euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Datorren astea azken epea iraileko zozketarako: Pintxoak Donostian, liburua, CDak eta DVDa

2016/09/22

Iraileko zozketako sari dira: Liburua, bi CD, DVD bat gehi bisita gidatua Donostian zehar pintxo dastaketa barne

Datorren aste du azkeneko epea EuskalKultura.com-en iraileko zozketak. Oraingoan honakoak dira sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; haur-kantu disko bat; Boiseko 'Amuma Says No' euskal-amerikar taldearen 'Gatz eta berakatz' diskoa; Bernardo Atxaga idazlearen DVD bat; eta Magdalena Mignaburu eta Josu Legarretaren "Somos vasco-argentinos" liburua. Parte hartzeko muga, irailaren 30a, baina ez utzi azken egunerako eta eman izena oraintxe bertan!

Gehiago irakurri...


Arrakasta handia izan dute ‘Uzturre Munduan’ek bigarren urtez Argentinan eskainitako Dantza Tailerrek

2016/09/22

‘Uzturre Munduan’ elkarteko ordezkariek irailaren 17 eta 18an eman zuten dantza tailerra Buenos Airesen

Iazko esperientziak animaturik, lau tailer eskaini ditu aurten Euskal Herriko ‘Uzturre Munduan’ elkarteak Argentinan, horretarako propio etorritako hiru dantzariren eskutik. Tailerretako bi FEVAren babesarekin antolatu dira, Bahia Blancan eta Buenos Airesen, bertara hainbat euskal etxetako dantzariak bilduz. Beste biak, Mar del Platan eta Maipun emanak, tokian tokiko euskal etxeetako dantzariak bildu dituzte..

Gehiago irakurri...


Saint Pierre eta Miquelongo uharteek giro ederrean ospatu zituzten 2016 Euskal Jaiak

2016/09/21

Saint Pierre eta Miquelongo Euskal Jaietan parte hartu duten pilotariak sari banaketa ekitaldian (argazkia Pelote Basque SPM Facebook)

Urtero legez, Saint Pierre eta Miquelon uharteko euskaldunek 35. Euskal Festa ospatu zuten abuztuan, eta giro ederra sortu zuten Saint Pierreko plaza nagusian. Zazpiak Bat Euskal Etxeak eta Euskal Pilota Ligak antolatuta, abuztuaren 13tik 21era makina bat jarduera egin ziren, besteak beste pilota txapelketa, dantza erakustaldia eta gazte zein helduei irekitako herri kirol saioak. Gainera, Euskal Herritik etorritako Xutik taldeak dantzaldia eskaini zuen. 

Gehiago irakurri...


Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxeak haritza landatuko du gaur bere 60. urteurreneko ospakizunen baitan

2016/09/21

Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxearen 60. urteurren programa

Bi hitzordu izango dituzte gaur Etxe Alai-ko kideek. Goizean, Bakearen Nazioarteko Eguna dela eta, hiriko Bakearen Arkua izeneko gunean egingo den zeremonian euskal gizataldearen ordezkari izango dira. Arratsaldean, berriz, Euskal Etxearen urtebetetzea ospatzeko, euren egoitzan bilduko dira haritz bat landatzeko eta brindisa partekatzeko, euskal makumea eta bere lan eskerga omentzearekin batera.

Gehiago irakurri...


Eusko Ikaskuntzak egunbeteko gogoetaldi baterako deia egin du Diasporaz eztabaidatzeko ostiral honetan Baigorrin

2016/09/21

Irailaren 23ko gogoetaldiaren programa, Eusko Ikaskuntzak Diasporaz antolatua

Eusko Ikaskuntzak Diasporari buruzko gogoetaldi baterako deia egin du ostiral honetarako, irailaren 23rako, deialdi bat plazaratuz "Etorkizuneko diaspora: Zer-nolako harremanak nahi genituzke Euskal Diasporarekin?" izenburupean Baigorriko Bil Etxea gelan. Lekuak mugatuak dira, baina informazio hau idazterakoan azkenekoren bat geratzen da oraindik.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak 2017rako ‘Euskararen Kartel Lehiaketa'ren oinarriak plazaratu ditu Euskal Asteari begira

2016/09/20

2014ko Lehiaketaren kartel irabazlea

Azken urteetan egin den legez, Argentinako Euskal Aste Nazionalaren baitan erabakiko da datorren urteko euskara ikasturtea bultzatzeko erabiliko den kartel edo afixa. Jaiaren antolatzaileek kleratu dituzte dagoeneko Lehiaketan parte hartzeko oinarriak. Lanak bidaltzeko epea urriaren 27an bukatuko da eta saria, diploma, zabalkundea herriald osoan zehar eta kartela Argentina osoko euskara klaseen irudia izango dela jakitearen poza.

Gehiago irakurri...


Berri Txarrak taldeak bira hasiko du bihar Alemanian eta abenduan Brasilen, Argentinan eta Txilen ariko dira

2016/09/20

Berri Txarrak taldearen zuzeneko ikaragarria Donostiako Kutxa Kultur Festibalean (argazkia photocaralonso)

Alemanian eta Suitzan barrena mini-bira hasiko du bihar Berri Txarrak taldeak, "Denbora da poligrafo bakarra" (2014) diskoarekin. Alemanian hiru emanaldi egingo ditu --Berlinen Belako talde euskaldunarekin-- eta bat Suitzan. Gainera, taldea Hegoameriketan bira prestatzen ari da abendurako. Momentuz Sao Paulo, Buenos Aires eta Santiago daude konfirmatuta, baina data berriak gehituko dituzte.

Gehiago irakurri...


Euskaldunen eta islandiarren arteko harremanak jendaurretuko dituzte Ondarearen Europako Jardunaldiek

2016/09/20

2016ko Ondarearen Europako Jardunaldiak urrian zehar garatuko dira Bizkaian eta atzo aurkeztu ziren Bermeon

Bizkaiko Foru Aldundiak aurkeztu duen egitarauak mota askotako 300 bat ekitaldi baitaratzen ditu kultur ondarea zabaltzeko helburuz, urri osoan zehar garatzekoak. Tartean dira bisita gidatuak, hitzaldiak, erakusketak, ofizio erakustaldiak, azokak, gastronomia, zinema emanaldiak, antzezpen historikoak, musika, dantza, kirola, jardunali zientifiko eta mintegiak.Islandiari dagokionez, euskal arrantzale eta balezaleen presentzia islandiarrari buruzko datu ezezagunak jendaurretuko dira.

Gehiago irakurri...


Arrakasta handia izan zuen Lagun Onak EEko standak Pergaminoko Nekazaritza Erakusketako Sukaldaritza Gunean

2016/09/19

Lagun Onak Euskal Etxea Pergaminoko Nekazaritza Elkarteko erakustaldian

Nekazaritza Elkarteko erakustaldiaren baitan egiten da urtero Pergamino hirian Kolektibitateen Sukaldaritza Gunea. Oso talde sendo bati esker, Lagun Onak Euskal Etxearen txokoa bost egunez jarraian eta eguerditik gaueraino egon zen irekita publikoaren jakinmina eta euskal platerak dastatzeko grina asetzeko. Arrakasta honek animo handia ematen die euskal arduradunei datozen hitzorduetarako. Berehala ospatuko dituzte erakundearen urteurrena, Pergaminoko urtemuga eta Euskal Astea… batzuk aipatzearren.

Gehiago irakurri...


Txileko Euskal Gizataldea euskal etxeak 9. urteurrena eta Arantzazuko Amaren Eguna ospatu ditu

2016/09/19

Txileko Euskal Gizataldea-Colectividad Vasca de Chile euskal etxeko dantzariak (argazkia Txileko Euskal Gizataldea)

Iragan irailaren 9an "Txileko Euskal Gizataldea" euskal etxeak Arantzazuko Amaren eguna ospatu zuen, Euskal Abesbatzaren partehartzea izan zuen meza elizkizun batekin. Horrez gain, aipatu elkarteak 9 urte bete dituela aurten, eta ekainaren bukaera aldera urteurrena ospatzeko dantza erakustaldia eskaini zutela elkarteko dantzariek. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia