euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EHUko Euskal Diasporari buruzko ikastaroaren matrikula prezio murriztuan egiteko aukera hil honen amaiera arte

2016/05/23

"El (nuevo) papel de la Diáspora vasca en la Euskadi del siglo XXI" ikastaroa uztailaren 18 eta 19an egingo da Donostian

Aurtengo Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroek euskal Diasporari eskainitako atal berezia izango dute: gaztelaniaz egingo den "El (nuevo) papel de la Diáspora vasca en la Euskadi del siglo XXI". Ikastaroan euskal Diasporak XXI. mendean duen zeregina aztertuko dute hainbat adituk; tartean, Boiseko Unibertsitateko John Ysursa, Necocheako Xabier Zubillaga, Berlingo Euskal Etxeko Unai Lauzirika; edo Marian  Elorza eta Asier Vallejo, Eusko Jaurlaritzaren izenean. Hil honen amaiera arte, prezio murriztuekin matrikulatzeko aukera dago.

Gehiago irakurri...


Txinan kultura trukean zebilen ikasle talde gasteiztar batek Shanghaiko Euskal Etxea bisitatu du

2016/05/23

Ikasle gasteiztar taldea Shanghaiko euren parekoekin bertara egin berria duten bidaian

Hogeita hamar ikasle eta bi irakaslek osatutako talde gasteiztar bat Txinan ibili da azken hilabetean, Shanghaiko Pinghe Bilingual School delako eskolarekin trukean. Aurretik Gasteiza etorria zen eskola txinatarreko ordezkaritza bat, eta orduan haiek Gasteizen bezala, hemengoak ere bertako kulturan murgildu eta zuzeneko lekukotasun eta kontaktua jasotzeko baliatu dute bidaia. Shanghaiko Euskal Etxearen egoitza ere bisitatu dute, hirian eta Txinan oro har dauden euskal enpresen eta profesionalen lehen eskuko berri bilduz.

Gehiago irakurri...


Hiriaren 152. urteurrenean ezin estimatuzko oparia egin dio Eusko Aterpea Euskal Etxeak Gral. Rodriguez-i

2016/05/23

Eusko Aterpea Euskal Etxeak garrantzi handiko dohaintza egin dio Gral. Rodriguez hiriari bere 152. urteurrenean

Hiriaren historiari lotutako balio handiko hamabi liburu oparitu dizkio Eusko Aterpea Euskal Etxeak Gral. Rodriguezeko Udalari. Liburuak XIX. mendekoak dira --tartean Udaleko lehenengo udal batzar-agiri liburua-- eta dohaintza anonimo baten bidez iritsi ziren Euskal Etxera; orain Bernardo de Irigoyen Udal Museoaren ondare izatera pasatuko dira.

Gehiago irakurri...


Christina Irigoyen, Yuba City-ko erratzuarra: “Euskaldun eta amerikar sentitzen naiz, bat kenduta ez nintzateke ni”

2016/05/20

Christina Irigoyen euskal kaliforniarra Kanadan, AEBetan edo Singapurren ibili ohi da Nafarroako Unibertsitatearentzat lanean

29 urte dauzka eta Erratzu eta Iruñea artean bizi da. Laketua da egun, baina kostatu zitzaion 14 urterekin sorleku duen Kaliforniatik etorri zenean. Bateginik sentitzen ditu bere euskal eta amerikar izaera.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Union Vascak Eskualdeko Txikien 6. Topaketa egin zuen Tres Arroyoseko umeak partaide

2016/05/20

Bahia Blancako Union Vascak antolatutako Eskualdeko Txikien 6. Topaketan Hiru Errekako lagunek hartu zuten parte

Euskal etxeko txikienei begira, urtero antolatzen du Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak Eskualdeko Txiki eta Ertainen Topaketa. Aurtengo edizioa maiatzaren 14an izan zen eta anfitrioiek harrera galanta eskaini zioten Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeko ordezkaritzari. Egunean zehar, hainbat dantza, jolas eta kultur ekintza egin zituzten neska-mutilek etxe antolatzaileko dantzari helduen ardurapean.

Gehiago irakurri...


Maite Gurrutxaga marrazkilariak "Habiak" eta "Alderik alde" komikiak aurkeztuko ditu Erroman, A.C.E-k gonbidatuta

2016/05/20

Maite Gurrutxaga marrazkilariaren webguneko zenbait irudi

Datorren asteartean Erroman izango da Maite Gurrutxaga marrazkilaria, bere lana ezagutzera emateko erromatarren artean. Asociazione Culturale Euskara euskal etxeak gonbidatuta, "Habiak" liburua aurkeztuko du Giuffa liburudendan. Horrez gain, Libe Edizioni argitaletxeak aurki italieraz edizio digitalean aterako duen "Alderik alde" lana ere erakutsiko du.

Gehiago irakurri...


Berlingo Euskal Etxea: "Errefuxiatuen gaian, gure ekarpena da erakustea Agirre bera hemen izkutatuta egon zela"

2016/05/19

Berlingo Euskal Etxeko kide Unai Lauzirika eta Ainhoa Añorga (argazkia Berlin EE)

Buru-belarri ibili dira Berlingo Euskal Etxeko kideak datorren ekainaren hasieran egingo diren "Agirre in Berlin" jardunaldiak prestatzen. Egitaraua zabala da, eta Agirre lehendakaria Berlinen izan zeneko urteurrena aitzaki hartuta, euskaldunen eta alemaniarren historia errotik aldatu zituen gerra garaia ekarriko dute gogora, euskaldunak errefuxiatu izan zireneko garaia. EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeko Ainhoa Añorga eta Unai Lauzirikarekin hitz egin du ekitaldioi buruz.

Gehiago irakurri...


Munduko euskal gizataldeetan egoera larrian daudenentzat 202.000 euro banatuko die Eusko Jaurlaritzak

2016/05/19

Premia larrian dauden euskal gizataldeetako partaideentzako aurreko dirulaguntza baten deialdia Buletin Ofizialean

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak iragan astearteko bileran eman dio argi berdea aurtengo deialdiari. Azkeneko urteetan bere horretan, jaitsierarik gabe atxiki den premia larriko egoerei erantzuteko dirulaguntza deialdiak 202.000 euro banatuko ditu aurten, datozen egunetan Buletin Ofizialak (EHAA) argitaratuko duenez.

Gehiago irakurri...


San Martin de los Andes hiria, Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen Topaketaren egoitza izango da

2016/05/19

Patagonia Argentinarreko Euskal Etxeen I. Topaketarako gonbitea

Ekitaldia ekainaren 23tik 25era izango da San Martin de los Andeseko Euskal Txokoa elkartea antolatzaile eta FEVAko lehendakari Hugo Andiazabalek baieztatu du bere partaidetza, baita Argentina-Mercosur-erako ordezkari Sara Pagolak ere. Asteburu berean, Euskal Etxeak hilabetean zehar garatuko duen Zine Zikloaren azken emanaldia egingo du eta instituzioaren bigarren urteurreneko jaia ere programaren baitan ospatuko da.

Gehiago irakurri...


Enrique Yarza euskal uruguaitarraren azken liburua aurkeztuko dute gaur Montevideon, euskaldun batez Ameriketan

2016/05/18

Montevideon gaur aurkeztu den liburuaren azala eta Enrique Yarza Rovira egilearen argazkia (irudia EuskalKultura.com)

Egilea kide duen Uruguaiko Ikasketa Genealogikoen Institutuak deiturik, Enrique Yarza Rovira euskal uruguaitarraren "Un Vasco Anónimo en la Aventura Americana" (Euskaldun anonimo bat Abentura amerikarrean) liburua gaur arratsaldean aurkeztuko da Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxean. Hiriburu uruguaitarreko Rumbo argitaletxeak plazaratu duen liburuak egilearen arbaso izan zen Juan Martin Beracoechearen emigrazioa aipatzen du Uruguaiko Minas mendi inguruetara.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia