euskal diaspora eta kultura

2017/03/02
Guraso aulestiarren seme da Ramon Jaio Astorkia, eta 2016 hondarrean Australian egindako udal hauteskundeetan, Hinchinbrook Shire herriko alkate hautatu zuten, North Queensland erregioan, 20. mendeko lehenengo erdian azukre-kainabera ebaki eta bertako "farm"etan lan egin zuen euskal emigrazioa jaso zuen eskualdean. Jaiok eta bere arrebak bisitatu dute euren gurasoen jaioterria, eta eusten omen diete Euskal Herriarekiko loturei.
2017/03/01
2016ko amaiera arte Euskal Herriko Unibertsitateko errektore izan den Iñaki Goirizelaia ikastaroa ematen hasiko da datorren larunbatean Boisen (Idaho, AEB) bertako BSU, Boise State University unibertsitatean. Martxoaren 11eraino luzatuko den ikastaldiak euskaldunek --"nazioa, baina ez nazio-estatua", argitzen du programaren azalpenak-- Franco generalaren peko berrogei urteko diktaduratik aterata euren buruari eusteko ahalegin historikoak aztertuko ditu.
2017/03/01
Chacabucoko Euskal Etxeko lagunek aktibitate handiko urtea iragarzen dute 2017. Izan ere, ‘BAC’ jaialdia zerrenda luze baten hasiera baino ez omen. Elkarteko kideek gehien espero duten ekitaldia Mus Txapelketa Nazionala da: hitzordua ekainaren 16tik 18ra izango da, eta programa osoa Euskal Etxearen egoitzan bertan garatuko dira. Euskal Herrirako bidaia berri bat ere ari da antolatzen Pablo Pavesa lehendakaria; taldea irailean abiatuko da Europara.
2017/02/28
Gurutzne Etxeberria hautatu dute Mexikoko Euskal Etxeko bazkideek elkarteko lehendakari berri herrialde osoan euskal etxe izaera izan eta ofizialki onartua duen euskal erakunde bakarra den honek 110 urte beteko dituen urte honetako ibilbidea kudeatzeko. Zuzendaritza Batzordeak hamar kide dauzka orotara eta horien artean daude Julen Ruiz de Azua, lehendakariorde; Irakusne Incierte, idazkari; eta Josu Garritz, diruzain, besteak beste.
2017/02/28
San Juan hiriko Eusko Etxea elkarteak euskal ikurra eraman eta euskal presentzia bermatu zuen bukatu berri den Eguzkiaren Jai Nazional famatuan. Sukaldaritza stand bat muntatzeaz gain, euskal dantzak ere eskaini zituen euskal etxeak Festaren baitan egin zen kolektibitateen dantza eta musika ikuskizunean. Euskal Etxeko kideak poz pozik daude esperientziarekin eta oso animatuta, honen osteane 2017ko ekintzekin abiatzeko.
2017/02/27
Baionako ‘Aviron Bayonnais’ Kluba babesle, La Platako Errugby Eskolaren aktibitateak Euskal Etxean bertan eta instituzioak City Bell herrian daukan kirol zelaian garatuko dira. Entrenamenduak martxoan hasiko dira, Euzko Etxeak komunitateari eskaintzen dizkion kultur, kirol eta olgetarako gainerako ekintzekin batera.
2017/02/24
Auzolanean eraiki eta estreinatu zuten 1982 hartan San Frantziskoko euskaldunek Basque Cultural Center edo Gure Euskal Etxea. Geroztik, urtero, otsailean, urtebetetearekin batera, asteburu osoko festa polit bat egiten da, hainbat jenderen ahaleginari esker, eta "Bizi Emankorra" sariak ere banatzen dira, elkarteari eta San Frantziskoaldeko euskaldunei ekarri baliotsua egin dioten lagunei. Aurten, Angel Arriada, Louis Marticorena eta Jeannie Mazeris-i. Zorionak! (kus bideoa)
2017/02/24
Auzolanerako deia egin zuen, bere egoitza hobetu eta berriz margotzeko, Buenos Aires probintzia barneko euskal elkarte honek eta bazkide eta lagunek egoki erantzun dute. Lanak bukaturik, instalazioak lehenengo euskal afari batekin estreinatu zituen, ehun bat gonbidatu bilduz, etekinak etxeko dantzarientzat. 2017ko ekitaldien aurkezpen ofiziala, berri, martxoaren 18an iragartzen dute etxeko dantzariek, hiriburuan, 'Buenos Aires Celebra'ko agertoki nagusian.
2017/02/23
Euskaraz Gure Euskal Etxea ere deitua, San Frantziskoko Basque Cultural Center (SFBCC), Kalifornian (AEB), sortu zeneko 35. urteurreneko festetan ibili da joan den asteburuan. Euskal erreferentzia da AEBetako Mendebalde kostan, eta larunbat-igandeko programa batez ospatu ditu urteak, Euskal Herritik ekarritako pilotari eta musikarien, eta Kalifornia eta inguru zabal batetik bildu zaizkion lagunen partaidetzaz ospatu du, arrakastaz, urtebetetzea.
2017/02/23
Neuquen hiriko ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeko hogei bat lagunek ateraldi bat egin zuten ‘Confluencia-ko begiratokiraino’. Bertan paisaiak ikusi zituzten, ‘mate’ batzuk hartu eta ikurrina igo zuten. Esperientzia oso ona izan zen eta erakundeko arduradunek ez dute baztertzen berriro ateratzeko aukera. Egoitzan egiteko ekintzak ere ari dira antolatzen lagunak, tartean, sukaldaritza ikastaroa, zine zikloa eta txalaparta klaseak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus