saioan. Gero datoz Viena, Turnhout, Bartzelona, Bilbo...

Gehiago irakurri...


Puerto Madryngo Euskal Etxea izango da datorren astean Patagonia Argentinarreko EEen II. Topaketaren egoitza

2016/09/15

Puerto Madryngo Etorritakoengatik Euskal Etxeko kideak 'Madryn al plato' ekitaldian

San Martin de los Andes Euskal Txokoa-ri hartu dio lekukoa Etorritakoengatik Euskal Etxeak eskualdeko euskal erakundeen bigarren Topaketa antolatzeko. Bilera datorren astean izango da, iraileko azken asteburuan, eta egun hauetan programa berezi bat ari dira antolatzen Puerto Madryngo euskal erakundeko kideak bisitariei harrera egokia egitearren. Honekin batera, Etorritakoengatik-eko lagunek ‘Madryn al Plato’ko euren partaidetzaren berri ere helarazi digute.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia