euskal diaspora eta kultura

2018/09/20
"Navarrorum. Euskararen gaineko dokumentu nafarren bi mila urteko ondarea” izeneko erakusketa Bruselako Eskualdeetako Komitera ekarri du Nafarroako Gobernuak, Hizkuntzen Europako Eguna testuinguru. Erakusketa dokumental honek euskal hizkuntzak Antzinako Erromatik XIX. mendera arte izan duen agerpena jasotzen du eta irailaren 27ra arte bisitatu ahal izango da hiriburu europarrean.
2018/09/20
Bi aste eskas geratzen dira Euskal Herriari buruzko argazki lehiaketan izena emateko, Bruselako Euskal Etxea antolatzaile eta Saint-Gillesko Udala eta Eusko Jaurlaritzaren Bruselako Ordezkaritza lankide izan dituen ekimenean. Parte hartzeko asmoa baduzu, garaiz zaude, baina oroitu irailaren 30a dela lanak aurkezteko azken epea. Irabazleak bi pertsonarentzako gau bat jasoko du Hondarribiko Parador hotelean ...
2018/09/20
Ekitaldia Uruguaiko Errepublikako Unibertsitateko Humanitate Fakultatean izan zen, bertako Atzerriko Hizkuntzen Zentroa antolatzaile. Bateko eta besteko hizkuntza eta kultura elkarri hurbiltzea helburu duen hotzordu honek kultura multzo bateko ordezkariak bildu zituen, tartean Montevideon euskara eta euskal kultura zabaltzen dituen elkarteetako bat den Aldaxka Kultur Biltzarra.
2018/09/19
Ikasturte berriari hasiera ematekotan da Mallorcako Artea Euskal Etxea eta bertako herritarrak, euskaldun ala ez, hurbildu eta eskaintzen dituen aukera ugarietan parte hartzera gonbidatuz egin du. "Euskal Herria al teu abast" (Euskal Herria zeure eskueran) esaldipean, besteak beste eskaintzen ditu euskara eskolak (zenbait maila, aurrez-aurrekoak zein remotoan), txalaparta eskolak (hasiberri eta ...
2018/09/19
Sukaldaritza txapelketa Buenos Aires probintziako Berisso herriaren Immigrantearen Festaren 41. edizioaren baitan egin zen, Renacimiento elkarte ukraniarra antolatzaile eta hamabi kolektibitate partaide. Euskal Herriko ordezkarien kasuan, Andoni eta Cesar Etcheverry, La Platako Euzko Etxeko sukaldari direnak, lehiatu ziren eta prestatu zuten menua, "Tolosako babarrunak - Alubias de ...
2018/09/18
Lan handia eta garrantzitsua egiten dute Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrizko lagunek urtean zehar. Lan hori isilpean egiten da normalean eta kasu askotan itzalpean ere geratzen da edo inguru mugatu batean baino ez da ezagutzen. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak proposatutako ‘Irailaren 8a’ oso egun aproposa bihurtu zen lan horri bisibilitatea emateko. Izan ere, luzea baino luzeagoa da ...
2018/09/18
Irailaren 7tik 9ra luzatu da aurten Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Gizataldeen Azoka. Aurrekoak bezala, XXXI. edizio hau hiriko Azoka Gunean izan da eta bertan bildu ziren kolektibitateetako musikari, dantzari, sukaldari eta oro har gizatalde atzerritarrekin bateko do besteko harremana dutenak. Urtero bezala, Comodoro Rivadaviako Euskal Etxea jaiako protagonista nagusietako bat izan zen ez ...
2018/09/18
Euskararen erabilera bultzatzeko ekimena abian da jadanik, euskara ikasleei dago zuzenduta eta lanak bidaltzeko epea urriaren 31an bukatuko da. Ipuinak eta bideoak euskaraz egon behar dira eta irabazleen izenak abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean (ENE) jakinaraziko dira, Hona Lehiaketan parte hartzeko oinarriak.
2018/09/17
Datorren astelehenean, Donostian Zinemaldia pil-pilean ibiliko denean zabalduko ditu ateak hiriburu donostiarrean euskal diasporarekin lotura zuzena izango duen Heredad de Unanue hotelak. Unanue hotela Donostiako Unanue-Zar baserri historikoan kokatzen da, Añorga auzoan, eta bere hotel funtzioaz gain, arreta berezia eskainiko dio Diasporari, bai bere hormetan eta dekorazioan Diasporari egingo ...
2018/09/17
Gaur hasi eta irailaren 28ra arte, ostirala, egongo da zabalik EuskalKultura.com zozketatzen ari den proiektagailua nori eman nahi diozun esan eta zeure botoa haren aldeko zenbaki bat bilakatzeko aukera. Zure emaila ateratzen bada, zeure izenean emango zaio saria euskal etxeari. Euren hautagaitza baldintzak betez aurkeztu duten 22 etxeen artean hauta dezakezu (zoritxarrez, oraingoan ere ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus