euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Gramera Berria’ (1860) "euskaldunek espainolez ikasteko" eskuliburua berrargitaratuko du Euskal Erria argitaletxe euskal uruguaitarrak

2018/02/13

Euskal Erria Argitaletxearen katalogoaren zati bat

Gaztelania ikasteko ‘Gramera Berria’ izeneko eskuliburua 1860. urtean argitaratu zuten Buenos Airesen, Cervantesen hizkuntza ez zekiten euskaldunei zuzenduta. Mende eta erdi geroago, berriro ere argitaratuko da balio handiko material hau, Montevideon, Euskal Erria argitaletxearen eskutik eta Alberto Angulo, Miren Itziar Enecoiz, Jon Ander Ramos eta Oscar Alvarez Gila adituen ardurapean.

 

Gehiago irakurri...


Mike Bidart eta Ricardo Echeverria Hego Kaliforniako 2018ko 'super abokatu' gisa ohoratu dituzte euren kolegek

2018/02/12

Ricardo Echeverria, Mike Bidart eta William Shernoff abokatuak, Shernoff Bidart Echeverria bulegokoak

Nork ez du ezagutzen Kalifornian Mike Bidart abokatu euskalduna. Mikek eta bere emazte Jeanettek, euren bi seme-alabek eta baita bilobek ere gogoz segitzen dute euren guraso eta aurreko euskal-amerikar eta goi-behe nafartarrek utzitako bidea eta ohore egiten diote euren ondare euskaldunari. Alderdi profesionalean, abokatu gisa, Mikek eta bulegoan lankide duen Ricardo Echeverria abokatuak euren izen ona atxiki eta kolegen errekonozimendua jaso dute berriro ere, 2018ko "super abokatuen" zerrendan sartuta.

Gehiago irakurri...


Gogoan hartu: Aurreratu egin da Cañuelasko Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa: data berria, martxoaren 24 eta 25a

2018/02/12

2018ko Dantzarien Topaketaren iragarpena

Antolatzaileen eskuetatik kanpoko gaiak tarteko, Dantzarien Topaketaren data aldatu behar izan du Denak Bat Euskal Etxe antolatzaileak. Aberri Eguna ospatzeko elkarteak egin ohi duen dantzari-elkarretaratzea martxoaren 24an eta 25ean izango da aurten, eta ohi bezala, Argentina osoko euskal etxeei luzatzen zaie partaide izateko deia. Dantzari eta laguntzaileentzako voucherra 780 peso dira eta familien etxeetan geratzeko aukera ere --merkexeagoa-- eskainiko da. Erreserbak egiteko jo mesedez euskal etxearengana.

Gehiago irakurri...


‘Patxagon’ deitu duten patxaranaren 2018ko ekoizpenari ekingo dio laster San Martin de los Andeseko Euskal Txokoak

2018/02/09

Euskal Txokoa Euskal Etxea San Martin de los Andes-en 120. urteurren desfilean

San Martin de los Andes hiriaren 120. urteurreneko desfilean parte hartuz hasi du 2018. urtea bertako Euskal Txokoa euskal etxeak. Abiada hartzen hasita, eginkizun asko dauzka gogoan elkarteak, urtean zehar garatzeko. Aurrenetakoak dira ‘Patxagon’ etxeko patxaranaren 2018ko ekoizpena eta euskal dantza eskolak.

Gehiago irakurri...


Mar Del Platako Euskal Etxeak bere 75. urteurrenaren urteko programa hasi eta 2018ko Euskal Astearen data ipini du

2018/02/09

2018ko Mar del Platako Jaialdia

2018ko Argentinako Euskal Aste Nazionalaren egoitza izango den elkarte mardelplatatarrak elkarretaratzearen data jakinarazi du. Jaia urriaren 29tik azaroaren 4ra iragarri du. Bestalde, 2018 honi hasiera emateko, bere Jaialdiaren hirugarren edizioa ospatu du Denak Bat-ek, proposamen oparoz: danborrada, dantzak, kantak eta sukaldaritza, euskal etxearen egoitzan eta baita kalean ere. Jaialdiaren baitan, FEVAren bazkideen urteko lehenengo bilera ere egin da azken asteburu honetan.

Gehiago irakurri...


Gaur hasita eta 10 egunez, Zinemaldia euskal zinemaren lehioa izango da Bartzelonan, Euskal Etxea antolatzaile

2018/02/08

Bartzelonako Zinemaldiaren 2018ko edizioko kartela

Otsailaren 8tik 18ra ZinemaldiaCat Kataluniako Euskal Zinema Jaialdiak 13 urte beteko ditu Kataluniako publikoari euskal estreinaldiak eta saritutako lanak eskainiz. Catalunya Film Festivals-en parte den euskal ekimen honek Cinemes Girona aretoetan izango aurten ere egoitza Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile. Bederatzi lan izango ditu lehian sail ofizialak, tartean 'Errementari' eta Goya sarietan 10 garaikurrekin gailendutako 'Handia'; dokumentaletan ere, "publikoa harrituko duten lanak" iragarri dituzte antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutuak munduan Euskal Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendaria hautatzeko deialdia zabaldu du

2018/02/08

Etxepare Euskal Institutuaren zeragina da euskara eta euskal kultura sustatzea munduan

Etxepare Euskal Institutuak --Jaurlaritzako Kultura Sailaren baitan dagoen erakunde autonomoak-- deialdia zabaldu du bere barne promozioagatik hutsik geratu den Kultura Sustatu eta Hedatzeko Zuzendari kargua betetzeko. Artikulu honetan jarraian bildu ditugu Donostiako Tabakaleran egoitza duen Etxeparek eskaintzen dituen baldintzak eta eskatzen dituen betekizunak. Gogoan hartzeko beste puntu garrantzitsu bat: hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 13an bukatzen da, datorren asteko asteartean.

Gehiago irakurri...


2018ko Udako barnetegiaren balantze bikaina eta aldaketak 'Euskara Munduan' programaren kudeaketan

2018/02/07

2018ko Udako Barnetegiko ikasle eta irakasleak Euskal Etxeko kideekin

Hego Ameriketako udako barnetegia (uda da orain Hego Ameriketan) urtarrilaren 13tik 20ra egin da Buenos Aires probintziako Chacabucon, FEVA eta bertako Guillermo Larregui Euskal Etxea antolatzaile. 'Euskara Munduan' egitarauko arduraduna den Kinku Zinkunegik ekimenaren oso balantze ona egin du eta programaren hurrengo urratsak iragarri dizkigu berarekin izandako solasean.

Gehiago irakurri...


Diasporako zenbait elkartetan bat egin dute Santa Agedako koruen tradizioekin: Boise, Madril, Valentzian...

2018/02/06

Santa Agedako kantariak atzo gauean Boiseko Basque Block-en, Euskal Etxearen aurrean kantari (arg. Euskal Museoa-EuskalKultura.com)

Euskal geografian zehar asko eta asko dira makilak eskuetan hartuta eta ahots hutsez edo trikitixa, txistua, panderoa edo beste instrumenturen bat lagun baserriz baserri edo etxez etxe abiatzen diren Santa Ageda koruak. Usadio hori Diasporara ere heltzen da eta badira euskal etxe eta komunitate batzuk, egunean berean edo hitzordua asteburura pasatuta, hitzorduarekin bat egiten dutenak. EuskalKultura.com Boisekoan egon da, baina leku gehiagotan ere ospatu dute, Madrilen, Valentzian...

Gehiago irakurri...


Abian da ‘Kontaketa Harrigarriak’-en 10. edizioa eta hiru antologia argitaratuko dituela iragarri du Corpus Christiko Euskal Etxeak

2018/02/06

Corpus Christiko Eusko Etxeak 2017an antolatutako Argentinar, Euskal eta Guaraní Kulturen Jaia (argazkia EE)

Literatur Lehiaketaren 10. edizioaren gaia ‘Istorio ahaztezinak’ izango da eta lanak bidaltzeko epea maiatzaren 31ean bukatuko da. Gaztelaniaz, euskaraz edo guaraniz idatzitako testuek har dezakete parte kategoria bakar batean: ipuin laburrak. Gonbite honekin batera, Eusko Etxeak jakinarazi du Lehiaketa hasi zenetik jasotako testuak bilduta hiru antologia argitaratuko dituztela aurten bertan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia