euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arantxa Anitua da FEVAko lehendakari berria, orain arteko buru Javier Ederrak kargua utzi ondoren

2019/05/15

Bileraren ondotik eta Gorka Alvarez Aranburu eta Sara Pagola bertan zeudela ateratako talde-argazkia. Arantxa Anitua da FEVAko lehendakari berria, orain arteko lehendakariak, Javier Ederrak bere kargua utzi ondoren. Federazioko Zuzendaritzak joan den larunbatean Buenos Airesen eginiko bileran gauzatu zen dimisioa eta aldaketa, "egoera pertsonalagatik" gertatua, Ederrak berak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, buruzagi bahiatarra Euskal Herrira joango baita bizitzera oso denbora gutxi barru. ...

Gehiago irakurri...


Berri Txarrak talde nafarrak bira hasiko du etzi AEB eta Mexikon, aurten bertan agertokiei agur esan aurretik

2019/05/15

Berri Txarrak-en 2019 maiatzeko AEB eta Mexikoko birako posterra Lekunberriko taldea nazioartean oihartzun polita lortu duen taldea da, eta 1994tik hona daraman 25 urteko ibilbide emankorrari azken agurra emango dion urte honetan gertatuko da, azken agur edo despedida kontzertu-sorta bihurtuta. Denbora honetan mila kontzertutik gora eman dituzte mundu osoan, New Yorken hasi eta Zeelanda Berriraino, tartean Sao Paulo, Managua, Madril, Bejing edo Buenos Aires, konparazio. ...

Gehiago irakurri...


Hilda Lizarazuren bira Euskal Herrian: argentinarrak Donostian eta Bilbon kantatuko du, Bidarten Anne Etchegoyenekin

2019/05/15

Hilda Lizarazuren Euskal Bira Europan barrena egingo duen biraren baitan, eta Espainia hegoaldean, Bartzelonan eta Madrilen kantatu ondoren, Euskal Herriko tauletara eramango du bere ikuskizuna Hilda Lizarazu kantari argentinarrak ekaineko lehenengo egunetan.  Beste euskal-argentinar bat, Fátima Solís Eceiza, buru duen Lagunak Producciones Creativas ekoiztetxe argentinarraren eskutik, Donostian ...

Gehiago irakurri...


2019ko Buenos Aires Celebra-k Euskal Herriko tradizioak eta etorkizuna batu ditu, jai paregabe batean (II)

2019/05/14

Euskal Echea ikastetxeko ikasleek euskal eta argentinar bandera erraldoiak atera zituzten. Irudian, argentinarra BAC jaialdiaren 9. edizioa bukatu berri dugu eta honek, aurrekoek bezala, oroitzapen onak, topaketa ugari eta argazki ederrak baino ez dizkigu utzi. “Talde lanaren emaitza da”, azaltzen zuen igandean bertan Laurak Bat Euskal Etxeko lehendakaria den Arantxa Anituak Argentinako euskal etxeek ekitaldi honetan erakutsi duten batasuna adierazteko.

Gehiago irakurri...


Argentinako euskaldunek Etxe Arrosa ondoko Gernikako Arbola omendu dute haren Mendeurrenean (ikus bideoa)

2019/05/14

Dantzari euskal argentinarrak ohorezko aurreskua dantzatzen kimuaren aurrean (arg. EuskalKultura.com) Argentinako Euskal Gizataldeak Etxe Arrosa ondoko Gernikako Arbolaren Kimua omendu du, landatu zutela mende bat bete denean, FEVA eta hainbat euskal etxetako ordezkari eta kideak, eta Eusko Jaurlaritza partaide, Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria eta Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria tarteko.

Gehiago irakurri...


Josu Martinez bilbotarrak "Jainkoak ez dit barkatzen" filma aurkeztuko du ostiralean Buenos Airesen eta segidan Patagonian

2019/05/14

‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala Argentinan ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentalak ahanzturan eroritako XX. mendeko pertsonaia bat du protagonista, euskal antifaxistentzat milaka arma erosi zituen eta Bigarren Mundu Gerran erresistentziaren alde eta bizitza arriskatuz, ehunka pertsona salbatu zituen Lezo Urreiztieta bizkaitarra. Josu Martinezen bosgarren dokumentala den hau Lezo Urreiztietak Martin Ugalde historialariarekin izandako ...

Gehiago irakurri...


25.000 bat lagun bildu ditu atzo 2019 BAC jaialdiak, Buenos Airesko Mayo Etorbidea Euskal Herri txiki bat bihurtuta

2019/05/13

2019ko BACen une batzuk (argazki Maru Maiztegui) ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdia hobea da urtetik urtera eta ez da zenbaki kontua bakarrik. Argentinako euskal etxeek inoiz baino engaiamendu handiagoa erakutsi dute aurten taula gainean, standetan eta kalean. Eta euskal etxeei buruz ari garenean, 'hurbilekoei' buruz ari gara, jaian parte hartzeko 200 edo 300 kilometro egiten ...

Gehiago irakurri...


Euskara eta euskal kultura irakasle bila ari da NABO, Estatu Batuetako unibertsitate eta euskal etxeetan aritzeko

2019/05/13

NABOren joan den otsaileko bilera Salt Lake Cityn (argazkia EuskalKultura.com) San Frantziskotik, NABOko euskara teknikari Aitor Iñarra zuzendu zaigu, Estatu Batuetan euskara eta euskal kultura irakasle bila dabiltzala iragartzeko. Izan ere, Estatu Batuetako eta Kanadako euskal etxeen bilgarri den NABOk (North American Basque Organization) euskara irakasle aukerak ireki berri ditu, unibertsitate mailan eta euskal etxeetan ere euskara eta euskal kultura irakasteko aukerak ...

Gehiago irakurri...


Immigrazioaren Joko Olinpikoen XVIII. edizioa abiatu dute Montevideon, aurtengoan euskaldunen soka-tira ere barne

2019/05/13

Immigrazioaren Joko Olinpikoetan partaide diren herrialdeak euren banderekin, euskal ordezkariak ere tartean Immigrazioaren Joko Olinpikoak 1985etik Uruguaiko hiriburuan egiten den kirol lehiaketa bat da. Helburua, hiriko gizataldeen artean loturak estutzea eta elkarbizitza eta elkarren ezagutza bultzatzea. Gaur egun hamaika kolektibitate dira ekitaldiko antolatzaile, eta kirol eta jardueren artean daudem esaterako, futbola eta saskibaloia, baina baita ere xakea eta trukoa, batzuk aipatzearren. Aurten nobedade, ...

Gehiago irakurri...


BACen 9. edizioa hasteko orduak zenbatzen: irakur hemen jaialdiko egitarauaren azken bertsio eguneratua

2019/05/10

2019ko BAC ‘Buenos Aires Celebra-BAC’ izenarekin ezaguna den jaialdia, argentinar hiriburuak eta hiriburutarrek kanpoko kolektibitateen omenez ospatzen duten festa bat da. Euskal gizataldearen kasuan, ordea, Buenos Aireskoak ez ezik, herrialde osoko erakunde, talde eta lagunen bilgarri eta erakuslehio da Mayo Etorbidean, Argentinan bizirik den eta izan ere taupada bizia duen euskal munduaren irudi ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia