euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

2018ko Euskal Astea (V): Ehundaka dantzarien alardea eta bazkari jendetsua edizio dotore bat bururatzeko (bideoak)

2018/11/09

2018ko Plazako dantzak NH Gran Hotel Provincial delako hoteleko zabaldegian Egun ederrak bizi izan ditugu Euskal Herriko eta Hego Amerikako euskal kolektibitateko lagunok joan den asteburuan Mar del Platan. Antolakuntza lan handi eta bikaina egin du hiriko Denak Bat euskal etxe anfitrioiak eta ahaleginak emaitza ederrak utzi ditu. Larunbat gaueko emanaldian txalo zaparradak jaso zituzten Argentina osoko eta Uruguai eta Euskal Herriko talde bisitariek, eta baita ...

Gehiago irakurri...


Helburu lortua: Aitor Narvaiza da Elkoko sheriff berria eta Diana Lachiondo Ada Konderriko hautetsia

2018/11/08

Bi hautagaiak euskaldun gisa dira ezagunak euren komunitateetan eta hori euren kolore eta iragarkietan islatu da Estatu Batuetako euskal komunitatearen baitan hazi eta bertako lagun eta kide dira. Joan den martxoan euren hautagaitzen aurkezpena iragarri genuen EuskalKultura.com-en. Aitor Narvaizak Elkoko sheriffa izan nahi zuen eta Diana Lachiondok "County Comissioner" edo Boise hiria barruan duen Ada Konderriko gobernukidea. Zorionak biei, Narvaiza errepublikarra, Lachiondo demokrata, biek lortu baitute joan ...

Gehiago irakurri...


2018ko Euskal Astea (IV): 400 dantzari oholtza gainean, 30 dantza eta taldetan banatuta larunbat gaueko ikuskizunean

2018/11/08

Montevideoko Haize Hegoak txalo beroak jaso zituen 2018ko Euskal Astean Larunbat gauera iritsi gara urtero Euskal Aste Nazionalean egunez egun gertatutakoekin egin ohi dugun irudi kronika honetan. 2018ko Euskal Astean, Argentina, Uruguai eta Euskal Herriko dantzariak izan ziren Euskal Asteko Gau Emanaldiko protagonista. Jardunbide luzeko taldeek zein sortu berriek bat egin zuten Mar del Platako Radio City Antzokian goi mailako ikuskizuna eskaintzen. Jardunbide handikoen artean ...

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak ‘Guernica’ koloredun bat inauguratuko du datorren igandean bere egoitzan

2018/11/07

Etxeko kide den Baldomero Anso soinujolea muralaren aurrean Euskaro Euskal Etxearen aitzinaldea edertuko duen murala, euskal jatorria duen Rocio Matosas Etchebarne artistaren lanari zor zaio. Jatorriz Pablo Picassok 1937an pintatutako ‘Guernica’ koadroaren erreprodukzio berri honek originalaren antzeko tamaina du baina Reina Sofia Museoan dagoena ez bezala, hau koloreduna da. Izan ere, ikurrinaren koloreak sartu dizkio margolari paysandutarrak ...

Gehiago irakurri...


2018ko Euskal Astea (III): larunbata egun trinkoa, Lehendakaria partaide Mintzodromoan, ‘aho bizi’ gainera

2018/11/07

Iñigo Urkullu Lehendakaria Mar del Platako Mintzodromoan Egun bizia izan zen Euskal Asteko azken larunbata, ekintza ugari batu zituelako. Goizean hainbat bilkura egin ziren, tartean, dantza zuzendariena, euskal liburuzainena eta euskal abesbatzen topaketa. Aldi berean FEVAko kide diren herrialde osoko euskal etxeak Federazioaren bileran bildu ziren.

Gehiago irakurri...


2018ko Euskal Astea: Diasporaren jai handiko ostirala EHko Huntza taldearen errezital indartsu batekin amaitu zen (II)

2018/11/06

'Huntza' taldea Mar del Platako erromerian Argentinako Euskal Aste Nazional guztiek daukate zerbait berezia, ahaztezin bihurtzen dituen zerbait. Bere 75. urteurreneko urtean Mar del Platako Denak Batek antolatutako honek puntu azpimarragarriak izan ditu. Urkullu lehendakariaren bisita, lehendabiziko aldian Argentinan, nobedade nagusia izan da; eta ez da ahaztu behar Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza instituzional bat ere bertaratu zela, Ganberako talde ...

Gehiago irakurri...


Ostegunean hasiko da Mexiko Hirian 4. Batzarra "Euskal presentzia Mexiko eta Ertamerikan, 16-17 mendeetan"

2018/11/06

Batzarra azaroaren 8an egingo da Mexiko Hiriko Loiolako San Inazio 'Vizcaínas' Eskolaren egoitzan Nazioarteko Batzarraren antolatzaile dira Mexiko Hiriko José María Basagoiti Noriega Artxibo Historikoa eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko Mexikoko Saila. Laugarren edizio hau datorren ostegun honetan garatuko da hiriburu mexikarreko Loiolako San Inazio 'Vizcainas' Eskolaren egoitzan. Egitarauak baitaratzen ditu hitzaldiak eta mahai-inguruak, beti ere euskaldunekin edo euskaldunen batekin ...

Gehiago irakurri...


Urkulluk Mar del del Platako Euskal Aste argentinarra itxi eta Txilen da dagoeneko: iluntzean bertako euskaldunekin bilduko da

2018/11/05

Urkullu txistua jotzen Euskal Asteko azken oturuntzan, alboan bertako EEko Iriberri lehendakaria, FEVAko lehendakari Ederra eta (mikroari eusten) Iñaki Aramayo aurkezlea dituela (irudiak EuskalKultura.com) Lehendakaria ohorezko gonbidatu legez, atzo itxi zen Mar del Platan Argentinako 2018ko Euskal Aste Nazionala. Urkulluk, gainera, sorpresa berezia eman zien bildutako ia mila euskal-argentinarrei, amaiera-otordua bukatzear zegoela txistua eta danbolina atera eta 'Ikusi mendizaleak' jo zuenean, eta ondoren, ekitaldia bururatzeko, Agur Jaunak. Publikoak zutik eta hunkituta erreakzionatu zuen, askok unea ...

Gehiago irakurri...


Bideoa Lehendakariaren aurreneko balorazioarekin Mar del Platan atzo amaitu zen 2019ko Euskal Aste Nazionalaz

2018/11/05

Atzo igandea, Euskal Aste Nazionaleko egitarauak ohiko dantzari-alardea izan zuen programako azken ekitaldia, Mar del Platako itsaso eta hondartza ondoko Hotel Probintzialeko areto zabaletan egin zen despedida bazkariaren aurretik. Alardea bukatu berritan Urkulluk Argentinara egin duen lehenengo bidaia honen eta egunotan Mar del Platan bizi izan duen lehenengo Euskal Astearen balorazioa egin zuen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Astea 2018: EuskalKultura.com-ek bihartik aurrera ekingo dio Mar del Platako irudi-galeriak argitaratzeari

2018/11/05

Igandeko dantzarien alardea Mar del Platako 2018ko Euskal Aste Nazionalean (irudiak EuskalKulotura.com) Ohi bezala, eta Euskal Asteko oihartzunak oraindik gori-gorian daudela. EuskalKultura.com-ek biharamun honetan arnasa apur bat berreskuratu eta asteartetik aurrera ekingo dio Mar del Platako elkarretaratze handi honek ekarri dituen irudiak argitaratzeari. Bihartik aurrera, beraz, bereziki asteburu bete-bete honek egunez-egun eta momentuz-momentu eman dituenak bilduko ditugu zenbait irudi-galeriatan. Zorionak ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia