2008/12/17

Mikeldi Elkarte Eno-Gastronomikoa duela bost urte sortu zen, 'ardo ona, goi mailako gastronomia eta elkarbizitza' sustatzeko asmoarekin, eta denbora honetan Mexikoko euskal komunitateko kide dexente bildu dira taldera. Joan den azaroaren 27an taldeak lehendakari berria aukeratu zuen --Alvaro Mier-- eta datorren urtera begira orain arte egindako bazkari eta afarietako plater arrakastatsuenen errezetak liburu batean biltzeko asmoa agertu dute.
Gehiago irakurri...
2008/12/17

Munduko beste hainbat euskal etxeek bezala Madrilgo Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin zuen joan den abenduaren 3an. Elkarteko euskara ikasle eta irakasle multzo polita bildu zen euskal etxearen egoitzan eta zenbait jarduera antolatu zituzten: txalaparta, dantza eta bertsolaritza lantegiak, kantuak eta lagunarteko afaria. Eguna Mikel Laboa kantariari egin zioten omenaldi txiki batekin bukatu zen.
Gehiago irakurri...
2008/12/16

Eusko Etxea elkartea Caracaseko Nazioarteko I. Pilota Txapelketaren egoitza izan da abenduaren 2tik 6ra, Argentina, Estatu Batuak, Uruguai eta Venezuelako pilotariak bildurik elkarteko frontoian lehian. Astea biribiltzeko abenduaren 6 eta 7an Esku Pilota Open ikusgarri bat jokatu zuten Euskal Herriko Agirre-Argote eta Berazaluze-Arruti pilotariek, Aspe eta Asegarce enpresetako profesionalak.
Gehiago irakurri...
2008/12/16

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea New Yorken izango da bihar eta etzi Nazio Batuen egoitzan egingo den “Language Matters! – Linguistic Diversity, Globalization and Development” (Hizkuntzek axola dute! Hizkuntza Aniztasuna, Globalizazioa eta Garapena) mintegian parte hartzeko. UNESCOk izendatu Hizkuntzen Nazioarteko Urtea dela eta --2009ko otsailaren 21ean amaituko da--, mundu osoko hizkuntza adituek parte hartuko dute mintegian, besteak beste honako gaiak aztertuz: 'hizkuntza aniztasuna: aukera eta garapena'; 'gobernu eta erakundeen hizkuntza ekimenen funtzionamendua', eta 'arrakasta izan duten hizkuntza politikak eta praktikak'.
Gehiago irakurri...
2008/12/16

Venezuelako euskal komuniteak atsekabetuta gogoratu zuen Iñaki Amenabarren eta beste sei bazkideren heriotza elkarteak hilero lehenengo igandean egiten duen mezan. Ekitaldian emozioa izan zen nagusi, Amenabar azaroaren 28an Euskal Etxean egon ostean hil zutelako, 49 urte zituela. Berarekin batera, elkarteak azkenaldian hil diren Ramón León Agudo, Juanita Zubiri de Echezarreta, Itziar Olabeaga de Anasagasti, Milagros Seijo Obieta, Ramón Ezponda Atozki eta Miren Goimendi de Bergareche gogoratu zituen.
Gehiago irakurri...
2008/12/15

Txileko nafar etxe bakarreko eta Argentinako bost nafar etxeetako (Buenos Aires, Mar del Plata, Rosario, Bolivar eta Mendoza) hirurogeita hamar bat buruzagi eta ordezkari Txileko hiriburuan bildu dira abenduko lehenengo asteburuan gizatalde honen egoeraz hausnartzeko, Nafarroako Gobernuarekiko harremanak aztertzeko eta geroaz jarduteko. Bilerara Espainiako Nafar Etxeen Federazioko presidente den Rosa Mary Ibañez ere bildu zen eta Nafarroako Gobernutik Alberto Catalan Harreman Instituzionaletako kontseilari eta gobernuko eleduna bertaratu zen.
Gehiago irakurri...
2008/12/15

Kirmen Uribe idazle eta poeta ondarroarra New Yorken da egunotan, bere lehen eleberria aurkezteko irakurraldiak ematen. Liburuaren izena, preseski, 'Bilbao-New York-Bilbao' da. Gaur arratsaldean Uribek lehen kapituluaren irakurraldi bat eskainiko du, ingelesera itzulita, Manhattaneko KGB aretoan. Uribek AEBetan iaz ingelesez argitaratu zen 'Bitartean heldu eskutik' liburuko poemak ere irakurriko ditu.
Gehiago irakurri...
2008/12/15

Mexikoko euskal pilotaren historia arrakastatsua --223 domina, horietako 41 olinpikoak (13 urre, 7 zilar eta 21 brontze)-- biltzen du joan den astelehenean Mexikoko Euskal Etxean aurkeztu zuten 'Homenaje a la Pelota Vasca (Omenaldia Euskal Pilotari) liburuak. Ekitaldian liburua sustatu duten Mexikoko Frontoi Federazioko eta 'Kultura Fisiko eta Kirol Batzorde Nazionaleko (Conade, Comisión Nacional de Cultura Física y Deporte) arduradunak egon ziren, hainbat pilotarirekin batera.
Gehiago irakurri...
2008/12/12

Gabonak gertu dira eta EuskalKultura.com-era gure irakurleek oso gustokoa duten artikulua dakarkigu: internet bidez bidali daitezkeen euskal postalen zerrenda bat, bakoitzak berea aukeratu eta senide eta lagunei Gabonetako zorion agurra bidal diezaion. Honezaz gain, aurten Euskarazko Produktuen Katalogoaren webgunea ere ekarri dugu geurera: Olentzerori liburu, komiki, CD edo DVDak eskatu nahi dizkietenentzat 400 produktu agertzen dira bertan.
Gehiago irakurri...
2008/12/12

Hitzaldia Jail Lenin Aurich-en eskutik etorri zen. Genealogiako Institutu Dominikarreko eta Genealogia eta Heraldika Akademia Dominikarreko kide, Aurich lehenengo erakunde horretako entzulegoaren aurrean mintzatu zen, haren Biltzarraren baitan egin baitzuen emanaldia. Aipagai hartu zuena, hizlariak berak EuskalKultura.com-i laburbildu dionez, "gaur egun Higuey probintzia dominikarra den eremuan ezarri ziren euskaldunen presentzia garrantzitsua, Errepublika Dominikarreko ekialdean".
Gehiago irakurri...