2018/10/03

Boise State Unibertsitateak (BSU) Euskara eta Euskal Gaietako irakasle lanpostu bat eskaintzen du, 2019ko abuztuaren 1ean hasteko. Hautagaitzak proposatzeko epea azaroaren 4ra arte dago zabalik. Lanpostuak "Assistant Professor of Basque" du izena eta bederatzi hilabeteko kontratu berriztagarria eskaintzen du, denboraren erdia irakastea dela (15 kreditu urtero), %30a ikerkuntza, eta gainerako %20a ...
Gehiago irakurri...
2018/10/03

Euskal Liburutegien XIX. Topaketa Nazionala Mar del Platako Euskal Aste Nazionalaren baitan egingo da, azaroaren 3an, Denak Bat Euskal Etxeko ‘José de Ariztimuño’ liburutegian. Bileran parte hartzeko gonbitea euskal etxe bakoitzeko liburuzainei, liburutegiko arduradun edota erreferenteei dago zuzenduta eta liburutegi anfitrioiko Milagros Pandolfo liburuzainak eta ...
Gehiago irakurri...
2018/10/02
Ez da zaila asmatzea zergatik jendeak esaten dion ‘Vasco’ izen handiko Rodolfo Arruabarrena futbolariari. Argentinan jaioa, ezizenak, baina, abizenaren jatorria baino gehiago adierazten du. Izan ere, bere euskal jatorriarekiko lotura estua mantendu duen familia batean hazia da Rodolfo; eta aitaren aldetik Arruabarrena den bezala, amaren aldetik ere euskal abizenekoa da, Haristeguy. Gaur egun Qatarren entrenatzaile diharduen futbolari ospetsuarekin kontaktatatzeko aukera izan du EuskalKultura.com-ek eta egun daraman bizitzaz ez ezik, etorkizunean Euskal Herriko klub batekin lan egiteaz mintzatu zaigu 'Vasco'.
Gehiago irakurri...
2018/10/02

Irailaren 16tik 23ra garatu da aurten Marcos Paz herriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak antolatutako Euskal Astea. Jaialdia bertako Nekazaritza eskolan egindako bazkari handi batekin hasi zen eta 220 pertsona bildu zituen. Baina bazkaria lehenengo ekintza baino ez zen izan; astean zehar euskal kulturaren zenbait adierazpen erakutsi baizitzaien hurreratu nahi izan zutenei, tartean erakusketa bat Kultura ...
Gehiago irakurri...
2018/10/01

Ospakizunetan dabil Valentzian bertako Laurak Bat Euskal Etxea, 1950ean sortutako elkarteak egoitza berria inauguratu baitzuen joan den ostiralean. Aldaketa, gainera, onerako eta motibu pozgarriak direla-eta egiten dute: "aurreko lokala txikia geratu zitzaigulako". Egoitza berria hiriaren bihotzean dagoela aitortzen dute, eroso eta eskuragarri, eta bertara gonbidatzen dituzte hirian bizi diren ...
Gehiago irakurri...
2018/10/01

EuskalKultura.com-ek zozketatzen zuen proiektagailauk badu jabea: Valparaisoko Eusko Etxea, Txilen, eta eskualde horretako Villa Alemana herritik idatzi duen Viviana de Arrizabalaga. Zorionak handi bat eurentzat. Eta gure errekonozimendua munduko hainbat bazterretatik zeuon euskal etxeen alde idatzi eta parte hartu duzuen guztiei. Egin duzuen ahalegin handiaren lekuko izan gara. Eskerrik asko zuei ere. 711 pertsonak ...
Gehiago irakurri...
2018/10/01

Munduko Mus Txapelketaren 41. edizioa bukatu da joan den asteburuan eta anfitrioiek balantze ezin hobea egin dute. EuskalKultura.com-ek ostiraleko buletinean jakinarazi zuenez, bikote nafarrak, Gelbentzuko Timoteo Etxeberria eta Jaione Otxandorena sunbildarra partaide, irabazi du lehenengo saria. Jaione, gainera, Munduko Txapelketa bereganatu duen lehenengo emakumea izatearen ohorearekin ere geratu ...
Gehiago irakurri...
2018/09/29

Venezuelarekiko elkartasunak bere txozna izango du igande honetan EAJ-PNVek urtero bezala Gasteizko Forondako landetan ospatuko duen Alderdi Egunean. Alderdi jeltzaleak presentzia dauka herrialde karibetarrean Venezuela Buru Batzarra medio eta aurtengoan "ekimen solidario bat bultzatzea erabaki du, Venezuela bizitzen ari den egoera larriaren aurrean". Ian ere txozna berezi batek ...
Gehiago irakurri...
2018/09/28

Euskadi, Uruguai, Nafarroa, Frantzia, Mexiko, Kanada, Venezuela, Espainia, Txile, Estatu Batuak, Peru eta Argentina bertako muslariek hartu dute parte Macachin herri pampatarrean jokatu den Munduko Mus Txapelketan. Jaione Otxandorena eta Timoteo Echeverria Nafarroako ordezkariak izan dira irabazleak eta txapelketaren 41 urteetan, lehenengo aldiz emakume batek jantziko du irabazleen ...
Gehiago irakurri...
2018/09/28

Euskara eta euskal literatura atzerrian ezagutzera eman eta euskal idazleei eta hauen lanei ikusgaitasuna emateko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak hainbat idazleren parte hartzea sustatu du nazioartean, urte amaiera bitartean, burutuko diren literatura ekitaldi garrantzitsuenetako batzuetan.
Gehiago irakurri...