euskal diaspora eta kultura

2017/02/22
Diaspora euskal-argentinarrari eta, besteak beste Llavallolgo Euskal Echea erakundeari lotuta agertzen den gizona da, Victor Mendizazal ordiziarra. Bi urtean behin bere sorterrian egoitza duen Victor Mendizabal Fundazioak izen bereko beka deitzen du Ordiziarekin zerikusia daukaten ikerketa gaiei eskainia. Otsail honen azken egunean, datorren 28an, asteartea, amaituko da aurtengorako proposamenak aurkezteko epea.
2017/02/22
Bi helburu saiatuko da betetzen aurten Saltoko Euskal Etxea: Euskal Etxeen Nazioarteko Topaketa erregional bat egitea, Uruguai, Argentina, Brasil, Paraguai eta Txileko partaideekin; eta Harriague Upeltegia Kulturgunearen proiektua finkatzea. 2017ko euskara klaseak eta hitzaldien programa ere hasi ditu Euskal Etxeak, Leonat Egiazabalen eskutik. Honetaz guztiaz mintzatu zaio EuskalKultura.com-i bertako Saltoko Euskaldunen Taldea-ko lehendakari Luis Zaldua.
2017/02/21
Nevada-Renoko Unibertsitateko "Center for Basque Studies Press" argitaletxeak bi izenburu berri iragarri ditu otsaileko bere buletinean: 'Macbeth in Basque' eta 'Contemporary Basque Literature'. Gogoratu Nevadako Euskal Ikasketen Zentroaren baitangoa den argitaletxe honek bat egiten duela Zentroaren helburuekin. kasu honetan bereziki euskal kultura eta ekarpena ingelesez irakurtzen duten irakurleen artean zabaltzearekin.
2017/02/21
Martxoaren 18an ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires celebra el País Vasco) Jaialdian stand informatiboa muntatu ondoren, enpresen arloari zuzendutako hainbat jarduera burutuko ditu Ganbarak Argentinan eta baita atzerrian ere, EuskalKultura.com jakinarazi dionez. Urtearen lehenengo seihilekoa bukatzeko Euskal Sukaldaritza II. Astea antolatuko du Argentinako zenbait hirietan, uztailaren hasieran, San Fermin ospakizunen baitan.
2017/02/20
Urtea bukatzearekin batera eman zion txanda Iñaki Goirizelaiak Nekane Balluerka EHUko errektore berriari eta iragan astean Boisera iritsi da Boise State University-ko (BSU) lehenengo Eloise Garmendia Bieter katedraz jabetzeko, Etxepare Institutua tarteko. Boisen den bitartean, eskola eta hitzaldiak ditu BSUn eta euskal komunitateak antolatutako tailer eta emanaldietan hartuko du parte.
2017/02/20
Florencia Aristegui eta Ayalen Artuch dute izena eta "Zumaia" bataiatu dute Buenos Aires probintzia hegoaldean sortu duten diseinu eta moda osagai ekimena. Gazte bezain ekimentsu dira eta euskal kultura eta eskulanak dituzte gustuko. Bi zaletasun horiek uztatuz abiatu dute "Zumaia", lepokoak, eskumuturrekoak, idunekoak eta orkatilakoak aurkeztuz, asko euskarazko izenekin gainera. Tres Arroyosen dauzkate salgai, baina beste edonondik heltzen bazaizkie eskaerak zerbitzatuko dituztela baieztatu digute.
2017/02/17
San Frantziskoaldeko eta inguru zabalago bateko euskaldunen biltoki da ingelesez Basque Cultural Center eta euskaraz Gure Euskal Etxea deitzen duten euskal elkarte sanfrantziskotar hau. South San Frantzisko hirian kokatua, asteburu honetan ospatuko du zabaldu zuteneko 35. urteurrena. Larunbat eta igandeko egitaraua ekitaldiz betea dator, musika, otorduak, dantza, kantua... eta, besteak beste, pilota, Euskal Herritik etorritako joko-garbiko eta esku huskako pilotariekin.
2017/02/17
Deialdia, bizitzako momenturen batean dantzariak izan diren guztiei dago zuzenduta eta gaur egun ere, agian dantzatzeko aukera gutxi izanda ere dantzari kontsideratzen segitzen direnei. Elkarretaratzea Mar del Platan izango da, ekainaren 10 eta 11an eta luzatzen den erronka, egoera berean daudenekin egun horretarako dantza bat prestatzea. Bestalde, urtarrileko azkeneko asteburuan gauzatu zuen 2017ko Jaialdiaren balantze baikorra egiten du Denak Batek.
2017/02/16
Asteburu lanpetua izan dute pasa dena Estatu Batuetako Utah-ko Salt Lake Cityko euskaldunek eta bertako Utah-ko Euskal Etxeak (Basque Club of Utah). Bi ekitaldi nagusi bildu zituen larunbatak: goizeko 8:00etan hasita, NABOren urteko lehenengo bilera, AEB osotik etorritako delegatuak partaide; eta iluntzean, seietatik goiti, tokiko elkartearen urteroko "Basque Dinner and Dance" ekitaldi klasikoa, euskal etxearen urteko diru-sarreretan oinarrizkoa den ekitaldia. Arrakasta betez ospatu ziren biak.
2017/02/16
2012an sortu zen ‘Gure Gutiziak’ ekimena, Gral. Las Heras herriko euskal argentinar familia baten baitan. Urtez urte handituz joan den enpresak 50 jangai mota eskaintzen ditu gaur egun, etxekoak, kontserbagarririk gabekoak, gozo eta gaziak. ‘Gure Gutiziak’ marmeladak, likoreak eta eskabetxeak dastatu eta gozatu nahi badituzu, Buenos Aires Celebra-ko standean aurkituko dituzu martxoaren 18an.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus