euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinan den Pedro Palacin hizlari bihar La Platan ‘Aita Madina, munduko euskalduna eta musikari izugarria’ hizpide

2018/12/05

Aita Madinari buruzko hitzaldia La Platan La Platako Unibertsitateko Gogoetarako Euskal Katedra Askeak, "Emilio Azzarini" Musika Tresnen Museoak eta La Platako Euzko Etxeak antolaturik, Aita Madinari buruzko hitzaldiak helburu zehatza dauka: 1932 eta 1955 urteen artean Argentinan apaiz ibili zen Francisco de Madinaren bizitza eta lana era sakonagoan ezagutaraztea.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna euskararen aste bihurtu da Diasporan: ospakizunak aurrera doaz Argentinan, Uruguain, Txilen…

2018/12/05

2018ko Euskararen Nazioarteko Eguna Mar del Platan Astelehenean, abenduaren 3an, ospatu zen Euskararen Nazioarteko Eguna, Euskal Herrian eta euskal diasporan. Izan ere, munduan zehar sakabanatuta dauden euskaldunek, beren ondorengoek eta Euskal Herria eta euskara maite dituzten lagunek urtero ospatzen dute data, ibilbidean agertutako arazo guztien gainetik, euskarak iragana, oraina eta geroa ere baduelako eta, Diasporari esker, geografikoki ere ...

Gehiago irakurri...


Abian da atzotik Buenos Airesen Euskal Sukaldaritza II. Aste Argentinarra, bertako lau euskal jatetxe partaide

2018/12/04

Euskal Sukaldaritza II. Astea Ekimena atzo abiatu zen Buenos Aires hirian eta Buenos Aires probintziako Lomas de Zamora herrian. Abenduaren 3tik 9ra garatuko da Euskal Argentinar Merkataritza Ganbera (CEVA-Cámara Empresaria Vasco Argentina) antolatzaile. Ekimenaren baitan. jatetxe parte hartzaileek euskal gastronomikoari lotutako hiru platereko menu bereziak eskainiko dizkiete bezeroei, izaera eta prezio itxian, ardoa aparte.

Gehiago irakurri...


Misiones, Argentina: Euskal Jatorri Euskal Etxeak atzera egin behar izan du bere egoitza eraikitzeko ametsean

2018/12/04

Euskal Jatorri Euskal Etxea hiriko 2017ko Immigranteen Jaialdian Posadas hiriko Euskal Etxeak jakinarazi nahi dio euskal komunitateari bertan behera utzi behar izan duela egoitza propioa eraikitzeko proiektua. Elkarteak azaldu duenez, aurtengo maiatzean "EBY-Entidad Binacional Yacyreta" erakundearegandik komodato moduan jasotako lur eremua, eta legez derrigorrezkoak diren izapide guztiak bete ondoren, bueltatu behar izan diote erakunde emaileari, ...

Gehiago irakurri...


Argentinara doa aste honetan Uxue Barkos nafar gobernuburua, geldialdiak Buenos Airesen eta Rosarion

2018/12/03

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak Argentina bisitatuko du, herritar eta erakunde nafar-argentinarrekin bilduz Abenduaren 4tik 10era bisitatuko du ofizialki Uxue Barkosek Argentina. Bi helburu nagusi ditu Argentinara egiten duen lehenengo bisita honek: bertako agente ekonomiko eta enpresalekin biltzea, batez ere energia berriztagarrien alorrean "Nafarroa aitzindaria baita esparru honetan eta ekintza komertzial ugari garatu baititu Argentinan, bertan lan egiten ari diren nafar enpresak lagun” eta ...

Gehiago irakurri...


Gaur, abenduaren 3a da, Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE): Diaspora joan den astean hasi zen ospatzen

2018/12/03

Sydney-ko Gure Txokoren ospakizuna Ospakizunen epizentroa Europako Euskal Herria bada ere, Euskararen Nazioarteko Eguna oihartzun handia lortu izan duen proposamena izan da haste-hastetik Diasporan, esan nahi baita munduko euskal herrietan ere. Aurten, gainera, osagai polita du Euskaraldiaren amaiera eta gailur bezala. Urtero ENErekin bat egiten duten munduko euskal etxeek Euskaraldia ere sostengatu dute aurten, eta askok ...

Gehiago irakurri...


Zenbait jarduera antolatu dituzte Idahon ENE eta Euskaraldia kari, eta gutun irekia Boisetik Todor Azurtzak

2018/12/03

Estatu Batuetan, Idahoko hiriburua den Boisen ez dira oraingo honetan ere Euskal Herrian euskara eta euskal kulturaren alde egindako deietatik kanpo geratu eta bat egin dute, zenbait jarduerarekin, Euskararen Eguna eta Euskaraldiarekin, urtean zehar arlo eta koordenada horietan daramaten ibilbide jarraituaz gain. Ostiralean, eta ENE eta Euskaraldia gogoan, 'Handia' filma eman zuen Nere Lete buru duen BSU ...

Gehiago irakurri...


Ekitaldi eta hitzordu egitarau berezia aste honetan Berlinen, Euskaraldiarekin eta Euskararen Egunarekin bat eginez

2018/11/30

Ekitaldi eta hitzordu egitarau berezia antolatu dute Berlinen aste honetan zehar eta datorren astelehean bururatuz --izan ere orduan, abenduaren 3an, ospatzen baita urtero mundu osoan ENE edo Euskararen Nazioarteko Eguna-- gure hizkuntzaren gorazarreko egun berezi horren ospakizunarekin eta Euskaraldiarekin bat eginez, tartean antolatzaile eta lankide Etxepare Institutua eta Euskal Etxea, Unibertsitatea ...

Gehiago irakurri...


Paranako Urrundik-eko dantzariek “gau magiko” batean hartu zuten parte hiriko Kolektibitateen Jaian

2018/11/30

Urrundik Euskal Etxea Paranako Gizataldeen Jaialdian Paranako Gizataldeen Jaialdiaren 29. edizioa azaroaren 17 eta 18an egin da, Entre Rios probintziako hiriburuko Gizataldeen Elkarteak antolaturik. Hiriko Portu Berrian izan da egoitza gisa aukeratutako lekua eta eszenatoki nagusia Parana ibaiaren parean muntatu zen. Bertan taularatu zuten Urrundik-eko gazteek Euskal Herriko dantza selekzioa, tartean 'San Migel' eta 'Uztai Handiak'.

Gehiago irakurri...


Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko Biltzar Nagusiak orain arteko zuzendaritza berretsi du, Estefania Martino buru

2018/11/30

Townsvillera bidaia jarraitu aurretik, William Douglass antropologo eta euskaltzale estatubatuarra izan berria da Sydneyko Gure Txokon, solaskide bertako zuzendariekin Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak bere Urteko Biltzar Nagusia egin berri du elkartearen egoitzan. Hizpide hartutako gaien artean, elkartea gobernatzeko karguen eta Zuzendaritza Batzordea berritzekoa ere zegoen, eta bildutakoek egungo lehendakariari eta Zuzendaritza Batzordeari konfidantza ematen jarraitzea erabaki dute. Segitzen dute, beraz, elkarteko buru Estefania Martino, lehendakari; eta Manu Martin, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia