euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

La Platako Euzko Etxeak plazaratu berria du 2008ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko DVD oroigarria

2008/12/29

DVDaren diseinua eta itxura La Platako Euzko Etxea erakundeak --eta zehatzago bere 'Matxin Burdin' liburutegiak-- plazaratu berria du joan den urriaren 25etik azaroaren 2ra arte Buenos Aires probintziako hiriburu den honetan antolatu zen Euskal Argentinar Aste Nazionaleko ekitaldietako argazki, bideo, audio eta bestelako ikusgarriak biltzen dituen DVDa. Erosleek, bertan gertatu zena euren begiez ikusi eta nahi dutenekin partekatzeaz gain, 'Matxin Burdin' liburutegiaren kolaboratzaile bilakatuko dira, etekinak Euzko Etxearen baitango liburutegi honentzat izango baitira.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrirako bidaiaren zozketa eginez eta festa partekatu eta girotu batekin amaitu da urtea Eusketxen

2008/12/29

Saridunaren izena atera ondoren, Maria Elena Etcheverry Eusketxeko lehendakaria irabazle suertatu zen Priscila Lopez de Vicuña besarkatzen (argazkia EuskalKultura.com)

Gehiago irakurri...


Euskarazko antzezlanak nagusi Euskararen Egunean Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen antolatu zuen jaian

2008/12/26

Goiko mailako euskara ikasleak antzezlana eskaini ostean (argazkia EuskalKultura.com) Urtero ospatzen du Euskararen Eguna Buenos Aireseko Euskara Eskola den Euskaltzaleak elkarteak. Euskararen Egunarekin batera urtearen bukaera dela eta jai berezi bat egin zuen joan den abenduaren 6an hiriburuko Mexico kalean dagoen erakunde honek. Jaian etxeko ikasle talde guztiek hartu zuten parte: abesbatzak, dantza taldeak, antzerki lantegiak eta euskara taldeek. Urteak pasatu ahala, euskara ikasleek prestatzen dituzten antzezlanak gero eta maila handiagoa erakusten dute eta aurten oso nabaria izan da: talde gehienek, bakoitzaren mailaren arabera, aurkeztu dituzte antzezlanak, urtean zehar ikasitakoa erakutsi, eta aldi berean une atsegina konpartituz lagun arteko giroan.

Gehiago irakurri...


San Juango Euskal Etxeko dantza talde sortu berriak Medano de Oro herrian erakustaldia eman zuen

2008/12/26

Mercedes, Paulo eta Carina Medano de Oron dantzan (argazkia San Juan EE) San Juango Euskal Etxea, Andeeetako mendilerroaren magaletatik, San Juango Euskal Dantza Taldearen lehen pausoak ilusio handiz bizitzen ari da, elkarteko kideek EuskalKultura.com-i jakinarazi diotenez. Azaroan sortu zen dantza taldea eta debuta euskal etxean egin ostean joan den abenduaren 6ean dantzaldia eskaini zuten Medano de Oro herrian. Taldeko kideak oso harro agertu dira euren ahalegin honekin euskal kultura zabaltzen laguntzeagatik.

Gehiago irakurri...


Australia, Txile, Argentina, Uruguai, Mexiko, Alemania, AEB... eta beste toki askotako lagun irakurleen zorionak

2008/12/25

Australiako Sydneytik bertako euskaldunek bidalitako postala Mundu osoko bazterretatik ari zaizkigu heltzen irakurleen gutun eta e-mailak bizi dugun sasoi hau ongien pasa eta opatuz denbora goxoak eman ditzagun gure familia eta lagunek inguratuta. Gehienak Argentinatik [munduko euskal komunitaterik handiena du, beste gainerako herrialdeek adina] eta Euskal Herritik bertatik, baina baita Australia, Uruguai, Txile, Estatu Batuak, Belgika, Alemania, Brasil, Espainia eta Mexiko bezalako herrialdeetatik ere. Guk geure zorion txartela ez dugu oraindik bidali, baina gaurtik hasita, eta bi zatitan, idatzi eta desio onak bidali dizkiguten lagunen aipua egingo dugu, iritsi zaizkigun ordenean.

Gehiago irakurri...


Zorionak, gure agiantza onenekin

2008/12/24

Beste urte batez iritsi da Gabona, bihar Eguberria... Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabak eskaintzen ari zaizkion ekarpenak.

Gehiago irakurri...


Vascosmexico-k Mexikon eginiko lauburu bat jarri du salgai, taldeari eta indigena mixtekoei laguntzeko

2008/12/24

Lauburuaren atzeko eta aurreko aldea (argazkia Vascosmexico) Vascosmexico elkartea Mexikoko euskaldunak eta euskaldunen ondorengoak batzen dituen elkarte bat da. Aurten taldeak Eguberrietarako proposamen oso berezia aurkeztu du: eurek diseinaturiko lauburu bat, mexikar bitxigile batek eta Oaxaca estatuko mixteko leinuko artisauek eginikoa. Lauburua Mexikoko zilarrez eta mixteken ehun tradizionalez eginda dago. Lehenengo aleak ziztu bizian saldu ziren eta orain, taldeko kideek eskatuta, gehiago egiten ari dira erosleen eskaria asetzeko asmoz. Lauburu hauetako bat erosi nahi duenak, Mexikon zein Euskal Herrian edo beste inon, e-mailez luza diezaioke eskabidea Vascosmexicori.

Gehiago irakurri...


Musikaz eta irudiekin ospatu zuen atzo Eusko Ikaskuntzak bere sorreraren 90. urteurrena Donostiako Aquariumean

2008/12/23

Vicente Zaragueta, Donostiako Aquarium-eko zuzendaria, eta Xabier Retegi, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria (argazkia EI) Eusko Ikaskuntzak, bere lan esparrua Euskal Herriko zazpi probintziak dituen erakunde historiko euskaltzaleak, bere 90 urteak ospatu zituen atzo Donostiako Aquariumean egin zen ekitaldi batekin. Ikuskizunak kantua, irudiak eta hitzak batu zituen, aktore eta musikariek gidatuta. Ekitaldian elkarteko egungo lehendakari den Xabier Retegik iragana eta geroa biltdu zituzten hitzak esan zituen, baita, bere kasuan despedidakoak ere, ez baita aste honetan bertan, ostiralean abenduak 26, egingo diren hauteskundeetara aurkeztuko. Lehendakaritzarako hautagai bakarra dago, Jose Maria Muñoa bazkidea.

Gehiago irakurri...


Euskal Herritik Brasilera, Olentzerok Itsasondoko haurren opariak ekarri dizkie Pankararu indioei

2008/12/23

Pankararu indioen dantza tradizional bat Itsasondo herritik irten eta bidaia luze baten ondoren, Olentzerok São Pauloko Pankararu indioengana heldu eta leinuko haurrentzat Itsasondoko lagunek bidalitako opariak zabaldu ditu. Euren 'encantados'-en ametsetan, Euskal Herriko lagunak ikusi dituzte eta gure ikazkina laister jarri dute 'toré', bere abesti magikoak abesten, dantzen bidez eskertuaz urrutiko lagunek bidalitako opariak. Jatorriz, Pankaru indioak Pernambuco-ko barnealdeko lur lehorretakoak dira. Beren jatorrizko lurretan, 16 herrixketan 6.000 biztanle biltzen dira.

Gehiago irakurri...


Cordobako 'Gure Txokoa' EEko txalapartariak Rio Tercero-ko 'No Durmai' Kulturaldian aritu ziren

2008/12/22

Agustin Alonso eta Gaspar Jaurena txalapartarien saioko irudia, euskal instrumenturi buruzko azalpenak ematen ari direla Rio Terceron Hiru euskal etxea daude Cordoba probintzia argentinarrean: Río Cuarto-koa, Villa María-koa eta Córdoba hiriburukoa, euskal kulturarekiko helburu beretsuekin. Aurten, Cordoba hiriburuko 'Gure Txokoa'-ko txalapartariek Río Tercero herriko “No durmai” ('lorik ez', Cordobako argentineraz) Kulturaldian parte hartzeko gonbidapena jaso zuten. Berrehun bat pertsona bildu zituzten Agustin Alonso eta Gaspar Jaurenak. Piztu zuten interesa medio, biharamunean bikoteak txalaparta tailer bat eman behar izan zuen jaialdiaren testuinguruan, berrogeita hamar bat musikari partaide.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia