euskal diaspora eta kultura
2018/04/24
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak gaur astearte goizeko bileran baimendu du hezkuntzaren, elkarbizitzaren eta giza eskubideen arloko esperientziak partekatzea sustatzeko Kolonbiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren arteko Asmoen Gutuna. Lehendakariak 2017ko maiatzean Kolonbiara egindako bidaia ofizialaren baitan izandako harremanen eta Kolonbiako Hezkuntza Ministerioaren Gatazka Ondorenerako Hezkuntza Planaren emaitza da ekintza.
2018/04/24
Buenos Airesko Centro Cultural Kirchner (CCK) kultur guneak --Hego Amerikako handiena eta modernoena, Postetxe Zentraleko eraikin ohian-- Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoratzeko helburua izango duen ekitaldia baitaratuko du bihartik hasita apirilaren 25etik 27ra. Ekitaldiak Jose Antonio Agirre lehendakariaren erbesteratzean sakontzen duen ‘Agirreren Bidaia’ zinea zikloa hartuko du ardatz, zenbait mahai ingururekin, Buenos Airesko euskal etxeetako ordezkariak partaide.
2018/04/23
Gonbitea 18 eta 30 urte arteko Euskal Herriko zazpi lurraldeetako gazteei dago zuzenduta. Necocheako Euzko Etxeak bultzatzen duen truke programa honen aurtengo edizioa uztailaren 13tik abuztuaren 3ra luzatuko da eta interesatuek maiatzaren 18ra arte bidal dezakete eskaera. Gazteek Necochearainoko bidaia ordaindu beharko dute eta Euskal Etxea gazteen alokairu eta otorduez arduratuko da. Haututakoek euskal kulturari lotutako tailerrak emango dituzte hiru astez euskal etxeko eta auzoko jendea partaide.
2018/04/23
Kultura eta berrikuntza soziala izango ditu ardatz, eta Quebec eta Euskal Herriaren arteko ikuspegi konparatua landuko du. McGill Unibertsitateko eta Euskal Herriko ikerlari eta akademikoen elkartrukea sustatuko du. McGill Unibertsitateko CRIEM (Centre de recherches interdisciplinaires en études montréalaises) zentroan egongo da kokatuta, eta kultura eta berrikuntza soziala izango ditu ardatz.
2018/04/20
Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza antolatzaile, uztailaren 12an (osteguna) eta 13an (ostirala), eta 2018ko EHU/UPVko Udako Ikastaroen baitan, Azkoitiko Udalarekin eta Euskalerriaren Adiskideen Elkartearekin lankidetzan, "Migrazioa eta mugikortasuna kanpoan den Euskal Komunitatean" izeneko ikastaroa egingo da, Azkoitiko Intsausti Jauregian.
2018/04/20
Argentinako euskal kultur adierazpen ugari bilduko ditu aurten ere ‘Buenos Aires Celebra’ (BAC) edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ erakustaldiak. Egun osoko ekitaldia maiatzaren 6an izango da, Mayo etorbidean –Etxe Arrosatik metrotara– eta milaka bisitari espero ditu Laurak Bat Euskal Etxeko antolatzaileek. Euskal Herritik etorriko dira, besteak beste, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu, Jasone Agirre parlamentaria eta Gure Esku Dago dinamikako ordezkariak.
2018/04/19
Hamasei bikotek hartu dute parte aurten Montevideon jokatu den MercoMus lehiaketan. Txapela, ordea, bakarrari egotzi zaio eta Argentinara joan da, Mar del Platako Juan Gonzalez eta Luis Mari Vicente bikotearen eskutik. Uruguaitar hiriburuko Euskaro Euskal Etxe anfitrioiek zein muslari partaideek ekimenaren balantze ezin hobea egin dute eta euren burua bertan, Uruguain, jokatuko den 2020ko Mundu Txapelketari begira jarri dute.
2018/04/18
2018 urte osorako bere programa bidali digu Valparaisoko Euskal Etxeak, Txilen, eta bertan datorren astean nabarmentzen da Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko egun berean Valparaisoko Udaletxean zabalduko duten "Gernikako Bonbardaketa" erakusketa eta pantailaratuko duten "Markak" dokumentala, Euskadiren Ordezkaritza eta Valparaisoko Alkatetza bera lankide antolatua. Euskal Etxeak urtean zehar eratu dituen bestelako proposamen dira Iñaki Deuna, Diasporaren Eguna edo Euskal Astea-Euskararen Eguna baita ere euskara, zinema, musa, dantza, gastronomia...
2018/04/18
Bi urtean behin egiten da Concepcion del Uruguay hiri argentinarrean eskualdeko sektore produktiboen erakustaldia den ‘Expo Concepción’. Antolatzaileek gonbidaturik, Ibai Txori Euskal Etxeak ere parte hartu du aurten, kultur eta sukaldaritza stand baten ardura harturik. Urte osoko ekitaldiak zabaltzeko aprobetxatu dute Euskal Etxeko kideek, tartean, datorren astean bertan, Handia filmaren emanaldia, apirilaren 27an, erakundearen Zine Zikloaren baitan.
2018/04/17
Datorren igandean egingo du Paueko (Frantzia) Lagunt eta Maita euskal elkarteak bere Urteroko Besta Nagusia. Eguna Landart apezak emaniko mezarekin hasiko da eta gero elkartasun bazkari bati ekingo zaio. Gogoratu, bestalde, Lagunt eta Maita-ren azken Zuzendaritza Batzordeak, eta martxoaren 23ko Bilkura Nagusiko deliberoen ondotik, ekipo berria hautatu duela euskal etxeak. Michel Lagan-ek hartu dio txanda lehendakari gisa Frantxua Challet-i, Frantxuak lehendakariorde gisa segitzen duelarik.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus