2008/01/30

Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeak anfitrioi lanak egin zituen euskarari buruzko lehen topaketa patagonikoan. Bertan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten inguruko Viedma eta Bahia Blancako euskal etxeek eta haien ordezkaritzak Rio Coloradoko lagunekin bildu ziren euskara eta euskal kultura ardatz zituzten jarduerak egiteko. Topaketen arrakasta ikusirik datorren urterako edizio berria beste euskal etxeei ere zabaltzea pentsatu dute antolatzaileek.
Gehiago irakurri...
2008/01/30

FEVAk jakitera eman du datorren astean hasita San Frantziskon jokatuko den Pilota Txapelketan lehiatuko diren pilotari argentinarren izenak: Joseba Bilbao, Maria Lis Calderon eta Gaston Inchausti. Txapelketa San Francisco Basque Cultural Center (BCC) elkarteak antolatu du eta bertan San Frantzisko, Argentina, Mexiko eta Venezuelako pilotariak ariko dira. Txapelketa otsailaren 9tik 17ra jokatuko dute eta finala Ibarretxe lehendakariaren bisitarekin eta BCC-ren 26. urteurrenarekin bat gauzatuko da.
Gehiago irakurri...
2008/01/30
Viña del Marreko Aita Karmeldarren elizan egin zen atzo Antonio Narvarte Sanzen hileta. Narvarte Txileko euskal komunitatearen kide nabarmena zen eta Valparaisoko euskal etxeko bazkide eta zuzendaria izan zen. Bere lagun mina zen Aita Kepa Bilbaok zuzendu zuen elizkizuna. Santiago eta Valparaisoko euskal komunitateko kide ugari bertaratu ziren, Txileko euskaltzale ezagunari azken agurra eskaintzeko. Narvartetarren familia zabalaren alboan, besteak beste, Jon Erdozia, Euskadiko ordezkaria Txilen, Archibaldo Uriarte, Jose María Narvarte eta euskal etxeen alde lanean emandako urte luzeetan eginiko lagun asko eta asko izan ziren.
Gehiago irakurri...
2008/01/29

Iñaki Galdos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzarako diputatua, Mexikon da egunotan foru erakundeak herri honetan eta El Salvadorren sustatzen dituen kooperazio ekimenak bisitatzeko. Gaur Chiapasera heldu eta ostirala bitartean egongo da bertan. Besteak beste, Chiapaseko gotzain Felipe Arizmendirekin eta inguru honetan aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariekin bilduko da.
Gehiago irakurri...
2008/01/29

Rosario hiria, Santa Fe probintzian, izango da heldu den larunbatetik aurrera aste betez Argentinako Dantza eta Musika Tradizional Nafarraren VII. ikastaroko egoitza. Bertako Nafar Etxeak antolatu duen ekitaldia da, Iruñeko exekutiboaren sostenguarekin, 35.400 euroko dirulaguntza onartu baitu Sanz-en gobernuak programa gauza dadin. Uda sasoian lehendik ere Buenos Aires, Mendoza, Mar del Plata edo Rosario bertan egindako ikastaroen bideari segituko dio eta Nafarroatik ekarriko ditu dantza eta gaita, atabal eta txistu irakasleak, Anitxu Agüera koordinatzaile.
Gehiago irakurri...
2008/01/29

Dallas hiriak eta Southern Methodist University Unibertsitatea izan dira, Texas estatuko beste kultur erakundeekin batera, Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dutenak. Joaquin Achucarro (Bilbo, 1932) pianojolea unibertsitate honetako irakaslea da orain dela hamar urtedanik eta hiriak bere ekarpenarengatik eskerrak emanez sortu du fundazioa. Erakundearen helburuen artean kontzertuak antolatu, pianojoleei bekak eta ikasketa laguntzak eman eta Achucarroren lana ezagutarazi eta gordetzea daude.
Gehiago irakurri...
2008/01/29

Antonio Narvarte Sanz hil da Txileko Viñan, 84 urte zituela. Irunen (Gipuzkoa) jaioa, 1939an heldu zen Txilera bere anai eta gurasoekin, gerla eta Francorengandik ihesean. Gurasoak, Antonio Narvarte Iraola eta Ana Sanz Garayalde izan zituen; anaiak, Cástor, Rafael eta Javier. Antonio bera, musikaria izan da, kontzertista, musikagile eta maisua, akordeoian eta pianoarekin, klasiko zein euskal motako. Viñako Conservas Larrondoko Marita Larrondo Idiart-ekin ezkondua, Juan Antonio, Maritxu, Maite eta eta Iñakiren aita. Elizkizunak, gaur arratsaldean, Viñako Karmeliten elizan. Euskal komunitate osoa bilduko da. Goian bego.
Gehiago irakurri...
2008/01/28

Argentinako euskara irakasleak aurten ere astebetez 'ikasle' bihurtu eta euren euskara praktikatzeko aukera izan dute, HABEk eta FEVAk antolatutako udako barnetegian [orain uda da Hego Hemisferioan]. Barnetegia La Platan izan da eta urtarrilaren 19an hasi eta atzo bukatu zen. Argentinako Tandil, San Juan, Mendoza, Bragado, Tres Arroyos, Buenos Airesetik... eta Uruguaitik etorritako irakasleak aritu dira, zortzi egunez mintzamena lantzen.
Gehiago irakurri...
2008/01/28

Mexikok, bertako jendeak eta kulturak maitemindu egin dute Pakita Andueza, mundua ezagutzeko gogoarekin Europa, America eta Asian ibili ostean herrialde honetan bizitzea erabaki zuen lakuntzarra. Gabonetako oporretan Euskal Herrian izan da eta Lakuntza sorterrian bere bizipenak eta esperientziak kontatu dizkio Guaixe herri aldizkariari.
Gehiago irakurri...
2008/01/28
Honen aurreko artikuluak gogora ekartzen duenez, 'Argentinan Euskaraz' programako ikasle-irakasle talde bat Maizpide barnetegian dabil ikasten, Lazkaon, urtarrilaren 7tik. Hogeitahiru euskaldunberri hauek zenbait arrazoi ezberdinek bultzatuta gerturatu dira Lazkaora, bertako ohitura, bizimodua eta batipat hizkuntzan murgiltzeko, gehienak bi hilabeterako etorriak eta multzo txikiago bat, sei hilabeterako, EGA ateratzearren. Euretako batzuk Euskalkultura.com-i adierazi diotenez, aste batzuk joan badira ere ezin dute oraindik sinetsi hemen daudenik, "amets batean gaudela iruditzen zaigu", diote.
Gehiago irakurri...