euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Comahueko Euskal Etxeak Euskal Herriari buruzko 2. Literatur Lehiaketa jarri du abian, 2019ko apirilaren 20ko epearekin

2018/12/27

Comahueko Euskal Etxearen 2. Literatur Lehiaketa Lehiaketa hiru kategoria izango ditu, adinaren arabera; 12 urte arteko neska-mutilak, 13 eta 17 urte arteko gaztetxoak eta 18 urtetik gorako partaideak. Gaiari dagokionez, librea da, baldintza bakar batekin: idazleek euskal gaiak jorratu behar dituzte. Comahueko Euskal Etxeak aukera zerrenda hau proposatzen du gida gisa:

Gehiago irakurri...


Kanpaina AEBetan, Nevadako Gardnervillen abenduan hil den Guillermo Blanco zenaren alargunari laguntzeko

2018/12/26

Nevada Gardnervilleko (AEB) Guillermo eta Jeanette (Idiart) Blanco Elkartasun kanpaina bat abiatu dute Estatu Batuetan, Nevadako Gardnervillen abendu honetan zendu den Guillermo Blancok jasotako mediku-arreta gastuei aurre egiten laguntzeko bere alargun Jeanette (Idiart) Blancori eta familiari. Espainian Euskal Herri ondoan jaioa, Guillermo Blancok Estatu Batuetara emigratu eta euskaldunen artean egin zuen Estatu Batu Mendebaldean bizitza.

Gehiago irakurri...


Zorionak eta agiantza onenak mundu zabaleko euskaldunei, euskal etxe eta gizataldeetako lagunei!

2018/12/25

Irudian, Donostiako Heredad de Unanue Hoteleko detailea, egunotako Eguberri dekorazioarekin (arg. EuskalKultura.com) Eguberri sasoira iritsi gara beste urte batez, hilabetetan zehar hurbil zein urrun egon diren familia eta lagunekin bildu eta elkarretaratzeko baliatu ohi den sasoia; maite edo estimuan ditugunei geure atxikimendu eta gertukotasuna agertzeko egokia izan daitekeena; urte amaiera ere bertan, elkarri agiantza eta desira onak oparitu, eta gogo eta asmo berriak ezarri, plazaratu eta gauzatzen ...

Gehiago irakurri...


Euskara bezala, Olentzero ere heltzen da munduko hainbat euskal etxe eta txokoetara: Argentina, Australia, Katalunia, Mexiko, Uruguai…

2018/12/24

Australian, eguraldiari aurre eginez, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko haur eta helduak bisitatu zituen Olentzerok. Gabonak iritsi dira eta euskal diasporak ere Euskal Herriko pertsonaia maitatuenetako baten bisita jaso du azken egunotan. Olentzerok euskal etxeetako txikiei, eta baita hain txikiak ez direnei ere, gozokiak, opariak eta bake eta aurrerabideko mezu alaia ekarri dizkie, urte osoan portaera edo jarrera zintzoa izan dutenei bereziki. Baina Olentzerok ez dio bakarrik ekin bere bidaia emankor honi: herri eta ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariaren Gabon-mezua Diasporari: itxaropena Mundu-Batzarrean elkarrekin berbiltzeko urtean

2018/12/21

Iñigo Urkullu lehendakaria Itxaropenerako deia egin du Iñigo Urkullu lehendakariak 2018ko Eguberria dela-eta munduko euskal etxeei eta Diasporako euskaldunei helarazi dien gutunean. Urtero data hauetan zabaltzen duen Gabon-mezuan, familia, bihotza, barne sentimentuak eta itxaropena aipatzen ditu Urkulluk, Euskadiren aurrerabidea eta euskaldunek aurrera egiteko daukaten gaitasun eta jarrera egokia aipatuz. Argentinatik etorri berria den ...

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Euskal Astea: lehenengo edizioaren arrakasta ikusita, Eusko Etxeak segida emango diola adierazi du

2018/12/21

Valparaisoko I. Euskal Astea joan den astean egin zen, abenduaren 14tik 16ra, eta proposamenak hiriko zenbait gertaleku bereganatu zituen, "komunitate osoarengana iristeko asmoarekin”. Programa abiatzeko, antolatzaileek omenaldia eta errekonozimenduko ekitaldi bat eskaini zieten Valparaisoko euskal familiei eta Euskal Etxearen sortzaile izan ziren sendiei. Ostiralean hortik abiatu eta ...

Gehiago irakurri...


Buletin Ofizialak gaur argitaratu du Euskal Etxeen 2018 Deialdi Orokorraren Ebazpena: ikus Euskal Etxeak eta kopuruak

2018/12/20

EHAA Buletin Ofizialak gaur eman du argitara Euskal Etxeen eta Euskal Etxeen Federazioen 2018ko Deialdi Orokorraren Ebazpena. Gogora dezagun 2018ko deialdi honek 902.306 euro banatzen dituela orotara, horietarik 782.306 euro IV. atalean (funtzionamendu gastu, jarduera eta programak); eta beste 120.00 euro, VII atalean (azpiegiturak eta ekipamendua). Hona onuradun gertatu diren Euskal Etxeen eta Euskal ...

Gehiago irakurri...


Josu Okiñenaren piano saioak ireki du Montevideon VI. Euskal Kultura Kongresua: omenaldi, hitzaldi eta aurkezpenak

2018/12/20

Josu Okiñena piano-jole donostiarraren kontzertua Montevideon Euskal Erria Elkartea antolatzaile, Uruguaiko Euskal Kultura Kongresuaren VI. edizioa abenduaren 10etik 13ra egin da Montevideon. Euskal Herritik etorrita, Josu Okiñena piano-jotzaile donostiarrari egotzi zitzaion saioak estreinatzeko ardura, bere ‘Xuxurlak’ kontzertua eskainirik. Ekimeneko babesle, Euskal Erria Elkartea, Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Euskal ...

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeko sukaldarien arrakasta ‘San Nicolaseko ordua’ ekitaldian; gaur ‘Misión País Vasco’ euskal egoitzan

2018/12/20

Euzkal Etxea-ko sukaldariak  ‘La Hora de San Nicolas’ ekitaldian ‘La Hora de San Nicolás’ izeneko kultura ekitaldia hiriko Udalak eta Merkataritza Federazioak antolatzen dute, San Nicolaseko kaleetan kontzertuak eta arte erakusketak egiteko eta gertaleku berezi hori eskaintzeko beste hainbat ekimen eta proposamenei. Kultura eskaintzarekin batera proposamen gastronomikoak ere biltzen ditu jaialdiak eta hiriko 'Euzkal Etxea' (sic) euskal ...

Gehiago irakurri...


Adi! Jaurlaritzak Euskal Etxeen 2019erako deialdia onartu eta datozen egunetan argitaratuko du Buletin Ofizialean

2018/12/19

Mundu Batzar-arteko bilkura San Frantziskoko Gure Euskal Etxean joan den otsailean (argazkia EuskalKultura.com) Joan den urte hasieran bulegoan sartu zenean hasitako bideari jarraiki, hitza bete eta Euskal Etxeen alorreko dirulaguntza 2019ko deialdi nagusia bideratua du dagoeneko Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria buru duen taldeak, eta atzoko Gobernu Bileran Eusko Jaurlaritzak oniritzia eman ondoren, datozen egunetan argitara emango du EHAA Buletin Ofizialak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia