2019/01/14

'Nevadan Basques' (Nevadako Euskaldunak) erretratu erakusketa zabalduko du gaur Zoe Bray-k Renoko Udaletxeko Metro Gallery-n. Erakusketak martxoaren 1era bitartean iraungo du zabalik Donostiarekin ahaidetua den Nevadako hiri honetan, eta artistak harrera-ekitaldi bat egingo du bertan urtarrilaren 31ean arratsaldeko bostetatik zazpietara. Zoe Brayk berak gonbitea igorri digu, EuskalKultura.com-eko irakurleak ...
Gehiago irakurri...
2019/01/11

Halaxe iragarri zuen atzo Lehendakariak bera buru duen Kanpoan diren Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordearen bileran. Urkulluk nabarmendu zuen aurtengo Batzarra aukera bat izango dela diaspora berriaren eta tradizionalaren elkar ezagutza eta uztartzerako, euren aurrerabidea eta Euskal Herriarena ere laguntzeko eta bultzatzeko bidean. Eusko Jaurlaritza antolatzaile lau urtero egiten diren ...
Gehiago irakurri...
2019/01/10

...edo dagoeneko euskara menperatzen baduzu, zeure burua eskaini euskara irakasteko, irakasle beharra baitago zenbait estatutan. Estatu Batuetako euskal etxeen konfederazioa (North American Basque Organizations edo NABO) zinez engaiatuta dago euskararen irakaskuntza eta hedapenarekin. Konpromiso honen isla nabarmenetako bat Euskara Eskolak dira: gaur egun hamazazpi pertsona ari dira AEBetan irakasle, hamabi ...
Gehiago irakurri...
2019/01/09

Aste hau bertako sheriff berriaren zin-egite eta kargu jabetzearekin hasi dute Elko hiriburu duen Nevada iparraldeko izen bereko konderri estatubatuarrean. Bizkaiko Ermuan jaio eta gurasoekin haurra zela amerikaratutako Aitor Narvaizak 23 urteko ibilbide luzea darama Elkoko sheriffaren bulegoan uniformedun, eta azaroko 6ko hauteskundeetan herritarrek sheriff hautatu zutelarik, bulego horretako ...
Gehiago irakurri...
2019/01/09

Ikusi eta entzun nahi duzu zinema areto bat jendez beteta guztiak euskaldunen irrintzia egiten? Honelaxe errezibitu zuten joan den abenduaren 1ean 'Erraiak' dokumentala Gipuzkoako Aretxabaletan egindako estreinaldian, bertara hurbildu ziren berrehun bat irrintzizale eta irrintzilariek. Ekain Martinez de Lizarduy Stürtzek zuzendu eta Arteman komunikazioak ekoitzitako lanak irrintziari buruzko ...
Gehiago irakurri...
2019/01/08

2019ko martxoaren 20an plazaratuko du bere lehenengo liburua azken urteotan Estatu Batuetako euskaldunen historia jorratzen ari den Iker Saitua historialari getxoztarrak. "Basque Immigrants and Nevada's sheep industry, Geopolitics and the Making of an Agricultural Workforce, 1880-1954" (Euskal immigranteak eta Nevadako ardi industria, Geopolitika eta Nekazal Lan-Indar baten sorrera, 1880-1954) ...
Gehiago irakurri...
2019/01/04

Lehenengo Next Topaketa egin du Nafarroako Gobernuak joan den astean, Nafarroatik kanpo bizi diren ehun bat lagunen aurrean. Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako nafar kontseilari Ana Ollok Nafarroatik kanpo bizi diren herritarrek dakarten aktiboa nabarmendu zuen bertan. Next Topaketa Ana Ollo buru duen nafar departamentuak bultzatzen du, kanpoan bizi diren nafarrekin komunikatzeko bideei ...
Gehiago irakurri...
2019/01/04

Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari Jorge Fernandez-ek Nazio Batuen Gai Sozial eta Ekonomikoen Saileko (UNDESA, United Nations Department of Economic and Social Affairs) Garapen Jasangarrirako Gobernuarteko Koordinazio eta Laguntza Bulegoak antolatutako ekitaldian parte hartu zuen New Yorken; eta Eusko Jaurlaritzak 2030 Euskadi Basque Country Agendaren garapenean eta inplementazioan ...
Gehiago irakurri...
2019/01/04

Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak amaitu berria den 2018ko urteko balantzea eman digu aditzera eta bertan bereziki azpimarra daiteke modu jarraitu eta asterokoan garatu duen bere Kultura Zikloko astearteroko hitzordua, Jorge Beramendiren eskutik hainbat pantailaratze, hitzaldi eta aurkezpen egin dituelarik, 31 saio orotara, barnean 8 proiekzio eta 23 hitzaldi, ekitaldi bakoitzaren ondotik afaria ...
Gehiago irakurri...
2019/01/03

Ikuskizun ederrak ematera ohituta gaituzte Paueko Lagunt eta Maita-ko lagunek eta egun hauetan azken ikutuak ari dira ematen, hiriburu biarnesean aurkezteko 'Üda Batez' ikuskizuna, Fabio Lopez-en koreografiez eta Kompany Beritza ekoizle. Dantza tradizionala eta garaikide uztartzen dituen jaialdi hau urtarrilaren 19an, larunbata, eskainiko dute, Lagunt eta Maita eta Section Paloise Pelota lankide. ...
Gehiago irakurri...