euskal diaspora eta kultura

2020/07/25
Datorren ostiralean, uztailaren 31ean, San Ignazio da (hala dio Euskaltzaindiak behar dela esan eta idatzi, diasporan Iñaki Deuna eta San Inazio izenak ere hartzen ditu) eta beraz, asteburu honetan, aita Antton Egigurenek Kaliforniako Merced-etik online emango duen mezak euskal santua (Euskal Herrian ezezik mundu osoko hainbat euskal etxetan ospatzen dena) eta baita ere astelehen honetan hasita Boisen ...
2020/07/25
Iragarri genuen joan den igande-astelehenean sare sozialetan, baina gaur baimena jaso dugu heriotz-ohar moduko oroigarri bat argitaratzeko, Ana Maria Isabel Wood, Carlos Oteguiren alarguna, gure lagun eta lankide Sabrina Oteguiren ama hil dela-eta. Osasunez behera egin zuen azkenaldian, baina heriotza dena den erabat esperogabea izan da, tupustean gertatutakoa eta badakigu Sabrina oso une txarra ari dela pasatzen, ...
2020/07/24
COVID-19 koronabirusa lagun (kasu honetan etsai esan beharko) joan gara 2020an barneratzen, baina pandemiaren kontrako borrokak terorian hainbat hilabete badaramatza ere, gizakiok ez ditugu oraindik erabat asumitu hartu beharreko neurriak eta leku askotan, gure herrialdeetan, zorrotz aplikatzeko gai baino, hizpide eta solasgai dira, biztanlegoak eta kasu batzuetan agintariak ere, modu malguan eta momentuko ...
2020/07/24
Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegi eta elkarteak aste honetan hil den bere bazkide eta lagun Carlos Guthux-i eskainiko dizkio gaur gauean online egingo duen Hitzaldi eta Topaketa. Hitzaldia 20:00etan (EHan larunbateko 1:00etan) hasiko da elkartearen Facebooken eta bertan "Iñaki Echeverria, bidaia euskal-argentinar ilustratzailearen ibilbidean zehar" izenpean, Alfonsina Leranozek eta ...
2020/07/23
Askotan aipatua, kexu ugari han-hemenka entzunda --batzuk EuskalKultura.eus-eko orrialdeak ere bitartekari-- baina euskal diasporaren botoa emateko eskubidearen auziak konpondu gabe segitzen du: paperaren gainean onartu eta aitortua, baina egiazki hamaika traba eta eragozpen topaturik, kanpoan bizi diren hamarmilaka euskaldunen bozkatzeko eskubidea praktikoki ezabatzeraino. Bere blogeko gaurko sarreran, horixe ...
2020/07/23
Koronabirusak jende askoren planak aldatu eta moztu ditu aurten errotik, tartean Euskal Herritik Diasporara eta Diasporatik Euskal Herrira bidaiatu behar zuten euskaldun askorenak (eta hori bakarrik izan bada kaltea, gaitzerdi!). Honako bideo eta kanta, Mikaela Goicoecheak (Rock Springs, Wyoming 1999), uda honetan Euskal Herrian egon behar zuenak, faltan botatzen duen Euskal Herriari eskainia ...
2020/07/22
"Zarena Zarelako" da euren izena eta lan ederra egiten dute Euskal Herrian barrena euren sormena, talentu eta artea plazaraturik, kantuz, dantzan, erritmo biziz eta baita lasaiagoz ere, hitza eta mugimendua, sentipenak eta adierazgarritasuna egokiro uztartuz. Kasu honetan, 'Hariz Hari' da eskaintzen diguten ikuskizuna, Pascal Lascano zuzendari.
2020/07/22
'Uler-saioak' metodologia garatu du Pello Jauregik, eta euskara ulertzen ez dutenak gutxieneko ulermen mailara iristeko estrategiak bildu ditu bertan. Soziolingusitika Klusterrak argitaratu duen lan osoa hemen dago eskuragarri, eta lizentzia librean partekatzeko baimena du. Irakurtzen ari zaren artikulu hau Argia aldizkaritik ekarri dugu datozen ...
2020/07/21
Joan den astean FEVA eta Etxepare Institutua antolatzaile 'Euskara Munduan' programa barnean Geho Ameriketan online egiten ari diren barnetegiaren berri ekarri genuen. "Neguko barnetegia" deitzen diote, han negu petoa baita. Gaurkoan, Euskadin Aurten Bai Fundazioak gehienbat munduan Etxeparek hainbat unibertsitatetan babesten dituen ikasleak partaide antolatzen duen barnetegiaz mintzatuko ...
2020/07/21
Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarreko eskuin hegaleko bileratzat jotzen dute 2015etik hona urtero abuztuan Gardnerville aldeko arrantxo batean egiten den festa eta dirubilketa elkarretaratze politiko hau. Nevadako fiskal nagusi ohi (2015-2019) Adam Laxalt buru duen 'Morning in Nevada PAC' talde kontserbadoreak antolatua, aurten bere seigarren ediziora iritsi behar zuen --aurtengoan ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus