euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bolondresak behar dituzte Bartzelona 2018 Pilota Mundu-Txapelketan laguntzeko, urriaren 4tik 20ra kataluniar hiriburuan

2018/07/19

Bolondresak oinarrizko osagai izango dira urriaren 14tik 20ra jokatuko diren Bartzelona 2018 Pilota Mundu-Txapelketetan eta karia horretara antolatzaileek deialdia luzatu dute, lagundu eta partaide izan nahi duten guztiek izena eman dezaten eta talde antolatzailera bil daitezen. Ehundik gorako jende kopurua behar da txapelketak egoki aitzinarazi ahal izateko, hainbat postutan: "jende entusiasmodunak ...

Gehiago irakurri...


Ondo moldatzen zara euskal sukaldaritzan? Erakutsi nahi duzu Argentinako telebistan? Apuntatu Teleferen casting-era!

2018/07/19

Euskal pintxo tradizionalak (argazkia Blai9) Kuarzo ekoiztetxeak luzatzen duen proposamena Buenos Airesen bizi diren eta amateur gisa euskal sukaldaritzan moldatzen diren familiei dago zuzenduta. ‘Masterchef’ realityaren antza izango duen telebista saio berri honek sei familia izango ditu lehiakide, euretako bakoitza jatorri edo gizatalde bateko ordezkari eta euren gizatalde horretako plater tipikoen prestatzaile. Izen handiko ...

Gehiago irakurri...


Nazioarteko Futbol Txapelketa bukatuta, badakizu nor den 2018ko Errusiako ‘Pichichi’? Hona, euskal jatorria duen trofeoaren historia

2018/07/18

Rafael Moreno Aranzadi 'Pichichi' eta 2017-2018ko 'Pichichi' sariaren irabazlea den Lio Messi

‘Pichichi’ saria Espainiako Marca kirol egunkariak Espainiako futbol ligako lehen mailan golik gehien sartzen dituen futbolariari urtero ematen dion saria da. Saria izateaz gain, edozein lehiaketatako goleatzaile nagusiari ere esaten zaio ‘pichichi’ edo ‘pitxitxi’. Baina ba al zenekin ‘Pichichi’ Bilboko Athletic-en aritu zen Rafael Moreno Aranzadiren izengoitia zela? Badakizu zein den ‘pichichi’ gehiago irabazi dituen futbolaria? Edo nork jaso duen aurten sari hori? Gaurko honetan, ‘Pichichi’-ren historia.

Gehiago irakurri...


Ipar Euskal Herriko bi gazte dira ‘Zortzi’: eskaintza Euskal Etxeetara joan eta euskal kantu emanaldiak egiteko

2018/07/18

'Zortzi' bikoteko Xanti Legarto eta Bixente Junca Bixente Junca beskoiztarrak (Beskoitze, Lapurdi) eta Xanti Legarto aihertarrak (Aiherra, Nafarroa Beherea) osatzen dute ‘Zortzi’ bikotea. Ipar eta Hego Euskal Herrietan kantatu ohiko kantak euren errepertoriora bildu eta euren ikutua ipini diete belaunaldi zahar zein gaztearengana iristeko asmoz. Taldearen izenari dagokionez, honela azaltzen dute: “Zortzi izena aukeratu dugu, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Necocheak ‘Aurresku’ batekin jaso ditu ‘Hator Hona’ 2018ko EHko kideak: abian da aurtengo tailer programa

2018/07/17

Euzko Etxea-ko dantzariek 'Aurresku' dantzatu zieten Euskal Herritik iritsitako gazteei Ostiralean iritsi ziren Necocheara 2018ko ‘Hator Hona’ko Euskal Herriko partaide diren Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez. Ongietorrian ‘Aurresku’a dantzatu zieten Euzko Etxeko bi neskek eta horren ostean elkarrekin afaldu zuten euskal etxean. Afalostean eta jasotako harrera eskertzeko, bertso batzuk bota zizkien etxekoei Unai Izagirrek.

Gehiago irakurri...


Saladilloko Itxaropen-ek Cañuelas eta Las Floresko lagunekin ospatu zuen bere 20. urtebetetzea, alkatea ere partaide

2018/07/17

Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak osasunez eta bozkarioz ospatu zituen bere 20 urteak Festa handia egin zuten Buenos Aires probintziako Saladilloko Itxaropen-eko lagunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. 90 bat gonbidatuk hartu zuten parte etxekoek prestatutako afarian, tartean Cañuelasko Denak Bat eta Loretako Euskaldunak-eko lagunek, Itxaropen-eko lehendakari ohiek eta Saladilloko Jose Luis Salomon alkateak.

Gehiago irakurri...


Gaur irekiko ditu ateak ‘Amalur’ek, Buenos Airesko Laurak Bat-en barruan funtzionatuko duen jatetxeak

2018/07/16

'Amalur' jatetxearen promozio irudia Asteburuan Euskal Etxeko kide eta lagunentzako inaugurazioa egin ondoren, euskal jatetxe berriak gaur bertan irekiko dizkio ateak publiko orokorrari. ‘Amalur’ Laurak Bateko beheko solairuan dago eta proiektuaren arduraduna den Shanti Aboitiz chef-ak EuskalKultura.com-ekin hizketan azaldu duenez, bi aukera eskainiko ditu: barra, puntxoekin,  bazkari edo afari azkarrak egiteko; eta jangela, otordu ...

Gehiago irakurri...


Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen Eskualde-Bilkura azaroaren 2an egingo da, Argentinan, Mar del Platako Euskal Astearen baitan

2018/07/16

Europa, Asia eta Ozeaniako Euskal Etxeen bilkura Parisen. Irudian Pariseko EEko lehendakari Sebastien Aguerre eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorza (arg. EuskalKultura.com)

2015ean Gasteizen burututako Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VI. Mundu-Batzarrean adostu zen legez, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eta Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna-FEVAk Hego eta Ertamerikako Euskal Gizataldeen Eskualde-Bilkura egingo dute azaroaren 2an, Mar del Plata kostalde-hiri argentinarrean, 2018ko Euskal Aste Nazionalaren programa barruan. Eusko Jaurlaritzaren ordezkarien artean, Iñigo Urkullu lehendakaria bera argentinaratuko da, bileran izateko.

Gehiago irakurri...


2019ko Mundu Batzar aurreko hiru eskualde-bilerak: iaz Europa-Asiakoa egin zen, otsailean Ipar Amerikakoa, eta azaroan egingo Hego Amerikakoa

2018/07/16

Mundu-Batzar arteko Ipar Ameriketako bilera otsailaren 16an egin da San Frantziskon, AEB, Kanada, Mexiko eta St Pierre eta Miquelon partaide (arg. EuskalKultura.com) Euskal Gizataldeen Mundu-Batzarren artean, mundua hiru eskualdetan banatuz --Europa-Asia-Ozeania, Ipar Amerika eta Hego Amerika-- bildu ohi dira euskal etxeen ordezkariak. 2019ko Mundu-Batzarraren aurreko bilerei dagokienez, Europa-Asia-Australiako ordezkariak iaz bildu ziren Parisen; Ipar Ameriketakoak aurtengo otsailean San Frantziskon; eta Hego Amerika eta Karibekoak datorren azaroan egingo dute, Argentinako ...

Gehiago irakurri...


EHU Udako Ikastaroak: Jaurlaritzak gazte, diasporakide eta adituen ekarpenekin hornitu nahi du Diasporarekiko bere ekimena

2018/07/16

Partaidetza eta ekarpena nahi du, ondoren garaiari dagozkion politika berriak diseinatu ahal izateko. Hala ondoriozta zitekeen joan den ostegun-ostiralean Azkoitiko Intsausti Jauregian --Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen (RSBAP) egoitza historikoan alegia-- zenbait aditu eta hizlari partaide "Migrazio eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" izenpean bururatu zen ikastaroan. Euskal ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia