euskal diaspora eta kultura

2019/07/12
Iñigo Urkullu lehendakariak bidaia ofiziala hasiko du New Yorkera datorren astelehenean, uztailaren 15ean, Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF, Maila Garaiko Forum Politikoa) 2019 delakoan parte hartzeko. Bertan, Euskadin garapen jasangarriaren arloan egiten ari diren aurrerapenak aurkeztea aurreikusten du. Bisitaren baitan, New Yorkekeko alkateorde Phil Thompson-ekin ere bilduko da ...
2019/07/12
San Fermini buruzko editorial batekin sareratu da La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekaria. Azalean ekaina dion aurtengo bigarren zenbaki hau, denboraldi berriko seigarrena da, euskal etxeak iaz bere izen historiko hau berreskuratu ostean. Gogoratzen du editorialak, La Platan, Sanferminak, uztailaren 14an ospatuko dituela Euzko Etxeak, meza batekin Guadalupe Elizan, ondoren txupinazoa EEko ...
2019/07/12
Zorioneko dabiltza Rio Coloradon. Patagoniako Rio Negro probintziako herri honetako 'Ibaiko Euskaldunak' Euskal Etxeak bertako Anaitasuna Plaza berrinauguratu du, eta 'Silvia Prat' izena gehitu dio. “Silvia Prat plaza honen bultzatzaile nagusia izan zen eta izendatze honekin bere lana omendu nahi izan dugu”, adierazi dute. Zeremonian, haritz bat landatu eta kartel berria ...
2019/07/11
Kontzertua emango du Andrea Bidart Oteiza kantari euskal kaliforniarrak datorren igandean Bidarrain. Emanaldia goaitatzen ari da Hego Kalifornian sortua baina familiaz Nafarroako bi aldeetako arbasoak dituen Andrea Miren, eta emanaldi hau ez du nonbait bat gehiago izango. "Neretako kontzertu berezia izanen da, zertaz nere birraitatxi eta birramatxi, amaren aldetik, ...
2019/07/11
Iñaki Unamunoren omenezko busto bat desestali du joan den asteburuan Macachingo Udalak, Independentzia plazan dagoen 'Iñaki Unamuno' pasealekuan. Goiz hotz baina eguzkitsu batean, herritar asko bertaratu ziren Aurresku batekin hasi zen zeremoniara. Jorge Cabak alkateak omenduaren figura goraipatuz esan zuenez, “Iñakik gure herri ederraren kultura eraikitzen lagundu du. Berari ...
2019/07/11
La Pampa probintziako Macachin-en jokatu da azken asteburu honetan Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioa. Maila handiko partida gogorren ostean, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko Ignacio Rabuffetti eta Martin Lasarte izan dira irabazle. Beraz, bikote hiriburutarra joango da urrian Euskal Herrira, Baionan egingo den 2019ko Mundu Txapelketan Argentinaren izenean lehiatzera. ...
2019/07/10
2019/07/10
60 urte bete dira Belgikako Ixelles (Elsene neerlanderaz) eta Euskal Herriko Biarritze hiriak ahaidetu zirenetik, eta datorren ostiralean, uztailaren 12an, festa eta elkarretaratze berezi bat eginik ospatuko dute Elsene-ko Place Flagey-n. Besteak beste, sokatira eta euskal indar-joko/herri-kirolak egingo dituzte, Ezpeletako Ñapurrak elkartearen eskutik, eta euskal giroko hitzordua ...
2019/07/10
‘Paisanos… de otras tierras’ izenburupean, musika eta dantza ikuskizunak etorkinen dantza eta musikarekiko harremana nahi zuen erakutsi: “Immigranteek gustuko dute abestea eta dantzatzea; hala zen euren jaioterrietan, eta baita itsasontzietan eta herrialde berrietan ere” zioen gonbiteak. Emanaldia ekainaren 29an izan zen, Marconi Antzokian, eta Itxaropen Euskal Etxeko ...
2019/07/09
Ekimena Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren aurrekari iragarle izango da eta hiru saio izango ditu, datozen hiru ostiraletan, hurrenez hurren emanik Amama (2015), Asier Altuna zuzendari; Oreina (2018), Koldo Almandoz zuzendaria; eta Dantza (2019), Telmo Esnal zuzendari. Sarrera kitorik izango da eta emanaldiak Rioja Jauregia Museoa (Museo de Arte Decorativo Palacio Rioja) delakoan 3skainiko dira ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus