euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mariluz Artetxe ez da berriz hautagai aurkeztuko; euskal etxe talde batek 'EEak Alternatibaren Alde' sortu du

2008/02/04

Cordobako Euskal Asteko irudia (2006): Mari Luz Artetxe, Ibarretxe lehendakaria eta Alejo Martin Datorren martxoaren 15ean FEVAk (Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunak) hauteskundeak egingo ditu Zuzendaritza Batzordearen zati bat berritzeko. Hautatuko dituzten karguak lehendakaria, idazkaria eta diruzaina izango dira, besteak beste. Oraingo lehendakariak, Mariluz Artetxek, esana du dagoeneko ez dela berriro aurkeztuko eta batzuk egungo zuzendaritza batzordearen ildoko zerrenda osatzen ari diren bitartean, beste zerrenda alternatibo bat ari osatze, 'probintzietako' euskal etxe talde batek zerrenda alternatibo bat osatzeari ekin dio, Alejo Martin, Cordobako Euskal Etxeko presidentea buru.

Gehiago irakurri...


NYeko aldizkari batek Nafarroarako bidaia zozketatzen du 'nafar likore gorri' baten izena asmatzen dutenen artean

2008/02/04

Nicolás Ramírez, Tafallako Tubal jatetxeko sukaldaria, iazko NY-ko Nafar Asteko ekitaldi batean  Estatu Batuetan bizi diren bi lagunek aurten Nafarroara bidaiatzeko aukera izango dute AEBtako 2008 Nafar Astearen karietara antolatu den zozketa medio. Gaur bertan Miamin hasiko den Nafar Asteak Foru Erkidegoa Estatu Batuetan ezagutaraztea du helburu eta asmo horrekin Time Out New Yorkaldizkariak aipatu bidaia zozketako du honako galdera zuzen erantzuten duten pertsonen artean: Zein da Nafarroako likore tipikoa, basaran eta anisez egiten dena? Horrez gain, heldu den igandera arte nafar produktuen kanpainan parte hartzen ari diren New Yorkeko jatetxeen zerrenda bildu dugu datorren testura.

Gehiago irakurri...


Ertza euskal taldea Grezia eta Frantziara, 2007a Peru, El Salvador, Costa Rica, Mexiko eta Errusian bukatu ostean

2008/02/04

Asier Zabaleta, Ertza taldeko koreografoa Ertza dantza garaikide taldea nazioartean ibilbide arrakastatsua egiten ari da aspaldion eta datorren martxoan ere Europako beste puntan ariko da, emanaldia eskainiz Atenasen, (Grezia) eta ondoren Dijonen (Frantzia). Asier Zabaleta dantzari eta koreografoak zuzentzen duen talde honek sasoi onean bukatu zuen 2007a ere, 'EGO-tik' lana Peru, El Salvador, Costa Rica, Mexiko eta Errusian aurkeztuz itxi baitzuen urtea.

Gehiago irakurri...


400 lider ekonomiko eta sozialek babestu zuten Bilbon Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia berria

2008/02/03

Ibarretxe Innobasqueren aurkezpenean Sei hilabete ere pasa ez direla lehenengo urrats publikoak eman zituenetik, joan den ostegunean egin zuen bere aurkezpen nagusia Bilboko Euskalduna Jauregian Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak. Erakunde berriak helburu anbiziotsua oso finkatu du: Euskadi erreferentzia bihurtzea Europan berrikuntza alorrean. Lanabes esanguratsuak bereganatu ditu horretarako: Euskal instituzioen babes handiaz gainera, proiektura ekonomi, gizarte, unibertsitate, zientzia eta teknologia alorretako 400 lider eta eragile erakarri ditu, bere barne batzordeetako partaide eta ekile. Iban Ociok sinatzen du artikulua Berria egunkarian.

Gehiago irakurri...


Haur eta heldu euskal uruguaitarrek otsailaren 14tik 17ra hartuko dute parte FIVUk eratutako laugarren udalekuan

2008/02/01

Historia saioa Udalekuren aurreko edizio batean FIVU --Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioa, Federación de Instituciones Vasco Uruguayas-- elkarteak antolaturik, euskal jatorriko ehun bat gazte eta heldu bilduko dira otsailaren 14tik 17ra Río de la Plata delakoaren ertzean, Artigas-eko kanpaleku batean, euskal etxe uruguaitarren biltzaile den elkarte honek antolatutako udalekuaren laugarren edizioan. Ohi bezala, parte hartzaileak etxoletan egingo dute lo eta, joko eta jolasekin batera, euskal dantza, kantu eta kultura saioak izango dituzte, euren erroei dagokien ondarea hurbilago eta hobeto senti eta ezagut dezaten.

Gehiago irakurri...


Josetxo Silguero Irungo saxofonistak Buenos Aires, Cordoba eta Rosariotik bira egingo du datorren martxoan

2008/02/01

Josetxo Silguero, emanaldi batean Argentina izango da Josetxo Silguero irundarraren hurrengo geltokia. Martxoaren 10etik 26ra bitartean bere saxofoiarekin bira bat emango du Buenos Aires, Cordoba eta Rosarion. Denbora tarte horretan hiru kontzertu, bi tailer edo seminario eta bi klase emango ditu. Buenos Airesen joko duen bigarren aldia da eta hainbat konpositoreren lanak eramango ditu klasetara, hala nola, Gabriel Erkoreka, Alberto Posadas, Giacinti Scelsi edota Christian Lauba. Gainera, bertako konpositore den Jorge Sadekin batera lan berri baten aurkezpenean egingo du lan.

Gehiago irakurri...


Sanz presidenteak parte hartuko du datorren astean Miamin eta NYen egingo den AEBetako 2008 Nafar Astean

2008/01/31

Miguel Sanz presidentea iaz New Yorken egin zen Nafarroako Astearen barneko ekitaldi batean Nafarroako presidente Miguel Sanz buru dela nafar erakunde eta merkatarien ordezkaritza zabal bat bidaiatuko da datorren astean Estatu Batuetara, Merkataritza Ganberak eta SODENAk antolaturik, foru lurraldearen irudia, ardoa eta elikagaiak Ipar Ameriketan sustatu eta ezagutarazteko asmoz. Nafarroako hogei enpresak hartuko du parte, aurten otsailaren 4 eta 5ean Miamin eta 6 eta 7an New Yorken garatuko den 'Estatu Batuetako Nafar Astea' izenekoan. Kointzidentziaz, joan den astelehenean, NYen zen Sanzberro nafar kontseilaria, munduko 'Ardo eskualde onenari' Wine Enthusiast saria jasotzen Errioxa sor-markaren izenean, Nafarroa, Araba eta Errioxa hunkitzen baititu aipatu jatorri izendapenak.

Gehiago irakurri...


Aurten inauteriak inoiz baino goizago datoz; dantzan.com webguneak tokian tokiko ospakizunak bildu nahi ditu

2008/01/31

Abaltzisketako Txantxok (argazkia Dantzan.com) Aurtengo inauteriak goiztiar datoz, 'toka daitekeen data goiztiarrenetako batean', Dantzan.com webguneko Oier Araolazak gogorarazten digun bezala. Otsailaren 5ean izango da Inauteri Asteartea, eta Ostegun Gizena hil honetan bertan dator, urtarrilaren 31ean. Data hauetarako mozorro eta dantzak inoiz baino azkarrago prestatu beharko ditugu eta herri askotan aurten inauteriekin batera tokatzen diren Santa Ageda edota Kaldereroak bezalako jaiak nola ospatu erabaki beharko dugu.

Gehiago irakurri...


HABEk eta FIVUk euskara irakasleen trebakuntza programari ekingo diote Uruguaiko lau euskal etxetan

2008/01/31

Kinku Zinkunegi Montevideon eginiko aurkezpenean FIVUk (Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa) HABEko Euskara Munduan programako koordinatzailea hartu du aste honetan Montevideon. Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegik aurten lau euskal etxetan hasiko den euskara irakasleen trebakuntza programa azaldu du eta euskal etxeek kurtsoa nola bideratu eztabaidatu dute. Bileran Saltoko Euskaldunen Taldea (Saltoko Euskal Etxea); eta FIVUn federatutako beste hiru euskal etxe izan ziren: Rosarioko Gure Etxea, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea eta Montevideoko Haize Hegoa.

Gehiago irakurri...


Argentinako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa hasi du azken diktaduran desagertutako euskal jatorrikoen alde

2008/01/31

Desagertutakoen aurpegi andana bat Argentinako Justizia eta Giza Eskubideen Ministeritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, azkeneko diktaduran desagertutako euskal jatorriko hiritarren urratsen berri jakitearren. Emaitza legez, euskal jatorriko biktimen erregistro bat osatu nahi da eta honetarako bilaketa sakon bat egin nahi da Estatu Erakundeen barnean zein kanpoan. Argazki zein biografia erregistroak eratuko dira eta liburu bat argitaratu ere, hau guztia historia horien berri hedatzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia