euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Reala eta Eibar Estatu Batuetako euskal zaletuekin bildu ziren San Frantzisko, New York eta Las Vegasen

2016/05/26

Realeko jokalari eta teknikariak San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko frontoian, bertako euskaldunekin (argazkia Reala)

Azken egunotan bi euskal talde, Eibar eta Reala, Estatu Batuetan bira egiten izan dira eta lagunarteko zenbait partida jokatu dituzte, denboraldia amaitzeko. Bidaia AEBetako euskal komunitatearekin biltzeko ere baliatu dute bi taldeek eta irudi gogoangarriak utzi dizkigute. Jarraian, bi argazki galeria - bat talde bakoitzeko- irudi horietako batzuekin.

Gehiago irakurri...


Posadasko Euskal Jatorri EEak hitzarmena sinatu du Rotary Clubarekin euren egoitza erabili ahal izateko

2016/05/26

Urteko lehenengo janari salmenta erakundearen egoitza berria izango den Rotary Klubean egin zuen Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeak

Egoitza propiorik ez duenez, akordio bat egin du Euskal Jatorri Euskal Etxeak Posadasko Rotary elkartearekin bere ekintzak klubeko instalazioetan egin ahal izateko. Euskal Etxeak hilero antolatuko ditu janari-salmentak Clubean, bildutako diruarekin egoitza egokitzeko. Lehenengo salmenta erabat arrakastatsua izan da: 150tik gora anoa saldu ziren.

Gehiago irakurri...


Bryan Osoro, Utah-ko euskalduna: "Ikurrina aitak eman zidan, Everesteko igoeran nirekin eraman nezan"

2016/05/26

Bryan Osoro Everesteko gailurrera iritsi ondoren, bere aitak egin eta emandako ikurriñarekin (argazkia BO)

Diasporako euskaldun batek, Bryan Osorok, Utah-ko Euskal Etxeko kideak, Everest mendia igo zuen joan den igandean. Gailurra egitearekin, gainera, bost kontinenteetako zazpi gailurrrik altuenak igotzeko proiektua bete zuen. Satelite telefonoz mintzatu gara berarekin.

Gehiago irakurri...


Hilabete eta gutxi falta da Washingtonen euskaldunei eskainitako Folklife Festival itzela has dadin

2016/05/25

Ekitaldia Estatu Batuetako hiriburuaren bihotzaren erdi-erdian garatuko da, ekainaren 29tik uztailaren 4ra eta uztailaren 7tik 10era. Non? Bada, hori: hiriaren bihotzean, aurrean izango baitu, alde batetik, Estatu Batuetako Kapitolioa; eta, atzean, Washington Monument (Obeliskoa), atzean; eta alboetan, AEBetako Arte Galeria Nazionala, batetik, eta, bestetik, Aire eta Espazioaren Smthonian Museo Nazionala. Horien erdian, euskaldunek euren kultura aurkeztuko dute, Smithsonian erakundea antolatzaile.

Gehiago irakurri...


Izenburu berriak plazaratuz, gogor eutsi nahi dio lanari Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxe historikoak

2016/05/25

Maria Elena Etcheverry, 2016ko Buenos Airesko Liburu Azokako euskal standean

“La Odisea de Xabiertxo. El Último Paquebote” argitaratzearekin iaz hasitako berpizteari eutsiko dio argitaletxeak. Izan ere, Argentinan hogei bat urte argitaratu gabe emanik, iaz hiru titulu, --“Contraviaje. De Nueva York a Gernika pasando por Berlin”, “Martín Ugalde. Cartografías de un Discurso”, eta “Historia de Radio Euskadi”-- plazaratu zituen. Proiektuko zuzendari Maria Elena Etcheverryk EuskalKultura.com-i adierazi dionez “azken urteetan argitalpenetan etenik jasan badugu ere, Ekin Argitaletxeak duen garrantziak jarraipena ematera behartzen gaitu”.

 

Gehiago irakurri...


Atzo inauguratu zen Donostian "Meet the Basque Country", nazioarteko turismoa Euskadira erakartzeko topaketa

2016/05/25

Donostiako Aquariumean egin zen inaugurazioan Mertxe Garmendia (Jaurlaritzako Turismo zuzendaria), Donostiako alkate Eneko Goia eta Basquetourreko zuzendari Arantza Madariaga (argazkia Basquetour)

Nazioarteko 21 herrialdeko bidaia-agentzietako ordezkaritza zabal bat Euskal Herrian da egunotan, "Meet the Basque Country" topaketan parte hartzen. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak antolatu du topaketa, eta ostirala arte luzatuko da, Euskadi nazioarteko enpresa turistikoen artean ezagutzera emateko asmoz. Donostian inauguratu zen, gaur Gasteizen dira partehartzaileak eta bihar Bilbon amaituko da topaketa.

Gehiago irakurri...


Diaspora eta artea izango ditu hizpide Argitxu Camus historialariak Iruñean "Euskal Diaspora artisten begiradan" erakusketan

2016/05/24

"Euskal Diaspora artisten begiradan" erakusketaren afitxa

Iruñeko Condestable jauregian ikusgai da ekainaren 8a arte "Euskal Diaspora artisten begiradan" erakusketa. Emigrazioaren gaia oinarri hartuta, erakusketak biltzen dituen 21 lanek munduko euskaldunen bizipenei buruzko hausnarketa egiten dute. Horrekin batera, hainbat hitzaldik osatzen dute proposamena. Bihar bertan, Argitxu Camus historialaria izango da Iruñean Diasporari buruz solasteko.

Gehiago irakurri...


‘DonOstia’ jatetxea Argentinan: mota askotako itsaskiak, euskal erara Mendoza probintziaren bihotzean

2016/05/24

‘DonOstia’ jatetxea, itsasoko zaporeak, Andes mendikatearen oinarrian

‘DonOstia’ jatetxea Mendozako Godoy Cruz herrian dago kokatuta, Mendoza probintzia argentinarrean. Mikel Tena Goicoechea zarauztarraren ardurapean, proposamen oparoa eskaintzen die bere bezeroei; baina dudarik gabe, itsaskiak dira menuko izarrak. “Gure txibierroak Mendozako onenak omen dira”, jakinarazi digu, txantxetan, Goicoechea sukaldariak.

Gehiago irakurri...


Valentziako Euskaltzaleok Euskal Etxeak bere III. Euskaltzaleok Pintxo Lehiaketara deitu du datorren ostiralean

2016/05/24

Ekimen arrakastatsua da eta, gainera, Quart de Poblet-eko (Valentzia) Euskaltzaleok Euskal Etxe gazteko lagunek serius hartzen dute, jateko gauzak hartu behar diren moduan, "libertitzea ere ganoraz egin behar baita". Datorren ostiralean, elkartearen egoitzan, Racó de la Corbellan, elkarte euskaltzaleak bere izena daraman Pintxo Lehiaketaren hirugarren edizioa gauzatuko dute. Pintxoak arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara aurkeztu ahal izango dira.

Gehiago irakurri...


Bryan Osoro Diasporako euskaldun eta Utah-ko Euskal Etxeko kideak Everest igo du

2016/05/24

Utah-ko Euskal Etxeko (AEB) lagunek harro abisatu digute bertako kide den Bryan Osorok Everest igo duela joan den igandean, bertako ordutegian, eta ikurriña eta lauburua zeramatzala berarekin, Utah-ko maparekin batera. Albistea Berria egunkariak ere eman du, eta bertako lerroak ekarri ditugu hona. Bryan Osoro, Utah-ko Euskal Etxeko luzaroko bazkide den Larry Osoren semea da, eta aitak eta familiak bezala bihotzean darama etxean --Salt Lake Cityn-- hazitako euskaltasuna.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia