euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Kolonbian jaio nintzen baina euskara nirea daukat": Aimara Marrerok ez dio uko egiten bere nortasun aberatsari

2019/02/20

Aimara Marrero eta bere aita Alvaro (arg. Javi Colmenero-NDG) Aimara urtebete baino ez zuela iritsi zen Euskal Herrira Kolonbiatik, guraso eta anaiarekin. Donostiara urte t'erdi zeukala iritsi zen lehenengoz, eta hemen ikusi zuen aurrenekoz itsasoa. Bertan ezartzen, Gurutze Gorria izan zuten laguntzaile eta honek, baliatzen jakin duten ate bat zabaldu zien, haurrek Errenteriako Koldo Mitxelena Ikastolan ikasteko aukera izan baitzuten. "Dena euskaraz ...

Gehiago irakurri...


FEVAk bildutako euskal instrumentu jotzaileek zuzeneko musika jarri zioten Mar del Platako 2019ko Jaialdiari

2019/02/19

Zuzeneko musika 2019ko Mar del Platako Jaialdian 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa' otsailaren 16an egin zen, Mar del Platako Denak Bat-en, FEVA antolatzaile. Parte hartutako musikariak Bahia Blanca, Tres Arroyos, San Nicolas, Buenos Aires (Euskaltzaleak eta Laurak Bat), Villa Maria, Maipu eta Necocheako euskal etxeetatik heldu ziren Mar del Platako, eta bertako jotzaileak lagun, egun osoko jarduna bururatu zuten, Buenos Airesko Laurak ...

Gehiago irakurri...


Kalean da dagoeneko Jazoera hilabetekari euskal venezuelatarraren 95. zenbakia, 2019ko otsailari dagokiona

2019/02/19

Jazoera hilabetekari euskal-venezuelatarraren 95. zenbakia, 2019ko otsailari dagokiona Kalean da dagoeneko Jazoera aldizkariaren zenbaki berri bat, 95.a. Caracaseko Eusko Etxetik Pedro Javier Arriaga Aguirre editore, zenbaki berriak zenbait artikulu eskaintzen ditu Euskal Herrriko eta Venezuelako lehengo eta oraingo errealitatea aipagai duten albiste eta iruzkinekin. Arriagak berak editorialean gogoratzen duenez, "2019 honek esangura berezia dauka euskal venezuelatarrontzat, 80 urte ...

Gehiago irakurri...


San Miguel, Argentina: Askatasunaren Bidea Elkarteak 2019ko euskara ikastaroetan izena emateko epea ireki du

2019/02/19

San Miguelgo Askatasunaren Bidea Elkartea Otsailean bagaude ere --uda petoa Hego Hemisferioan-- Hego Amerikako euskal etxe batzuk hasiak dira jadanik euren urteko plangintza iragartzen. Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal etxeak euskara eskoletan apuntatzera deitzen du. Bi maila eskainiko ditu aurten elkarteak. Hasiera maila, astelehenetan izango da, arratsaldeko 3:30etatik 6:30etara. Maila aurreratuak, berriz, ...

Gehiago irakurri...


Guadalupe Gartzia, gazte argentinar bat euskal dantza irakasle Bordaleko Euskal Etxean

2019/02/18

Guadalupe Gartzia, 2018ko “Dansons sur les quais” Jaialdian; goiko argazki txikian, Guadalupe Euskal Aste Argentinarrean Bi urte daramatza Guadalupe Gartziak Aquitaniako hiriburuan euskal dantza ikastaroak ematen. Berria ez litzateke bitxia izango jakingo ez bagenu Guadalupe argentinarra dela. Izan ere 23 urteko gaztea –23 urte ditu– Buenos Aires hirian jaioa, eta Nekazaritza Zientziak ikastera mugitu zen Frantziara. Berak argitzen duenez, “Buenos Airesen ikasi nuen euskal dantzak eta euskal kultura ...

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak Homedaleko (EAB) Txoko Ona Euskal Etxean: bildutakoen esker oneko gomuta Fred Egurrolari

2019/02/18

Homedaleko (Idaho, AEB) Txoko Ona euskal etxearen egoitza Bere Zuzendaritza Batzordea berritu du Idahoko Homedale-n, bertako Txoko Ona Euskal Etxeak. Euskal elkartetik adierazi digutenez, bilera urtarrilaren 27an egin zuten eta bertan erabakitakoaren arabera, Marc Asumendi, Clay Haylett, John Lejardi eta Jim Ryska hautatu zituzten batzordekide, eta Lisa Cowger ordezko gisa. Zuzendaritzakoek, John Lejardi hautatu zuten ondoren lehendakari eta Lori Aguirre ...

Gehiago irakurri...


Juanes kantari kolonbiarrak Laurak Bat-en entsaiatu du Buenos Airesko Colon antzokian aurkeztu aurretik

2019/02/18

Iaz orrialde hauetan Serrat-en aipatu genuen kasuan bezala, oraingoan nazioarteko beste kantari bat ari izan da Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko areto nagusian entsaiatzen hiriburuko Colon Antzokian kontzertua eman aurretik. Juanes kantari kolonbiarra --Antioquiako Medellinen jaioa, Juan Esteban Aristizabal du izena, eta euskaraz ere grabatu izan du kantarik, Kepa Junkeraren (besarkada, ...

Gehiago irakurri...


Uruguaiko Salto herriak Pascual Harriagueren 2. mendeurrena ospatuko du apirilaren 13an, ‘Ardo Festa’ batekin

2019/02/15

Ardo Festa, Salton Saltoko Euskaldunen Taldea sustatzaile nagusi, ‘Harriague Astea’ antolatzen ari dira Uruguaiko saltotarrak. Hazparnen jaioa, Harriague, bere izeneko upeltegiaren sortzailea izan zen Salton eta Tannat motako mahats-mota Uruguaiko ikur bihurtu zuen. Pascual Harriagueren omenezko ekitaldiak apirilaren 8tik 14ra izango dira, hainbat proposamen barne, tartean, kultur eta kirol arlokoak, ...

Gehiago irakurri...


Kultura eta bestelako ekitaldiak Macachinen martxoaren 2 eta 3an, bertako Euzko Alkartasunaren 60 urteak ospatzeko

2019/02/15

Macachingo 'Euzko Alkartasuna' Euskal Etxearen 60. urteurrena Otsailaren 28an da berez 'Euzko Alkartasuna' euskal etxe pampatarraren fundazio eguna eta euskaldunek ospakizuna asteburura pasatzea erabaki dute, martxoko lehenengo asteburura, eta kultura programa zabal batekin ospatzea. Larunbat-igandeko ekitalditan, mota askotako proposamenak eskainiko zaizkie Macachinera bertaratu nahi duten lagunei, tartean sukaldaritza standak, gastronomia klaseak eta ...

Gehiago irakurri...


Egan, EHko pilotariak, jatekoa, kantua, bertsoak... asteburu honetan San Frantziskoko Gure Euskal Etxeko bestan

2019/02/15

San Frantziskoko Gure Euskal Etxea edo 'Basque Cultural Center'ek bere 37. urteurren besta ospatuko du (arg. EuskalKultura.com) Otsailero San Frantzisko aldeko euskaldunek bertako Gure Euskal Etxea edo Basque Cultural Center-en urteurren besta ospatzen dute --aurtengoan 37. edizioa du-- gaur egun Ipar Kalifornian euskal biltoki erreferentea bilakatua den eraikin hau 1982an sortu eta inauguratu izana gailenduz; sortu ere, nola sortu zen ere ongi gogoratuz, bertako euskaldunek Euskal Herriko hainbat herrik hain berea duten ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia