2008/01/15

Euskal zeluloidearen industriak prest dauka aurten zine aretoetara heldu diren filmeen zerrenda. Lehenengoa, aste honetan bertan estreinatuko dena, Alex de la Iglesia bilbotarraren 'Los crímenes de Oxford' izango da, Elijah Wood estatubatuarra buru duen aktore taldearekin. Euskal zuzendariek ekoiztutako beste filme batzuk 'Un tranvía a S. P.', Unai Elorriaga idazlearen izen bereko eleberriaren moldaketa, eta Gorka Merchánen 'La casa de mi padre' dira. Azken honek Diasporako euskal pilotari baten istorioa kontatzen du: hamar urtez Argentinan bizi ostean Euskal Herrira bueltatzen da Txomin Garai, bere anaiaren semearen kargu egiteko.
Gehiago irakurri...
2008/01/15

Joanes Leizarragarren 'Jesus Christ gure Jaunaren Testamentu Berria' Bibliaren euskarazko lehen bertsioa da eta 1571an argitaratu zen. Joan den azaroaren 28an Ingalaterrako Sotheby's enkante etxe ezagunak salgai jarri zuen baina ez zuen eroslerik izan. Euskaltzaindiak, baina, liburua eskuratzeko interes handia zuen eta enkante etxearekin akordio batera iritsita liburua 20.500 liberatan erosi du, atzo jakin arazi zuenez.
Gehiago irakurri...
2008/01/15

Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires hiriburuko Centro Vasco Francés edo Iparraldeko Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeari ekin dio eta agintaldi berri baterako barne buruzagiak hautatu ditu. Euskal Etxeak berak jakin arazten duenez, Ernesto Cornejo Saravia izango da agintaldi berrian elkarteko lehendakari, Enrique Fagoaga lehendakariorde, Norma Ríos idazkaria eta Guillermo López diruzaina, beste zenbait karguren artean.
Gehiago irakurri...
2008/01/14

Ekimen eta proiektuez beteriko urtea itxi berri dute Bogotako Euskal Etxea osatzen duten euskal-kolonbiarrek. 2007an zehar euskal etxearen egoitza inauguratu dute, Ibarretxe lehendakariak Jesus Galindezen omenezko eskultura zabaldu du Gernika parkean eta gastronomia aste arrakastatsua egin dute, besteak beste. Urte berrian ere maila berarekin jarraitzeko asmoa agertu dute eta dagoeneko elkartearen erronka berriak izango direnak aurkeztu dituzte: txokoa eta liburutegi bat eraikitzea euskal etxean, 5. Euskal Astea antolatzea eta Gernika Kultur Parkea sortzea, tartean.
Gehiago irakurri...
2008/01/14

Mexikoko euskaldunek 2004ean eta 2007an egin zieten harrera ona errepikatu nahi dute Aretxabaletako Akordeoi Orkestrako kideek eta Argentinako euskal etxeetan bira antolatu nahian dabiltza aurtengo urri alderako, datak zehazteke. Interesa eduki dezaketen euskal etxeei ahal bezain pronto orkestrarekin harremanetan jartzeko gonbitea luzatzen diete, beraz. Orkestrak musika desberdinak eskaini ditzake: euskal musika, munduko musika herrikoiak, klasikoa, tangoak eta baita haurrentzako kontzertu didaktikoak ere.
Gehiago irakurri...
2008/01/14

Seattleko euskal komunitateak aurkitu du dagoeneko hiri estatubatuar honetako jatetxe berrienerako bidea. Eta ez du bide hori galtzeko asmorik, izan ere Txori tabernak Donostiako Alde Zaharreko toki hautuak gogora ekartzen dituen pintxo karta eskaintzen baitu. Joseba Jimenez de Jimenez da taberna berriko sukaldari eta jabea. Jimenez Harvest Vine jatetxeko jabea ere bada eta bi lokal hauetatik euskal gastronomia Seattle-en zabaltzeko apustua egiten du Ipar Ameriketako mendebalde kostaldean.
Gehiago irakurri...
2008/01/14

Salsamenditarren adar argentinarrak euren sustraiak aurkitzeko grina agertu dute azken urteotan eta dagoeneko zazpi metrotako luzera duen Zuhaitz genealogikoa egin dute. Familiaren lehenengo topaketan aurkeztu zuten, Rauchen 2006ean. Baina bilkura hartan Euskal Herriko senideak falta ziren. Silvia Salsamendi Bidegoianen, Gipuzkoan, gelditu zen familiaren bila aritu da azken hilbeteotan eta dagoeneko bederatzi anai-arrebetatik zazpiren historia bildu du.
Gehiago irakurri...
2008/01/05

ETB-3 telebista katea sortuko du EiTB (Euskal Irrati Telebista) euskal korporazio publikoak urte amaieran. Kanal berria euskara hutsezkoa izango da eta kultur saioak eta haur eta gazteei zuzendutako emankizunak bultzatuko ditu. Telebista analogikoaren itzalaldiarekin sortuko diren erdarazko kateak asko izango direla uste da. Kate berriak ez oreka, desoreka nabaria izango baita, baina bai aukera berri bat eman nahi die ikusle euskaldunei hori guztia gertatzen denean.
Gehiago irakurri...
2008/01/01
Gehiago irakurri...
2008/01/01
Gehiago irakurri...