euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Oroimena eta emozioa, emakumeen istorioak" Konferentzia Boisen, BSUko Eloise Garmendia Bieter Katedra antolatzaile

2018/03/14

"Memory and Emotion, Women's Stories: Constructing Meaning from Memory" Konferentzia bihar hasiko da Boiseko BSUn

Bihartik aurrera eta lau egunez --martxoaren 15etik 18ra-- Idahoko hiriburuko Boise State University (BSU) Estatu Batu barne eta kanpoko hamarnaka irakasle eta ikertzaileren bilgune izango da, BSUko Munduko Hizkuntzen Departamentuak eta Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketa Katedrak antolatutako "Oroimena eta emozioa, emakumeen istorioak: oroimenetik esangura eraikitzen" izenburua hartu duen 1. Nazioarteko Kultur Ikasketa Konferentzia tarteko.

Gehiago irakurri...


Oxfordeko Unibertsitateko St Antony's Collegen ikertzaile bisitari izateko laguntzak onartu ditu Eusko Jaurlaritzak

2018/03/14

Oxfordeko Unibertsitatea

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, atzoko saioan onartu zuen 2018-19 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s Collegen egonaldia egingo duten ikertzaile bisitarientzat diru-laguntza deitzen duen agindua. Aurtengoan 50.036 euroko kopurua duen dirulaguntza 2007an Hezkuntza Sailak eta Oxford-eko Unibertsitateak sinaturiko lankidetza hitzarmenaren emaitza da.

Gehiago irakurri...


"Estatu Batuetatik Bilbora etorri naiz ikastera: Nire lehenengo astea etxetik kanpo, Bilbon ikasle"

2018/03/13

Ikasle estatubatuar bat kanpoan ikasten - Hailee Brown-en lehenengo astea Bilbon

Hailee Brown ikasle estatubatuar bat da, Ohioko Mount Union Unibertsitatean. 2018ko udaberri sasoian atzerrira atera nahi izan du ikastera eta Bilbora etortzea erabaki du, Renon egoitza duen University Studies Abroad Consortium (USAC, Kanpoan Unibertsitate Ikasketak egiteko Partzuergoa) medio. USACek 35 urte daramatza ikasle estatubatuarrak Euskal Herrira bidaltzen bertan ikastaldiak egitera. Hauxe da Hailee-k idatzi duena, Bilbon bere lehenengo astea pasa eta gero.

Gehiago irakurri...


Euskal Argentinar Ganbera Latinoamerikako enpresen berritze teknologikoa bultzatzeko ekimen bat ari da sustatzen

2018/03/13

Ekimenaren afixa

Buenos Airesen egoitza duen Euskal Argentinar Merkataritza Ganberak, 'Gertuko' Euskal Herriko aholkularitza zerbitzuaren eskutik, manufaktura garatzeko helburua duen ekimen batean parte hartzera gonbidatzen ditu Latinoamerikako enpresak. Ekimenaren baitan, Latinoamerikako enpresa misio batek Euskal Herria bisitatuko du maiatzaren 29tik ekainaren 7ra. Eta Euskal Herriko enpresa misio batek Latinoamerika, uztailaren 2tik 6ra.

Gehiago irakurri...


Ingelesez argitaratu dituzte Harkaitz Canoren 'Twist' eta Bernardo Atxagaren 'Nevadako Egunak' eleberriak

2018/03/12

Harkaitz Canoren 'Twist' eta Bernardo Atxagaren 'Nevadako Egunak' eleberriak ingelesez plazaratu dira

Euskal literaturgintzaren nazioartekotzea sustatzeko asmoz, Etxepare Institutuak euskal idazleen liburuen itzulpena laguntzen du urtero. Azken asteotan, laguntza horri esker itzulitako bi nobela ingelesez eskuratu daitezke dagoeneko: Bernardo Atxagaren “Nevada Days”, eta Harkaitz Canoren “Twist”. "Nevada Days" Londresko MacLehose Press argitaletxeak plazaratu du eta 'Twist', berriz, Brooklyn, New Yorkeko Archipelago argitaldariak.

Gehiago irakurri...


Abian dira dagoeneko euskal musaren 2018ko hitzordu nagusiak: MercoMus apirilean izango da eta Mundiala, irailean

2018/03/12

2018ko Mus ekintza batzuk

MercoMus Txapelketa, apirilean Latinamerikan, eta irailean Macachingo Mundiala izango dira 2018ko hitzordu nagusiak euskal musari dagokionez. MercoMus-en 11. edizioa, apirilaren 11tik 15era egingo da Montevideon. Mundialari begirako txapelketa nazionalak ere ari dira egiten hainbat herrialdetan, eta berehala hasiko dira Argentinan, Uruguain eta Txil, esaterako. Herrialde bakoitzean irabazle ateratzen direnak Argentinar Pampako Macachinen elkartuko dira, irailaren 22tik urriaren 1era, Munduko Mus Txapelketan.

Gehiago irakurri...


Euskal sortzaileak eta hiriko Gure Txoko Euskal Etxea ere partaide eta egoitza Sydney Design Festival ekimenean

2018/03/10

Cristina Aranzubiaren "Archein" instalazioa Sydney Design Festivaleko programa barnean hiriko Gure Txoko Euskal Etxean (arg. Daniel G. Valero)

Euskal etxeko kide diren artistak eta Gure Txoko bera partaide aktibo izaten ari dira aste honetan Australian, Sydney Design Festival delakoan. Euskal Etxea, ekimenak egoitzatzat hartu duen lekuetako bat da, Cristina Aranzubia arkitektoa buru duen instalazio bat eskaintzeko hain zuzen, dantza arloko ekarle Lidia Arriola, Arrate Arbiza eta Usue Garmendia, ipuin-kontalari Ionetxi Ni Neu, musika Oreka TXren kontu eta argien diseinua Raffaele De Vita-rena. Bihar azken eguna eta instalazio ikusteko azken aukera, beraz.

Gehiago irakurri...


Une historikoa Posadasko Euskal Etxearentzat: komodato bat medio Euskal Jatorrik bere egoitza eraikitzeko lursaila eskuratu du

2018/03/09

Komodatoa EBY-Entidad Binacional Yacyreta-n sinatu zen

Lursaila "EBY-Entidad Binacional Yacyreta" izeneko erakundearena da eta sinatutako agiria medio Euskal Etxearen eskuetan uzten du, honek bere egoitza hor eraiki eta bere ekimenak bertatik egin ditzan. Hitzarmena joan den asteartean sinatu zuten bi aldeek eta tokiaren bereganatze sinbolikoa datorren asteartean egingo du Euskal Jatorri-k, euskal elkarteko Zuzendaritza Batzordeko bilera bat lursailean bertan eginez.

Gehiago irakurri...


8M Diasporan: afariak, omenaldiak eta aldarrikatu eta Emakumeen Martxetan parte hartzeko deialdiak

2018/03/08

Emakumeen Martxan parte hartzeko Euskaltzaleak-en deialdia

Euskal etxe ugarik egingo dute bat gaur Emakumearen Egunarekin, kontzientziazio eta inplikazio maila desberdinez. Buenos Airesko Euskaltzaleak-etik, Sandra Fernandez-ek borroka feministaren jarrera atxikienak defendatzen ditu, euskal etxe barrutik: “Erakundeek ezin diote muzin egin euren inguruko errealitate politiko eta sozialari. Izan ere, nire ustez, errealitate hori ezagutzeak jarrera hartzera behartzen zaitu. Honelako ekimenek aberastu egiten dute taldea eta euskal etxearen proiekzioa bera”, baitetsi digu

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Etxeak Emakumeen Eguna ospatuko du eta Kultura Astea iragarri du 2018ko Aberri Egunerako

2018/03/08

Renato Garcia Eguzquiza Habanako Euskal Etxearen aurreko ekitaldi batean

Kubako Euskal Etxeak --Habanako Ongintzako Euskal Elkarteak-- bere behin-behineko egoitzan gauzatuko duen ekitaldi batez egingo du bat gaur arratsaldean Emakumearen Nazioarteko Egunarekin. Horrekin batera, Habanako euskal elkarteak martxo hondarrean antolatuko duen Aberri Eguneko Kultura Astea ere iragarri du, martxoaren 26an hasi eta Bazko igandez, apirilaren 1ean, amaitzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia