euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Omenaldia Goicoechea-Quillehauquy familiari, Argentinako Tres Arroyosera iritsi zireneko mendeurrenean (ikus bideoa)

2018/11/23

Goicoechea Quillehauquy familiari egindako omenaldia Omenaldia Euskal Herrian jaiotako Francisco Goicoechea eta Catalina Quillehauquy senar-emazteei eta euren ondorengoei egin zien Buenos Aires probintziako Tres Arroyos hiriak. Arrazoia, 2018an ehun urte bete direla bikoteak Euskal Herria utzi eta  Argentinara iritsi zenetik. Zeremonia hiriko Euskal Plazan egin zen eta banderak igo ondoren, plaka oroigarri bat desestali zuen familiak euskal ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako Euzko Etxeak ezohiko ikuskizuna eskaini zuen hiriko Gizataldeen Jaialdian Donostiako danborradarekin

2018/11/23

Euzko Etxeako kideak Gizataldeen Jaialdian Musikaz, kolorez eta zaporez bete zen Villa Mariako anfiteatroa joan den larunbatean, azaroaren 17an, hiriko Gizataldeen Festaren karietara. Hamar kolektibitatetik gora hartu zuten parte Udalak antolatutako jaialdian, tartean, perutarrak, boliviarrak, kubatarrak, espainiarrak, balearrak, italiarrak, indiatarrak, sirio-libanoarrak eta euskaldunak. Euzko Etxeari dagokionez, bi alorrekoa izan zen bere eskaintza: ...

Gehiago irakurri...


Handia filmak abiaraziko du bihar Txekiako Brno hirian bertako Masaryk Unibertsitateko urteroko Euskal Astea

2018/11/22

Masaryk Unibertsitatea, Txekiako Brno-n Urtero sasoi honetan bezala, Euskararen Eguna gertu eta aurten Euskaraldiarekin ere bat eginez, bihar hasiko du bere 2018ko Euskal Astea Brno-ko Masaryk Unibertsitateak, Etxepare Institutuaren Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Denis Almandoz Irigoyen irakurle. Azaroaren 23tik 29ra garatuko da aurten Euskal Astea, eta zinema, historia eta literatura, poesia, txalaparta kontzertua, eta ...

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Denak Bat saritua, Marcos Paz hiriko euskal etxearen lagun etortzeagatik bertako Immigrantearen Jaian

2018/11/22

Marcos Pazeko Immigrantearen Jaian, desfilea eta euskal taberna Buenos Aires probintziako Marcos Paz herriko Immigrantearen Jaia bere 19. ediziora iritsi da aurten eta azaroaren 16tik 18ra ospatu zuten marcospaztarrek; omenaldiak, musika eta dantza ikuskizunak, desfilea eta sukaldaritza tipikoa batu zituen bertako jaialdiak. Urtero bezala, hiriko Zuhaitzaren Herria Euskal Etxeak hartu zuen bere gain Euskal Herriaren odezkari eta erakusle izateko ardura; baina ez zuen ...

Gehiago irakurri...


Baskos de la Confluencia EEaren proposamen gastronomikoak publikoa harrapatu zuen Neuquengo Gizataldeen Azokan

2018/11/22

Euskal standa Neuquengo Kolektibitateen Azokan Azaroaren 9tik 11ra luzatu da aurten Neuquen probintziako Gizataldeen Azoka, hogei nazio eta kultura partaide. Baskos de la Confluencia izenpean iaz bertan sortutako Euskal Etxeak bi stand muntatu zituen ekitaldian --aurten lehen aldiz-- eta hamabost laguneko lan taldea osatu zuen hiru egunetan zehar standak gobernatu eta bisitariei informazioa eta arreta emateko. Bi standetako lehenak Euskal Herriari eta ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua irakurle baten bila ari da Helsinkiko Unibertsitatean Euskara eta Euskal Kultura irakasteko

2018/11/21

Etxepare Euskal Institutua-Basque Institute-ren deialdia 2018ko azaroaren 20ko buletinean argitara emana Etxepare Euskal Institutuak deialdia zabaldu du Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko Helsinkiko Unibertsitatean. Premiazko deialdia da --egungo irakurleak utzi egin duenez-- eta EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara, klaseak 2019ko urtarrilean ematen hasteko. Eskatzen diren betekizunen artean, Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia) eta 3 HE edo ...

Gehiago irakurri...


Caracaseko ‘Alaiak’, ‘Dolça Catalunya’ abesbatzaren anfitrioi Eusko Etxean, euskal, katalan eta gaztelaniazko kantuez

2018/11/21

Caracasko Eusko Etxeak antolatutako abesbatzen topaketa (argazkia Julen Azpiritxaga Zubizarreta) Venezuelako hiriburuko etxe kataluniarreko ‘Dolça Catalunya’ abesbatza errezibitu du bere egoitzan Caracasko Eusko Etxeko ‘Alaiak’ abesbatzak. Elkarretaratzea koru kataluniarrak euskaldunari urrian egindako bisitaren itzulera moduan antolatu zen eta oraingoan talde katalanak bere hizkuntzan kantatutako abesti batek abiarazi zuen ekitaldia. ‘Dolça ...

Gehiago irakurri...


Gonbidapena New Yorken bizi diren euskaldunei elkar-ezagutze elkarretaratze batean parte hartzeko

2018/11/20

New Yorkeko Eusko Etxearen egoitza. 1913an sortua, Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena da New Yorkekoa (arg. EuskalKultura.com) Deia elkarrekin egin dute New Yorkeko Eusko Etxeak eta egoitza Sagar Handian duen Euskadiren Estatu Batuetako Ordezkaritzak, gonbitea luzatuz inguruan bizi diren euskaldunei datorren asteko ostiralean, azaroaren 30ean, iluntzeko 7:30etan Eusko Etxera bildu eta elkar ezagutzeko edo elkar berriz ere ikusi eta agurtzeko, aspaldian elkarrekin topatu gabeei ere horretarako aukera eskainiz. Horren ...

Gehiago irakurri...


‘Navarra ¿Por qué no es un estado?’ liburua, Jose Antonio Beloqui egile, salgai Argentinan abendutik aurrera

2018/11/20

‘Navarra ¿Por qué no es un estado?’ liburuaren azala Jose Antonio Beloquiren lana honako galderari saiatzen da erantzuten. Nafarroa duela berrehun urte Gaztelak konkistatu aurreko egituren jabe bazen --"erresuma bat beste erresuma baten barnean", zioten-- “1800. urtean, Nafarroak estatu bat eratzeko elementu guztiak baldin bazeuzkan... Zergatik ez dago gaur egun Frantziaren, Italiaren, Norvegiaren edo Mexikoren pare?”. Saiakeran ...

Gehiago irakurri...


Euskaraldia Mexikon: gaur eta bihar azkeneko egunak Post Lehiaketan parte hartzeko, ostegunean Rallya

2018/11/19

Mexikoko Euskaraldiko Rallyan parte hartzeko gonbidapena, datorren ostegunean UNAMen Ekitaldiok UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatu ditu --Haizea Elizondo Gorroño buru-- eta azken egunotan garatu eta gaur-bihar bukatuko den Post Lehiaketa eta ostegunean gauzatuko den Euskaraldia Rallya eskaintzen dituzte, besteak beste, Mexikotik Euskal Herrian eta baita bere Diasporan ere egiten ari den Euskaraldia kanpaina honekin bat egiteko aukera gisa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia