euskal diaspora eta kultura

2009/08/04
Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxea, Argentinako Buenos Aires probintzia barnealdean, aurrera ari da hilabete barru bertan egingo den Immigrantearen Urteroko Festarako prestakizunekin, partaide eta antolatzaile gisa, hala baita Coronel Pringles-eko Rotary Club, Udaleko Kultura Institutua eta herrian presentzia daukaten gainerako gizataldeetako elkarte ordezkariekin batera.
2009/08/04
Jakina denez, azken bolada honetan Argentinan, A gripe epidemia dela-eta, bilerak eta jende askoren arteko topaketak murriztu egin dira, sarritan guztiz bertan behera geratu arte. Horrek, bistan da, euskal etxeak ere harrapatu ditu. Denbora eta krisialdia pasatu ahala, euskal etxeak ere itzultzen hasi dira betiko errutina eta ekimenetara. Arrecifesen, bertako euskal etxeak ateak ireki dizkio herri bereko Leo Gabilondo idazleari 'El ocaso del caos' (Kaosaren gainbehera) liburuaren aurkezpen ekitaldiari. Idazle gazteak lagun izan du komunitatea, aurkezpena jendez bete baitzen.
2009/08/03
Eusko Jaurlaritzak, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) eta Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Elkarteak(NABO), Herri Musikaren Txokoarekin batera antolatutako 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketa Argentinako euskal etxe askotan ikusi ahal izan da azken bolada honetan eta halaxe jarraituko du, ibiltari, 2009. urteko gainerakoan, hasteko. Euskal musika-tresna tradizionalak zabaltzeko asmoa duen ekimen honek, Argentinaz gain, Andorra, Brasil, Kanada, Estatu Batuak, Txile, Kuba, Espainia, Frantzia, Uruguai eta Venezuela bisitatuko ditu. Mikel Arrazolaren berrogeita hemeretzi argazkik osatzen dute, eta soinu-tresnak eta soinu-joleak ez ezik, musikaren ingurua eta giroa ere islatzen ditu.
2009/08/03
2009/08/03
Askok ez dute jakingo Begoñako Amak Euskal Herritik haratago ere jarraitzaileak badituela, gehienbat euskal presentzia duten edo izan duten lekuetan Bizkaiko euskaldunek ereindakoa. Munduko leku horietako bat Venezuelako Naguanagua da, Valencian, Carabobo estatuan. Joan den asteburuyti hasita eta abuztuaren 16ra bitartean egingo dituzte Venezuelako hiri honetan Begoñako Amaren omenezko festak. Urtero bezala, Naguanaguan bertan egoitza duen Caraboboko Eusko Etxea partaide izango dute.
2009/08/01
2009/07/31
Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak datorren igandean egingo du hilabeteroko meza, kasu honetan Juan Calvo eta Boterhorn-en arimen alde. Gaur ostirala San Ignazio izanik, meza San Ignazio meza ere izango da eta Pedro Galdos apez josulagunak emango du. Ondotik, San Ignazio bazkaria egingo da, menu berezi batez, bertara gonbidatuta daudela euskal komunitate venezuelarreko kide edo adiskide guztiak.2009/07/31
Mikel Arriet sukaldari andoaindarrak Zeelanda Berriko Auckland-eko 'Food Show' sukaldaritza erakustaldian partaide da egunotan. Zeelanda Berriko hiri honetan datorren igandera arte luzatuko den ekitaldi gastronomikoan Asiako zein munduko beste leku batzuetako sukaldariak bilduko dira, euren lanaren adierazle diren errezeta eta sukalde bideak agertzen. Bertan aritzearekin batera, duela bost urtedanik Filipinas lan eta bizitoki aukeratua duen Arriet euskaldunak Auckland-eko Saoul Bar & Bistro jatetxean erakutsiko ditu bere euskal molde aberastuak.
2009/07/30
Quebeceko Trois Pistoles herrian dagoen Le Parc de l'aventure basque en Amérique edo Euskal Abentura Amerikarraren Parkean, euskal pilota txapelketa jokatzen ari dira egunotan. Esaten dutenez, bertan dago Kanadako euskal frontoi tradizional bakarra. Partidak uztailaren 24ean hasi ziren eta datorren igandean, abuztuaaren 2an, bukatuko dira. Pilotaz gain, bestelako ekitaldi kulturalak ere badira, tartean euskal musika emanaldiak. Larunbaterako euskal afari handia antolatu dute eta igandean, berriz, maila guztietako pilota finalak bukatzean, kabalkada egingo da.
2009/07/30
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus