euskal diaspora eta kultura

2018/09/17
Ekitaldirako propio sortutako azpibatzordeak jakinarazi duenez, Txapelketa irailaren 21ean hasiko da ordezkaritzen iristearekin batera eta ekintza nagusiak programaren bigarren asteburuan izango dira. Izan ere, irailaren 28an, sukaldaritza, mus eta dantza tailerrak eskainiko zaizkie gonbidatuei, mus txapelketa paraleloa ere egingo da ostiralean eta Munduko Mus Txapelketaren sari-banaketa gauzatuko da.
2018/09/15
Ipar Ameriketan artzain ibiliakoek gaur ospatuko dute, Nafarroako Lekunberrin, euren urteroko elkarretaratze egun eta festa. Iazko hitzordua Gipuzkoako Legazpin egin ondoren, aurtengoan Larraun inguruko 0amerikanoak' omenduko dituzte bereziki, beti ere Euskal Artzainak Ameriketan elkartea antolatzaile, bertako udalarekin bat. Ekitaldiak elkarrekin bildu, bazkaldu eta egun goxoa elkarrekin egun goxoa pasatzea du ...
2018/09/14
Begoña Durruty eta Marko Armpach marrazkigileak euskal komukigintzaren ordezkari izango dira Bruselan gaurtik igandera arte Bruselan garatuko den Fête de la BD - Strip Feest jaialdian. Irailaren 15ean Armpach mahai inguru bateko partaide izango da Luxenburgo, Portugal eta Turkiako egileekin, komikigintzaren egoera norberaren herrialdean hizpide, eta irailaren 16an Durrutyk ...
2018/09/14
Patagonia argentinarrean, Neuquen hirian egoitza duen Comahueko Euskal Etxeak 9 eta 14 urte arteko neska-mutilei zuzendutako gonbitea plazaratu du, Euskal Herriari buruzko ipuin lehiaketan antolatuz. Parte hartzeko ez da nahitaezkoa idazle gazteak Argentinan bizi behar izatea, beraz edonondik bidal ditzateke lanak eta lehiaketan parte hartu. Banakako edo taldekako lanak aurkez daitezke. Taldeek bost kide ...
2018/09/13
Bi erakundeok asteartean bururatu dute hitzarmena 'Euskal Ikasketa' sail bat argitaratzen hasteko, "indarrak bateratzearren euskal ikasketen ikerkuntzan Europan eta Ameriketan, jatorrizko monografia eta ikerlanak argitaratu eta zabaltzearen bidez". Aipatu bildumako lehenengo izenburua 'Gizarte Ekonomia Euskal Herrian' izango da, sinatzaileek EuskalKultura.com-i zehaztu diotenez.
2018/09/13
Eusko Jaurlaritzaren proposamenaren berri izan orduko zalantzarik ez dute izan munduko euskal etxeek, eta Euskal Diasporaren Eguna baliatzeko eta aldarrikatzeko egun gisa ikusi dute. Bere egin dute proposamena, egun honetan edo hartan ospatzetik haratago, ezinbestekoa zen eguntzat jo dute, euskal diasporarena oraindik ere 'ikasteke dagoen ikasgai' dela ikusten baitute euskal gizartean, eta min ematen ...
2018/09/13
Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Toki Administrazioko eta Ingurumeneko kontseilari Isabel Elizalde, bere saileko Igurumen eta Lurralde Antolaketa zuzendari Eva Garcia eta Nafarroako Bruselako ordezkari Mikel Irujo Kalifornian dira aste honetan, klimari buruzko mundu gailurrean partaide. Asteazkenetik hasita, mundu osoko hainbat gobernadore, alkate, enpresari, elkarte, erakunde eta zientzilarirekin batera ...
2018/09/12
Berezkoa daukate euskaldunek euren txokotik ateratzeko eta mundua esploratu eta ezagutzeko joera eta jakinmina. Bidaiari eta esploratzaile izatea betidaniko ezaugarri izan dute euskaldunek. Mundura jalgi eta, denborarekin, batzuk bertan geratu, eta eurak eta euren ondorengoek egun Euskal Diaspora bezala ezagutzen duguna osatu dute, zenbaitek Zortzigarren Probintzia deitzen duten Euskal Herriko ...
2018/09/11
Donostian, berriz, eguerditik aurrerakoa zen EuskalKultura.com-ek Heredad de Unanue Hotelean ezarritako hitzordua. Konplikazio berezirik gabeko elkarretaratze ludiko xinple bat antolatu nahi izan zuten, gure diaspora gogoan eta bihotzean daukaten pertsonen arteko hitzordu bat, familia eta haur batzuk ere partaide, partaideetako askok elkar ezagutzen ez zutelarik hitzorduaren aurretik. Helburua alkartasun giroko ...
2018/09/11
Gaurtik aurrera, Euskal Diasporaren Eguneko ekitaldi eta albisteak ekarriko ditugu aste honetan zehar, proposamen berri honek lortu duen oihartzun ederra ahalik eta hobekien islatzeko. Euskal Herritik hasteko, Gasteizko ekitaldiko eta Donostiako Heredad de Unanue hoteleko irudiak dakartzagu gaurkoan, bi artikulutan. Lehenengo edizio honek bidea markatuko du eta lortu dituen emaitzak ez dira batere hastapen txarra izan, oinarri honekin Diasporari merezi duen isla eta proiekzioa emateko Euskal Herriko euskaldunen artean eta munduan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus