euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alberto Iglesias musikagile donostiarra bigarrengoz Oscar sarietako Soinu Banda onenaren hautagai izendatu dute

2008/01/23

Alberto Iglesias, berriz ere Oscarretarako bidean Alberto Iglesias donostiarra berriz ere Oscar sarietarako lehian arituko da aurten. Amerikar Zine Akademiaren sariak munduko garrantzitsuenak dira seguraski eta ez da marka makala Iglesiasena, sarietarako izendapena jasotzen duen bigarren aldia delako. Marc Fosterrek zuzenduriko The Kite runner filmaren soinu bandarengatik izendatu dute Iglesias. 2006an 'The Constant Gardener' filmeagatik jaso zuen izendapena.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak Misiones-ko Corpus Christiko 'Eusko Etxea' elkarte zibila onetsi du euskal etxetzat Argentinan

2008/01/23

Atzo ofizialki onartutako Corpuseko 'Eusko Etxea' euskal etxe berriak antolatutako hitzaldia Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Batzordeak asteartero egiten duen bilkuran atzo hartutako erabakien artean Argentinako Misiones probintziako Corpus Christi herriko 'Eusko Etxea' elkarte zibila ofizialki onetsi eta Euskal Etxeen erregistro ofizialean sartzea deliberatu zuen. Neurri honekin aipatu euskal etxea nor da aurrerantzean, Jaurlaritzak kanpoko euskal giza-taldeei eskaintzen dizkien programa eta onuren hartzaile eta eskubide-emaile izateko bere bazkideekiko.

Gehiago irakurri...


FEVAren Gastronomia Proiektuak Itziar Aguirre sukaldari rosariotarrarekin burutu ditu, arrakastaz, lehen pausoak

2008/01/22

Itziar Aguirre Soraluce chef euskal rosariotarra Argentinako FEVA euskal etxeen elkarteak joan den urteko azkeneko hilabeteetan inauguratu ditu bere ekitaldiak, izan ere Itziar Aguirre Soraluce sukaldari rosariotarrak Bragadoko Danak Bat-en emandako ikastaro batekin. Laprida eta Arrecifes-eko euskal etxeetara ere zabaldu zen ekimena. Lortutako oihartzuna ikusirik, Maria Amelia Dadet FEVAko arlo honetako arduradunak EuskalKultura.com-i aurreratu dionez, oraingo udako oporrak amaiturik, urte berriak ekitaldi eta gastronomia proposamen berriak ekarriko ditu.

Gehiago irakurri...


'Ascuaga' abizena arrakastaren sinonimoa da Nevadan, Nugget Kasinoaren jabe den John Ascuagaren eskutik

2008/01/22

John Ascuagak Nugget Kasinoko Orozko jatetxearen margoa erakusten du (arg. EuskalKultura.com) Idahoko KIVI-TV telebistak John Ascuaga euskal amerikarraren istorioa bildu du bere webgunera, Nevadako enpresari arrakastatsu honen bizitzari buruzko bideo erreportaia sareratuz. Bertan Orozkoko euskal emigranteen seme honen biografia errepasatzen da: Notuseko arrantxuko haurtzarotik Reno-Sparkseko Nugget kasinoa handien artean kokatzeraino. 'Sekula ez nuen ezetzik onartu erantzun bezala', horrela laburbiltzen du Ascuagak bere karrera arrakastatsua.

Gehiago irakurri...


Gora Donostia!

2008/01/21

Atzo urtarrilaren 20a zela-eta, San Sebastian eguna beraz, gaur astelehena jai egun ofiziala da Donostian eta geure egoitza eta erredakzio nagusia Donostian dagoenez, geuk ere jai hartu dugu. Gaurko buletina aldez aurretik prestatutako informazioez egin dugu. Bihar asteartea normaltasunez eta aktualitateko albiste gehiagoz itzuliko gara irakurleekin daukagun eguneroko hitzordura.

Gehiago irakurri...


USACek, AEBetako euskaldunek sorturiko nazioarteko ikasle truke programak, 25 urte egin ditu Donostian

2008/01/21

USACeko ikasleak Bilboko Nerbioi ibaian egin zuten txangoan AEBetako euskal komunitateek euren sustraiekin harremana gordetzeko nahitik sortu zen University Studies Abroad Consortium (USAC) programa, seme-alabei ikasketak Euskal Herrian osatzeko aukera emanez. Esperientzia 1982an hasi zen, Donostian, eta harrez gero izan duen arrakastak 25 herrialdeetan 39 programa berri irekitzera eraman ditu USACeko arduradunak. 25 urte pasexe hauetan asko eta asko izan dira Donostia edo Bilbotik igaro eta Euskal Herria eta kultura barrutik ezagutzeko aukera izan duten gazteak, batzuk gainera euskal-amerikarrak. 'Esperientzia honen ostean Euskal Herriaren enbaxadore bikainak dira', azaldu dio EuskalKultura.com-i Patricia O'Connor, Donostiako USACeko zuzendariak.

Gehiago irakurri...


Euskal Liburutegiak Xabier Olasoren 'Pupuan trapua' eta Lauaxetaren 'Bide Barrijak' poema liburuak argitaratu ditu

2008/01/21

'Pupuan trapua' liburuaren edizio elebiduna Erdal irakurleei euskal literatura ezagutzeko bidea emateko ekimenean Euskal Liburutegia-Biblioteca Vasca Bilingüe bildumak bi izenburu berri argitaratu ditu. Euskal poesiaren emaitzak dira biak, baina denboran urrun daude bata bestearengandik. Bata 1931an Lauaxetak argitaratu zuen 'Bide Barrijak' lana da. Bestea Xabier Olaso arabarraren 'Pupuan Trapua', haurrei zuzenduriko poema liburua (2005eko Euskadi Literatur sariaren garailea).

Gehiago irakurri...


Lizarzaburu 2008 bilkurak Lizartzatik Ameriketaratutako euskaldun haien ondorengoak bildu zituen Liman

2008/01/19

2008ko bilkurara vildutako    Lizarzaburutarretako batzuk (argazkiak JL Lizarzaburu) Lizarzaburu familiako kide andana polita bildu zen joan den urtarrilaren 12an Peruko hiriburuan, Liman, 2008ko Lizarzaburu bilkuran parte hartzeko. Topaketa lagunarteko bazkari batekin eta joko eta aktibitateekin edertu zuten. Familia honen jatorria Gipuzkoako Lizartzan dago, baina Ameriketako adarra Peru, Ekuador eta Estatu Batuetaraino zabaldu da egun. Hurrengo bilkura Ameriketan egingo dute, baina familia hasia da jadanik Lizartzan biltzeko ideiarekin, 2010ean agian.

Gehiago irakurri...


Egungo Euskararen Hiztegia eta Sareko Euskal Gramatika jarriko ditu interneten kontsultagai EHUk

2008/01/18

EHUko katedradunak proiektu berria aurkezten (argazkia El Correo)

Egungo Euskararen Hiztegiko “f”, “g” eta “h” letrak sareratu ditu dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskara Institutuak. Hurrengo sei urteetan gainerako eduki guztia eskainiko dute apurka-apurka eta lan osoa 2014. urtean egongo da interneten. Sareko Euskal Gramatika, berriz, otsailean hasiko dira lantzen. Sortzaileek hizkuntzari buruzko entziklopedia izatea nahi dute eta gramatikaren informazioa hiztegiarenarekin lotuta egongo da bi proiektuak osatzen doazen heinean.

Gehiago irakurri...


Donostiako danborren burrunbak oihartzuna izango du Diasporako euskal etxeetan antolatutako ospakizunetan

2008/01/18

Necocheako Euskal Etxeak bere danborrada ateratzen du urtero herriko kaleetan zehar Bihar San Sebastian bezpera da. Guztia prest egongo da, bapo afaldu ostean igandeko 00:00etatik aurrera Donostia, Azpeitia, Tafalla, Lakuntza, Andosilla edota Zangotza bezalako herrietan San Sebastian eguneko jaiei gogor ekiteko. Diasporan ere zenbait herrialdetako euskal etxek bat egingo dute jaiarekin. Nahikoa da horretarako 'gogo donostiar' apur bat, makiltxoak, sukaldari txanoa eta dibertitzeko grina. Madrilen, Caracasen, Necochean eta Mexikon, esaterako, halaxe egingo dute bertako euskal etxeetakoek, Sarriegi maisuaren doinuak ozen munduratuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia