euskal diaspora eta kultura
2016/09/02
Hiru eguneko programa antolatu dute Flores’ko Euskal Etxea elkarteko lagunek euren instituzioaren 25. urtemugarekin batera hiriko IV. Euskal Jaia ospatzeko. Ekitaldian mota askotako aktibitateak eskainiko dizkio Euskal Etxeak komunitateari, Uruguaiko eta Brasilgo beste zenbait euskal etxe lagun.
2016/09/02
Programa oparoa eskaini dio aurten ere Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeak bere komunitateari, Loiolako Inazio Deunaren eguna dela eta antolatutako jaian. Hiru egunetan zehar, mota askotako ekintzak egin ziren bai Corpus Christin bai San Ignacio herrian, beti ere Gipuzkoako Patroiaren irudia nabarmenduz.
2016/09/02
San Inazio eguna ospatzeko egindako hiru eguneko festan, 'Kontaketa harrigarriak' delako literatur lehiaketaren sarien emate-ekitaldi sinbolikoa egin zuen Eusko Etxea Euskal Etxeak. Izan ere, gero eta deialdi zabalagoa duen lehiaketako irabazleak ez dira Corpus Christikoak –kasu batzuetan Argentinakoak ere ez– eta behin emaitzak zabalduta, postaz bidaliko dizkie sariak instituzioko antolatzaileak.
2016/09/01
Joan den asteburuan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean aritu ondoren eta azkeneko astearte honetan Nevadako Gardnervilleko JT Basque ostatuan emanaldi ederra eskaini ondoren, prest dago Menditarrak kantari talde baxenabartarra datorren asteburuan Chinoko piknikean kantatzeko. Hori eta gero, datorren astean, Bakersfield-eko Wool Growers euskal jatetxean kantatzea geratzen zaie Euskal Herrira itzuli bidean jartzeko.
2016/09/01
Buenos Aires probintziako Baraderoko euskal gizataldeak bi ospakizun batu zituen hiriko Udal Museo Historikoan egindako ekitaldi bakarrean. Loiolako Iñaki Deunaren egunean bertan, euskal santua omentzeaz gain, Argentinako Independentziaren Bigarren Mendeurrena dela eta plaka oroigarri bat ipini zuten Aurrerako kideek Museoaren atarian.
2016/09/01
Judas Arrieta margolari hondarrabiarrak mural bat sortu du Boiseko The Modern Hotel-eko horman, hiriko artista egonaldi programa baten barruan. Gaur, euskal komunitateak sustatzen duen hileko "Lehen Osteguna" festarekin batera, muralaren aurkezpen ofiziala egingo da. Hotelak festa egingo du, koktel, pintxo, zuzeneko musika eta jokoekin, Boise Weekly egunkariak aditzera eman duenez.
2016/09/01
Hogei urte bete ditu aurten Quebeceko Euskaldunak elkarteak, 20 urte Ipar Amerikako bazter honetan euskal kultura sustatzen eta zabaltzen. Abuztuaren 26tik 28ra elkarteak festa egin zuen, urteurrena ospatuz, Iparraldeko Xutik taldearen musikarekin.
2016/08/26
Gutxi geratzen da abuztua amaitzeko eta, askorentzat Euskal Herrian, opor garaiari agur esan eta irailarekin bat ikasturte edo lanurte berriari ekiteko. Urtero bezala, EuskalKultura.com-en abuztuan ez dugu buletina emititu eta epe hau baliatzen ari gara barne lanak egin eta ikasturte berriari begirakoak prestatzeko. Astebeteko oporrak ere hartu ahal izan ditugu, geuk ere iraila arnas berriez hasteko. Datorren astean itzuli bitartean, zozketa berri bat ere antolatu dugu. Hona arauak:
2016/08/05
Zabaldu berria du deialdia Iparraldeko Eusko Ikaskuntzak, Baionako bere egoitzan lan egin eta bertatik Eusko Diaspora proiektuaz, komunikazio alorraz eta beste lan batzuen koordinazioaz okupatzeko. Asmoa, irailaren batetik aitzina lanean hastea da. Hautagaiek euskara eta frantsesa behar dute menperatu, baita gaztelania ere eta ingelesa. Orain arte Maialen Zamponi zen zeregin hauetan, baina aurretik zekarren bere proiektu pertsonal batean murgiltzea deliberatu duela esan dio EuskalKultura.com-i.
2016/08/04
16 urte dauzka eta argentinar eta euskalduntzat dauka bere burua. Manuela itzuli berria da Pampara, sorterri duen Macachinera, bi aste eman ondoren Salt Lake Cityn, NABO Ipar Ameriketako euskal federazioaren Udalekun begirale laguntzaile ibili ondoren. Diasporaren balioa eta munduko euskaldunen arteko elkartasuna bizi eta dastatu duela dio, Estatu Batuetako euskaldunek besoak zabalik hartu baitute. "Sinestezina izan da", dio.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus