euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Roger Amorós ikaslea Salouko Txoko Lagun Artea Euskal Etxeak deituriko XIV. eguberri postal lehiaketa irabazle

2008/12/12

Erdian, Roger Amorós irabazlea, bizikleta esku batean eta ziurtagiria bestean. Bere eskuinean, Pol Oto, bigarren saria, bere oparia eta ziurtagiria eskuetan; bere ezkerrean, Silvia Sáez, dagozkion opari eta ziurtagiria eskuetan. Atzean, lan sarituak. Roger Amorós gaztetxoa, Salouko Europa Eskolako ikaslea bera, izan da hiri kataluniar honetako 'Txoko Lagun Artea' Euskal Etxeak aurten bere XIV. edizioan deitu duen eguberri postal lehiaketako irabazlea. Salouko Udal Kultura Arloarekin batera antolatua, bertako zenbait merkataritza enpresa babesle, lehiaketako sariak postala argitara ematea eta Euskal Etxeak eguberri-zorionetarako erabiltzea dauka sari, ahaztu gabe, irabazleak batere ahaztu ez duenez, 'beste' sari preziatua: mendiko bizikleta bat.

Gehiago irakurri...


Igande honetan 'Patagonian ere bai!' euskara ikasleen II. topaketa egingo dute Rio Coloradoko euskal etxean

2008/12/11

Iazko 'Patagonian ere bai!' topaketan parte hartu zuten kide batzuk (argazkia Rio ColoradoEE) Rio Coloradoko euskal etxea Argentinako Patagoniako euskara ikasleen II. Topaketaren egoitza izango da igande honetan, antolatzaileek 'Patagonian ere bai!' izenarekin ezagutarazi duten egitasmoan. Topaketak Viedma, Rio Colorado eta Bahia Blancako 50 euskara ikasle eta irakasle inguru bilduko ditu. Gainera, egunean zehar 'Bat' laburmetraiaren emanaldia egingo dute; Bahia Blancako euskara eta antzerki ikasleek euskara hutsean eginiko filma da.

Gehiago irakurri...


FEVAko Gazteria Arloak buruzagiak trebatzeko ikastaroa antolatu du asteburuan La Platako Euskal Etxean

2008/12/11

Artxiboko irudia, iazko martxoan Buenos Aireseko Laurak Bat-en eginiko buruzagi trebakuntzarako urteko jardunaldiena (argazkia EuskalKultura.com) FEVAko Gazteria Arloak deialdia luzatu die bere baitango euskal etxeetako gazteei, datorren larunbat eta igandean La Platan Cesar Etcheverry koordinatzaile egingo duen ikastaro buruzagi trebatzailean parte har dezaten. Euskal Etxe bakoitzeko gazte batek parte hartu ahal izango du. Ekimena abenduaren 13 eta 14an gauzatuko da eta alderdi teoriko zein praktikoa izango ditu, gaiak ikuspen global eta estrategikoa, komunikazioa, ekipo-lana eta koordinazioa, aurrekontuak egitea, egutegiak osatzea eta denbora modu eraginkorrean erabiltzea izango direlarik, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Nafar Etxeko dantzariak partaide Eusketxek eta Euskaltzaleak-ek Andres de Irujori eskaini zioten omenaldian

2008/12/11

Teresa de Zavaleta, Maria Elena Etcheverry eta Mariana Fernandez Castelli omenaldian egin zuten mintzaldi/elkarrizketan (argazkia EuskalKultura.com) Joan den abenduaren 3an Buenos Aireseko Eusketxe eta Euskaltzaleak elkarteek omenaldia egin zioten Andrés de Irujo Ollori. Orain dela ehun urte Lizarran jaio zen Irujo, baina erbestera jo behar izan zuen 1940 urtean eta Argentinara iritsi zen Euskal Herrian familia, lagunak eta egoera politiko larria utziz. Buenos Airesen lan eskerga egin zuen bere jaioterriaren eta euskararen alde, Ekin Argitaletxea sortuz. Bertatik Euskal Herriko eta euskaldunen hizkuntza, kultura eta ideiak zabaldu zituen. Orain, bere jaiotzearen mendeurrenean, Eusko Kultur Etxea eta Euskaltzaleak erakundeek omenaldi bat egin diote, Buenos Aireseko Nafar Etxeko dantzariak partaide.

Gehiago irakurri...


Gaur amaituko da Lapridako Euskal Etxeak bere 19. urteurrenean eratutako galdera lehiaketan parte hartzeko epea

2008/12/10

Lapridako Euskal Etxean egoitza duen 'Arturo Campion' Ikasketa Etxeko Guregandik urtekaria. Galderaren batek zerikusia dauka honekin.

Gehiago irakurri...


Euskalduna Irakurle Kluba: euskal gogoeta eta literatura partekatzeko aukera berria sortzen ari Argentinan

2008/12/10

Euskalduna Irakurle Klubaren logotipoa “Argentina gara eta Argentina bizi dugu, baina aldi berean Euskal Herria gara eta Euskal Herria ere bizi dugu. Euskal Herriko kulturarekin daukagun harreman etengabeak hurbil mantentzen gaitu, Euskal Herriaren parte egiten gaitu nahiz eta urrun egon. Eta belaunaldiz-belaunaldi jaso dugun ondareak zortzigarren herrialde bihurtzen gaitu”. Honela aurkezten da Argentinan eratzen ari den Euskalduna Irakurle Kluba. Martxotik aurrera, Klubeko kideek euskal gaiko liburu bat jasoko dute hilero etxean, eta hiru hilabetean behin aldizkari bat. Kooperatiba izateko asmoz sortu da, Euskal Herrian eta Argentinan ezagunak diren elkarte, argitaletxe eta diskoetxe batzuen laguntzaz. Euskal Herriko ‘Gure Liburuak’ Irakurle Klubaren ereduari jarraituko dio. Partaide bilakatu nahi dutenak garaiz daude.

Gehiago irakurri...


Sarandi eta Llavallolgo Euskal Echea-ko abesbatzak eta Euskaltzaleak-ekoa Buenos Airesen elkarretaratu ziren

2008/12/10

Euskaltzaleak-eko abesbatza Euskal Echea-ko abesbatzen bilkuran kantari Buenos Aires hiriko Euskal Echea Ikastetxeak abegikor hartu ditu Ikastetxe bertako Gurasoen Abesbatza, Llavallolgo Euskal Echea-ko abesbatza eta hiriburuko Euskaltzaleak-en abesbatza, hiru koralok biltzen dituen lehenengo koru elkarretaratzean. Ongi eraturiko ekitaldian, koru bakoitzak bere errepertorioko pieza hautu batzuk kantatu eta topaketa moduko bat egin dute lehenengo aldiz, arrakastaz, bildutakoak gustura atera baitziren esperientziatik.

Gehiago irakurri...


Joseba Zulaika (Renoko CBS): 'Mundu globalean euskal kulturak interes berezia duelakoan gaude'

2008/12/10

Joseba Zulaika antropologoa, Renoko CBSko zuzendarikidea (argazkia Durangoko Azoka) Bukatu berria da Durangoko Liburu eta Disko Azoka, eta antolatzaileek lehen balioespenean krisiak salmentetan uste baino eragin gutxiago izan duela diote. Aurreko edizioetan bezala Azokan izan da Joseba Zulaika, Renoko (Nevada, AEB) Unibertsitateko Euskal Ikasketen Zentroko zuzendarikidea, erakunde honek plazaratzen dituen lanak aurkezteko. Berria aldizkariak egin zion eta jarraian jasotzen dugun elkarrizketan euskal amerikar diasporako ikuspuntuaz aztertzen du azoka eta CBSek euskal kulturaren alde egiten duen lana.

Gehiago irakurri...


Tandileko Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin eta euskara diplomak eman zizkien ikasleei

2008/12/09

Tandileko euskara ikasleak euren bi irakasleeekin, Cecilia Cenoz eta Beatriz Poumé, azken hauek bi alboetan Tandileko Gure Etxea Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, bat egin zuen joan den asteazkenean Euskararen Nazioarteko Egunarekin (ENE) eta ekitaldi berezia antolatu zuen, batetik, 2008 ikasturteko euskara eskolen amaiera gisa eta, bestetik, urtean zehar euskara ikasle izan eta eskolak ongi baliatu dituztenei euren ziurtagiriak emateko, Cecilia Cenoz eta Beatriz Poumé euren irakasle. Ekitaldiak Euskal Etxeko lehendakari Isidro Legarreta izan zuen buru eta hondarrean mokadu bat eta topa egitea ere izan ziren.

Gehiago irakurri...


Euskal Echea Ikastetxeak aurten ere ehundaka neska-mutilei ateak ireki zizkien FEVAren 2008ko Ume Topaketan

2008/12/09

Topaketara bildu ziren neskamutilek hamaik jokoetan parte hartzekoauekra izan zuten (argazkia EuskalKultura.com) Urtea amaituz doaz, eta Hego Amerikan, urtearekin batera, ikasturtea. Hori dela eta, euskal etxe guztiak euren jaiak antolatzen eta gauzatzen ari dira. Euskal Astetik bi aste igaro ostean, Argentinako Diasporaren lagunek hitzordu berri bat zuten azaroaren 15ean, oraingo honetan umeei begira FEVAk urtero antolatzen duen jaialdian. Arrecifes, Ayacucho, Buenos Aireseko Acción eta Laurak Bat, Cañuelas, Chacabuco, Chascomús, General Rodríguez, La Plata, Lomas de Zamora, Maipú, Mar del Plata, Rosario eta Llavallol eta Sarandí Euskal Echea Ikastetxeko haurrek jolastu, abestu, dantza eta kirola egiteko aukera izan zuten Llavallolgo Euskal Etxea-ko zelaietan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia