euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

12 urte bete dira EHko Arrasate eta Argentinako Sunchales senidetu zirenetik, kooperatibismoa lokarri

2019/03/04

Sunchalesko ordezkaritza bat Arrasaten bisitari 2016an, Maria Ubarretxena Arrasateko alkatearekin Bakoitzak bere eremuan kooperatibismoarekin daukaten harreman eta lotura bereziek elkartu zituzten bi hiriok eta senidetasun harremanean jarri, bat Gipuzkoan, Euskal Herrian, eta Argentinan bestea, Santa Fe probintzian. Joan den asteartean, otsailaren 26an, bete dira 12 urte harreman hori ofizialki sinatu zenetik Arrasaten, Sunchaleseko alkatea eta ordezkaritza zabal bat bertara bidaiaturik, aurretiik ere Arrasateko ...

Gehiago irakurri...


Emakume Nabarmena izendatuko du La Plata hiriak Mª Fernanda Astigarraga euskaltzale eta euskal kultura zabaltzailea

2019/03/01

Maria Fernanda Astigarraga eta César Etcheverry bere senarra argazki-sorta bat ematen Gorka Alvarezi 2018ko uztailean Gasteizen Emakumearen Egunaren baitan kolektibitateetako emakume nabarmenak izendatu eta gailentzen ditu urtero La Platako hiriak. 2019 honetan, eta bertako Euzko Etxeak proposaturik, Maria Fernanda Astigarraga izango da euskal gizataldeko emakume saritua. Astigarraga Liburuzaintza eta Dokumentazioan lizentziatua da, baita Euskal Etxeko batzordeko kide ere, Matxin Burdin Liburutegiko arduraduna izan da eta ...

Gehiago irakurri...


Gaur hasiko da Macachinen bertako EEaren 60. urteurren jaia; bihar klase irekia Arantza Soraluce sukaldariarekin

2019/03/01

60. urteurren jaiaren afixa Hiritargo osoari begirako egitarau zabala antolatu du La Pampako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere 60. urtebetetzea ospatzeko. Ekintza asko kalean izango dira eta horietako batzuk doakoak. Programa gaur bertan hasiko da bertaratzeko gonbitea jaso duten ordezkartzei egingo zaien harrerarekin, eta bihar errepikatuko honako egitarauaren arabera:

Gehiago irakurri...


Sao Pauloko Eusko Alkartasunak hainbat ekitaldi iragarri ditu 60. urteurrena ospatuko duen ikasturte honetan

2019/02/28

Eusko Alkartasuna Euskal Etxearen 60. Urteurreneko 2019ko egutegia Udako oporraldia amaierara iristen ari da Hego Amerikan eta bertako euskal etxeak berehala hasiko den 2019 ikasturte berriko egitarauak ari dira bururatu eta iragartzen. Sao Pauloko Eusko Alkartasuna-ren kasuan, gainera, urte berezi bat du aurrean erakundeak 60 urte beteko baititu urte amaieran, abenduaren 9an hain zuzen, eta bertako kide eta lagunek behar bezala ospatzeko programa itxi berri baitute. ...

Gehiago irakurri...


La Platako ‘Matxin Burdin’ Liburutegia izango da Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketako antolatzaile

2019/02/28

Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketan parte hartzeko gonbitea La Platako Euskal Etxeko ‘Matxin Burdin’ Liburutegia aitzindaria da Kolektibitateen Liburutegien Topaketak antolatzen. Izan ere, lehenengo biak Euzko Etxean bertan egin ziren; ondokoak, berriz, Buenos Airesko Argentinako Elkarte Galegoen Federazioan, “Cesky Dum’ Txekiar Liburutegian, Argentinako Liburutegi Nazionalean, ‘Jardin Japonés’ delako Kultur Gunean; eta Kataluniar ...

Gehiago irakurri...


Ayacuchoko EEko kideek inauteriak ospatu zituzten eta Txahalaren Jaian parte hartzeko hasi dira antolatzen

2019/02/28

2019ko inauteriak Ayacuchoko Euskal Odola-n Hilero elkartzen dira Ayacuchoko Euskal Odola-ko lagunak afaltzera eta hilero daukate arrazoi bat ospatzeko. Otsaileko gaia Inauteriak izan ziren eta karia horretara kotilioia banatu zuten gonbidatuen artean. Ehun bat pertsona bildu ziren Euskal Etxeko egoitzan eta etxeko sukaldariek prestatutako afariaz gozatu ondoren, ordu txikiak arte dantzatu zuten Julio Servinof-en musika lagun.

Gehiago irakurri...


Jon Kortazarrek Atxaga eta Uribe aztergai egunotan Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedran

2019/02/27

Jon Kortazar irakasle eta literatura kritikari mundakarra Jon Kortazar idazle eta EHUko Euskal Literatura irakaslea gonbidatu dute aurten Chicagoko Unibertsitatean Euskal Ikasketei buruzko graduondoko irakaskuntza eskaintzen duen Koldo Mitxelena Katedrara. Kortazarrek hitzaldi bat emango du martxoaren 4ean, astelehena, arratsaldeko 16:30ean, aipatu unibertsitateko Franke Institute for Humanities gunean. Hitzaldiak Tensiones en el campo ...

Gehiago irakurri...


97. urteurreneko jaian, 'danborrada arrecifestarra' osatuko duela iragarri du Euskaldunak Denak Bat-ek

2019/02/27

Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak 97 urte bete zituen (argazkia Celia Iribarren) Joan den ostiralean, otsailaren 22an, bildu ziren Arrecifeseko Euskal Etxeko kide eta lagunak afaldu eta erakundearen 97. urteurrena ospatzeko. Afaria hasi aurretik, Etxeko lehendakari Laureano Villak 2019an zehar euskal etxeak garatuko dituen jarduera eta ekitaldiakj iragarri zituen, tartean euskara eta dantza klaseak. Nobedade batzuk ere iragarri zituen: pandero eta txistu klaseak, esaterako, eta, euskal ...

Gehiago irakurri...


Iazko arrakastaren ostean, La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa iragarri dute Zelaiko Euskal Etxearen egoitzatik

2019/02/27

Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxean bildurik, antolatzaileek La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa iragarri dute, apirilaren 7an Iaz Santa Rosan estreinekoz antolatutako Gizataldeen Festak hamabost bat mila jende bildu zituen, hasierako aurreikuspenak bi milakoak baziren ere, adierazi dute antolatzaileek. Horrek bultzatuta, elkarte eratzaileak datorren apirilaren 7rako iragarri du La Pampako Gizataldeen Bigarren Festa, euren helburua delarik aurreko edizioan bertara bildu ez ziren gizataldeak aurtengora biltzea. Iragarpena Santa Rosako ...

Gehiago irakurri...


Nahigabea Montevideon 87 urte zituela hil den Alex Tejeria Haize Hegoa Euskal Etxeko sortzailearen heriotzagatik

2019/02/26

Alex Tejeria Amunarriz joan den ostiralean hil zen Montevideon 1950eko hamarkadan Montevideon finkatutako Alex --ofizialki Alejandra-- Tejeria Amunarriz larrauldarraren heriotzak oihartzuna izan du hiriburu uruguaitarreko euskal giroetan, joan den mende erditik hona bertako euskal bizitzako parte eta eragile izan baita 87 urte zituela osasunez makal ibili ondoren otsailaren 22an hil den emakume energiadun hau. David Bengoa mungiarraren alarguna, Uruguain ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia