2018/10/17

Elkarretaratzea joan den igandean, urriaren 14an izan zen, Santa Fe hirian, Eibarren jaioak ziren eta Argentinara immigrante etorri ziren Melchor Eguiazu Loyola eta Ruperta Arenaza senar-emazteen 70 ondorengo partaide. Ahaideak etorri ziren besteak beste Santa Fe probintziako Santa Fe eta Rafaela-tik; Entre Rios probintziako Parana eta Victoria-tik; Chacoko Resistencia-tik; Buenos Aireseko Dolores-tik; Cordobako Rio ...
Gehiago irakurri...
2018/10/17

Argentinan eta Estatu Batuetan euskal diasporako kide bizi izan zen Aita Madinak ez du aurkezpenik behar musikaren eta euskal koru musikaren eremuan, eta oraindik ere pieza berriak topatzen eta berreskuratzen ari zaizkio musikagile oñatiarra hil zela 46 urte pasatu diren honetan. Errudun da lan horretan Andres Egiguren Orkestrako zuzendari den Pedro Palacin Iriondo musikari eibartarra. Izan ere, urriaren 26an ...
Gehiago irakurri...
2018/10/16

30. urteurrena ospatu berri duen Zarauzko Larraioz Elektronika enpresa sendoak lan deialdi interesgarria luzatzen die automatizazio, mekatronika eta robotika arloko lana esparru duten diasporako teknikari, ingeniari eta programatzaileei. Deialdiak bi momentu izango ditu: formakuntza aldi bat –gutxienez hiru hilabetekoa–, eta behin trebakuntza gaindituta, lan kontratua sinatzeko aukera.
Gehiago irakurri...
2018/10/16

Juan de Orobiogoitia y Aguirre (Bizkaia, 1718-Peru 1794) “Diccionario Histórico Biográfico de los Vascos en el Perú y de Peruanos de Ancestro Vasco” hiztegian agertzen den izen handiko pertsonaietako bat da. Mota askotako eginkizunetan aritu zen Orobiogoitia Perun, tartean Limako Kontsulatuko Auzitegian, merkataritza lanetan, eta Arantzazuko Amaren Euskal Anaidiko parte ere izan zen. ...
Gehiago irakurri...
2018/10/15

Eusko Etxeak meza antolatzen du hilabetero lehenengo igandean bere egoitzan bertan, eukal komunitatean hildako bazkide eta lagunen alde. Urriaren 7koan gogoan hartu zituzten Miguel Arriaga Aguirre, Garbiñe Pérez de Aznar, María Begoña Arrue de Iriarte, Begoña de Alberdi, Mª Ángeles Torrecilla de Basterrechea, Celia Aurtenetxe eta Joseba Andoni ...
Gehiago irakurri...
2018/10/15

Iggy's jatetxera iritsi zen Singapurrera eta urtebetean Michelin izar bat lortu zion. Orain bere leku propioa zabaldu du hirian, Basque Kitchen by Aitor (Aitorren Euskal Sukaldea). Madrilen eta Australian hazia, besteak beste Mugaritzen, Fat Duck-en eta Neruan trebatutako sukaldaria da Aitor Jeronimo Orive. Hauxe die jatetxe zabaldu berriko webguneak harrera gisa bertara iristen zaizkion bisitariei: ...
Gehiago irakurri...
2018/10/11

Jean Gaztambide, 88, atzo hil zen Salt Lake Cityn, azken urteetan gainbeheran eta osasunez makal ibili ondoren, eta Madalena (Zatika) Sangroniz-ek, 93, joan den irailaren 27an utzi gintuen. Biak Salt Lake Cityko euskal komunitateko zutarrietakoak ziren, Jean bere emazte Mary Gaztambide NABOko lehendakari ohiarekin batera eta Madalena iaz zendu zen bere senar Jaime Sangronizekin. Gure doluminak bi familiei, eta ...
Gehiago irakurri...
2018/10/11

Ostiral honetan, urriaren 12an ospatuko du Pergamino hiri argentinarreko Lagun Onak Euskal Etxeak Aralarko Mikel Deunaren Jaia, bertan deitzen dutenez. Topaketan, euskal musika, dantzak, sukaldaritza eta historia partekatzeaz gain, helburu solidario bat ere beteko du euskal elkarteak: elikagai ez galkorrak bilduko ditu beharretan dauden umeak artatzen dituen ‘Ayudanos a crecer’ izeneko jantokiari ...
Gehiago irakurri...
2018/10/10

Hiriburu alemaniarrean egoitza duen "Gernika deutsch-baskischer Kultur Verein e. V." Berlingo Euskal Etxea urtebetetze ospakizunetan dabil, pozez esan baitezake hogei urte bete dituela zubigintza lanean Euskal Herriaren eta Alemaniaren artean. Bazkide eta euskaltzale gehienbat alemaniarren ekimena izan zen hau elkarte aktibo eta ekarpen-emaile segitzen du gaur egun. Sorreratik 12 urtera eskatu ...
Gehiago irakurri...
2018/10/10

Liburua ostiral honetan aurkeztuko da Buenos Aires probintziako herri honetako Domingo Faustino Sarmiento Udal Herri Liburutegian. Proiektu handiago baten barruan dago kokatuta, Liburutegiak, Gral. Sarmiento Unibertsitateak eta “La Cuentera” GKEak elkarrekin daramaten ‘Irakurle Komunitatea' (Comunidad de Lectores) proiektua, eta honen xedeekin bat, Liburutegiko irakurleen eta ...
Gehiago irakurri...