2018/10/09

Rawson-eko Liburu eta Kultur Azoka probintziala, Andealdean, San Juan probintzia argentinarrean, irailaren 28tik urriaren 7ra arte luzatu da aurten. Ekitaldiaren 10. edizio honetan, partaidetza nabaria izan du San Juan hiriburuko Euskal Etxeak. Izan ere, babesa eman dio bere bazkide den Eduardo Ochoaren ‘Una Historia tras el Mito de los Duendes Vascos’ (Euskal iratxoen mitoaren atzeko ...
Gehiago irakurri...
2018/10/09

Urriaren 13tik 15era luzatuko da 2018 honetan Buenos Aires probintzia argentinarreko San Pedro herrian bertako Gizataldeen Jaialdia. Udala antolatzaile, San Pedroko hainbat elkarte eta kolektibitatek hartuko dute parte, tartean, mallorcarrak paraguaitarrak, alemaniarrak, arabiarrak, venezuelarrak, txekiarrak, espainiarrak eta euskaldunak. Euskal Herriko kolektibitateko ordezkaria Ongi Etorri Euskal ...
Gehiago irakurri...
2018/10/08

Arrakastaz bururatu du Madrilgo Euskal Etxeak joan den larunbatean antolatu zuen ate-ireki eguna, etxea eta bere aktibitate eta instalazioak bertaratu ziren guztiei erakutsirik. Erakundeko Zuzendaritzak esker biziak eman nahi izan dizkie bisitari guztiei eta modu berezian eguna arrakastatsu atera zedin parte hartu zuten elkarteko bazkide eta lagunei. Antolatutako ekitaldien artean, Euskal Etxeko Athletic-en ...
Gehiago irakurri...
2018/10/08

Burutu berria da, eta espero zen balantze baikorrarekin, Be Basque Talent Network plataformaren antolatzaile izan duen Be Basque Talent Conference London izeneko elkarretaratzea, Ingalaterran eta britainiar irletan bizi diren euskal gazte profesionalei euskalerriratzeko aukerak ematea helburu. Ekimenak Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien babesa izan zuen, Bizkaia Talent eta Gipuzkoa Talent ...
Gehiago irakurri...
2018/10/08

Urriaren 2an Mendozako Denak Bat Euskal Etxeko lau euskara talde hiriko Nafar Etxean bildu ziren klase batean parte hartzeko. Eskola Denak Bat-eko irakaslea den Lautaro Pincheiraren esku egon zen, Argentinako euskal etxeak bisitatzen ari diren Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun gazte nafarrak tarteko. Irakasleak azaldu digun legez, ongietorria eman ostean, hiru ekintza egin zituzten ikasleek klasean: ...
Gehiago irakurri...
2018/10/06

Londresko Be Basque Talent Conference gaur larunbata urriaren 6an egun osoan garatuko da, programa honekin. Ekitaldian parte hartuko duten profesionalek, gaur egun eta gerora begira Bizkaian eta Euskal Herrian bizi daitezkeen egoera sozioekonomiko eta zientifiko-teknologikoa ezagutzeko aukera izango dute. Bertaratzen direnek talentuaren mugikortasunaren inguruko gaiak eztabaidatu, tailer ...
Gehiago irakurri...
2018/10/05

Nazioarteko Migrazio Erakundeen Elkartea den AEMI aste honetako asteazkenetik larunbatera Poloniako Gdynia hirian egiten ari den Bilkuran bi euskal solasaldi biltzen ditu gaurko egitarauak. Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitateen Zuzendaritzatik, 'An unusual regulation to open borders to Basque refugees' (Euskal errefuxiatuei mugak irekitzeko ezohiko araudi bat) izenburupean aritu dira ...
Gehiago irakurri...
2018/10/05

Gaur, urriaren 5ean, kantaldia eskainiko du Latinoamerikan hamaika kontzertuko bira batean den Joseba Gotzon abeslari euskaldunak Rosarioko Euskal Etxean. Argentinara bederatzigarrena duen bisitan, "Desiraren Kaia" titulupeko bere azken lan diskografikoa aurkeztuko du Portugaleteko kantariak eta bere betiko abestiak ere kantatuko ditu. Bizkaitarraren lagun, Rosario bertako musikariak ere arituko ...
Gehiago irakurri...
2018/10/04

Ekitaldiak gaur hasiko dira hiriburu argentinarretik 365 kilometro ipar-mendebaldera Santa Fe probintzian dagoen hiri honetan. Bertako euskaldunak hasi berriak dira antolatzen eta euskal etxea sortzen, Jorgelina Otegui buru. Gaurtik eta urriaren 10era dantza tailerrak, euskara klaseak, hitzaldiak, pilota eta bestelako saioak dauzkan egitaraua prestatu dute, euskal afari bat barne. Ekintzetako asko ...
Gehiago irakurri...
2018/10/04

Duela 28 urte Anamari Unsainek sortutako ‘Córdoba canta a Loyola’ (Cordoba Loiolari kantari) izenpean antolatzen hasi zen kultur hitzordua Cordoba hiriburuko Jesusen Lagundiaren elizan egin da aurten irailaren 28an. Bertan kantatu dute Matias Saccone maisua zuzendari duen duen Cordobako Unibertsitate Katolikoko abesbatzak, Maria Emilia Pueblak gidaturiko ‘ISEAM Domingo ...
Gehiago irakurri...