euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aberri Eguna 2019: ospakizunek segitzen dute Hego Amerikako euskal etxeetan, Patagoniatik Sao Pauloraino

2019/04/30

Detalle de la celebración de Aberri Eguna este pasado fin de semana en Bariloche, Patagonia, plena cordillera de los Andes Munduko euskal etxe askotako egutegietan gorriz markatutako festa da Aberri Eguna. Gogoratu, jaia berez Euskal Herrian Berbizkunde Igandean ospatzen bada ere (aurten apirilaren 19an), Diasporan normala dela ondoko egun eta asteetan ospatzea, mota askotako elkarretaratze dei, bazkari, festa eta ekitaldi medio. Aurten konparazio apirilean zehar ari da ospatzen, eta bada maiatzean ere Aberri ...

Gehiago irakurri...


‘Buenos Aires Celebra’-BACen programa: dantzak, musika, sukaldaritza… euskal kultura kalean maiatzaren 12an

2019/04/29

2019ko BACen afixa Bi aste baino ez dira geratzen ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” (Buenos Aires celebra al País Vasco, BAC) jaialdiaren aurtengo ediziorako eta Laurak Bat-eko lagunak azken xehetasunak ari dira ixten, beti ere ahalik eta festa arrakastatsuena antolatzeko lanetan. Urtero bezala, gizatalde osoari egin zion deialdia euskal etxe hiriburutarrak eta emaitza legez Argentinako euskal ...

Gehiago irakurri...


200 lagunentzako afari batekin inauguratu du Macachingo Euzko Alkartasuna Hotelak Iñaki bere jatetxe berritua

2019/04/29

Macachingo 'Iñaki' Jatetxea ‘Iñaki’ izenarekin bataiatu eta zabaldu berria du bere jatetxea Macachingo Euskal Etxearen egoitza den Euzko Alkartasuna Hotelak. Izenaren aldaketarekin batera, hobekuntza lan esanguratsauak ere egin dituzte Hoteleko arduradunek jatetxean, aretoaren apainketan eta menua erabat berrituz. Menuan euskal plateren eskaintza ugaldu egin dute –horretarako propio trebatu duten Rosa ...

Gehiago irakurri...


Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendari Xabier Irujok Bakea eta Berradiskidetzearen saria jasoko du gaur Gernikan

2019/04/26

Xabier Irujo ( (arg. Jose Mari Martínez-DNG) Gaur ostirala, apirilaren 26a, Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurrena gogoratuko da. Munduan zehar barreiaturiko euskaldunek eta euskal etxeek egingo dute eta baita ere, nola ez, Gernikan eta Euskal Herrian, bertako egungo herritar eta autoritateek. Gernikak, 1937ko bonbardaketan herritarrek erabili zuten babeslekuetako bat zabalduko da, zaharberritze lanak egin ostean bisitagai ipinita, eta Bakearen eta ...

Gehiago irakurri...


Gernika gogoan Argentinako eskoletan; hasi dira dagoeneko Diasporan Bonbardaketaren urteurreneko ekintzak

2019/04/26

Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurreneko ekintza Llavallolgo Euskal Echean 82 urte betetzen dira gaur Gernikak aurrekaririk gabeko aire erasoa pairatu zuenetik. Denborarekin, zauria sendatzen joan da, eta kolpearen eta oinazearen ondoren, gogoetak eta ikasteko jarrerak populazio zibil babesgabearen kontrako eraso gizagabe eta anker hari ondorio baliagarriren bat ateratzeko nahia ekarri du. Gaur egunean zehar eta datozen egunetan, hainbat hitzordu, programa eta ...

Gehiago irakurri...


Hegazkin batek, Gernikako zeru puska bat daraman bannerra igoko du Berlingo zerura Bonbardaketaren Urteurrenean

2019/04/25

82 urte beteko dira ostiral honetan hegazkin naziek Gernika bonbardatu eta birrindu zutenetik. Eguna bereziki oroitua da Gernikan eta Euskal Herrian, eta mundu osoan ere asko izango dira oroitzapen ekitaldietan bat egingo duten euskal etxeak. Hitzordu berezienetako bat, urtero, Berlinen 'Gernika' euskal etxekoek egiten dutena da, aurten are bereziago "Himmelstausch" edo ...

Gehiago irakurri...


Dantza filma Argentina eta Estatu Batuetako hamar hiritan aurkeztuko da, euskal etxeak lankide: egutegia

2019/04/25

Telmo Esnal, eserita, Misiones probintziako hiriburu Posadasen, Dantza "Entre Fronteras" jaialdian aurkezten (arg. Noticiasdel6.com) Emanaldiak joan den igandean hasi ziren, Argentinako Misiones probintzian, Dantzako zuzendari Telmo Esnalek parte hartuta Posadas hiriburuko "Entre Fronteras" Co-Cine (sukaldaritza eta zinema) jaialdian. Bertaratu zirenen artean, probintziako bi euskal etxeetako lehendakariak, Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxeko Mariángeles Rosciani eta Corpus Christiko Eusko Etxeko Olga Leiciaga. ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta Euskal Kultura irakurle bila dabiltza eskolak Alemania, Irlanda, Polonia eta Japoniako unibertsitatean emateko

2019/04/25

Berlingo Freie da irakaslea behar duen unibertsitateetako bat: eskolekin batera, euskara eta euskal kulturarekiko sustapen eta dinamizazio lana ere egiten dute irakurletzek Euskara eta Euskal Kultura irakasteko bost irakurle hautatzeko deialdi publikoa zabaldu du Etxepare Euskal Institutuak eskolak Alemania, Irlanda, Polonia eta Japoniako beste hainbeste unibertsitatetan emateko. Deialdia datorren ikasturtean eskolak ematen hasteko da, honako unibertsitateetan: Alemanian, Berlingo Freie eta Frankfurteko Goethe Unibertsitateetan, Irlandan Corkeko ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euskal Etxeko Itsuen Futbol Taldea saritu du Buenos Aires Probintziak Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Egunean

2019/04/25

Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldeko Carlos Juarez, Ignacio Valdemoros, Diego Fernandez eta Emilio Nahuel Saenz omenaldiaren bultzatzailea izan zen Alejandra Lorden diputatuarekin eta ganberako beste ordezkari batzuekin (argazkia Alejandra Lorden) Buenos Aires Probintziako Diputatuen Ganberak omenaldi ekintza egin zien atzo, Jarduera Fisikoaren Nazioarteko Egunean, kirolaren bidez beren bizitza kalitatea hobetzea lortu duten pertsonei eta erakundeei. Sarituen artean, ‘kirol egokituak’ ere hartu zituzten gogoan eta hor saritu zuten La Platako Euzko Etxea eta itsuen futboleko bere taldea.. Gogora dezagun euskal etxe laplatatarrak Itsuen Futbol ...

Gehiago irakurri...


Ikurrinak airean, munduan zehar hainbat euskal etxek Aberri Egunarekin bat egin izanaren adierazgarri

2019/04/24

Aberri Eguna, Montevideon Irudiak urtero errepikatzen dira Aberri Eguna bezala Diasporan eta Euskal Herrian seguruenik modu diferentean bizi diren hitzordu berezi honetan. Euskal Herria urrun eta gertu den errealitatea izanik, leku askotan esangura berezia ematen zaio eta, euskal etxe historiko askotan bereziki, oinarrizko hitzordua dute euskal elkarteek, AEBetako New Yorkeko Eusko Etxetik, Venezuelako Caracas edo Valencia, Txileko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia