euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Maialen Lujanbiok, Fredi eta Xabi Payak euskal bertsoak eramango dituzte Brasil, Argentina eta Uruguaira

2008/02/27

Paya anaiak eta Wilson Saliwoncyk Getxon egin zuten bertso saio batean Euskal Herriko bertsolari eta Argentinako payadore gazteen arteko konexioa bizi-bizirik dago eta eman duen azken fruitua Maialen Lujanbio eta Paya anaiek Brasil, Argentina eta Uruguaira egingo duten bira da. Abentura honetan Wilson Saliwoncyk payadore argentinarra izango dute lagun eta gidari. Ikuskizun erakargarria eta euskaraz hitz egiten ez dutenentzako ulergarria eskainiko omen dute.

Gehiago irakurri...


Txiki eta gaztetxoak Mexiko Hiriko Euskal Etxeko jaun da jabe egin ziren joko eta jolasez beteriko egun berezian

2008/02/27

Ekimenean parte hartu zuten bi neskak dardoekin duten trebetasuna erakusten kamerari Mexiko Hiriburuko Euskal Etxeak komunitateko haur eta gaztetxoentzako jai berezia egin zuen joan den larunbatean. Topaketa honen helburua umeei euskal lagunak egiteko aukera ematea eta Euskal Etxea bera joko eta jolasetarako tokia bihurtzea zen. Izan ere euskal elkartea bazkide nagusientzat ondo pasatu eta gozatzeko topalekua da eta hamaika adiskidantza sortu izan dira bertan. Txikiek ere bide horretan lehen pausoak eman dituzte jada eta larunbatean euskal etxea 'konkistatu' zuten euren joko eta barre algarez.

Gehiago irakurri...


"Presencia Vasca"-ren 18. urteurrena ospatzeko Paranako Urrundik Euskal Elkarteak pilota txapelketa antolatu du

2008/02/27

"Presencia Vasca" irratsaioaren kideak 16. urteurrenean Federico Borrasek gidatu eta igandero --martxotik aurrera 11etatik 12tara, Radio Universidadetik (105.7 Mhz)-- ematen den "Presencia Vasca" irratsaioaren 18. urteurrena ospatzeko Argentinako Paranako Urrundik Euskal Elkarteak pilota txapelketa antolatu du datorren larunbaterako. Hemezortzi urteotan irratsaioak euskal aste nazionalaren berri eman du eta astero euskal etxeetatik bidaltzen dizkioten informazioa zabaltzen du.

Gehiago irakurri...


Las Floreseko Euskal Etxeak Rosaseko karroza desfileko bigarren postua lortu du zahato erraldoi batekin

2008/02/27

Las Floreseko Euskal Etxeak eginiko karrozaren irudia Las Floreseko Euskal Etxeak, Argentinako Buenos Aires probintzian, Rosaseko landa-inguruko Sala de Primeros Auxiliosek antolatzen duen karroza desfileko bigarren postua lortu berria du. Karrozen desfileko lehiaketan "Loretako Euskaldunak"-eko kideek kartapestaz eginiko zahato erraldoi original bat egin zuten. Zahatoaren neurriak, honakoak: 2,90 metroko luzera, 1,80 metroko altuera eta metro bateko zabalera (ikus argazkiak).

Gehiago irakurri...


Argia astekariaren Larrun monografikoak Diaspora eta euskal etxeen egoera eta etorkizuna aztertzen ditu

2008/02/26

Euskal etxeei buruzko monografikoaren azala Argia euskal astekariak Larrun monografikoaren ale berria argitaratu du, Diaspora eta Euskal Etxeei buruzkoa. Argitalpenean Urko Apaolaza historialari eta kazetariak munduko euskal etxeen egoera eta etorkizuna aztertzen ditu, sei adituren laguntzaz --tartean Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendaria--, gaiaren inguruan bakoitzak bere hausnarketa eta esperientzia azaltzen dituela. Sarrera erreportaian Apaolazak euskal etxeei aldatzeko eta egungo garaietara egokitzeko ordua heldu zaiela dio, geroari eutsi nahi badiote.

Gehiago irakurri...


Athletic futbol taldea Pablo Zabaleta euskal-argentinar jokalaria fitxatzeko aukera aztertzen ari omen da

2008/02/26

Athleticek Pablo Zabaleta fitxatzeko aukera aztertzen ari da (argazkia Sport) Pablo Zabaleta, Espanyoleko eskuin hegala, Athletic futbol taldearen fitxatze-zerrendan egon daiteke. Euskal jatorria duen Arrecifeseko argentinarra Bartzelonako Espanyol taldean dabil momentu honetan Ernesto Valverde "Txingurri"-ren gidaritzapean. Euskal jatorria duten Latinoamerikako jokalariak fitxatzeko aukera aztertu ondoren, zurigorrien zuzendaritzak baztertuta zituen zenbait txosten atera ditu berriro ere.

Gehiago irakurri...


Bibiñe Belausteguigoitia: Mexikon erbestean hazia, Euskadiko Tenis txapelduna eta orain senior tenislaria

2008/02/26

Bibiñe Belausteguigoitia Bilbon (argazkia Deia) 78 urterekin Bibiñe Belausteguigoitia bilbotarrak energia eta bizitzeko grina bor-bor ditu. Erbestean hazi zen, Mexikon, bere aita herrialde honetan Euskadiko ordezkaria izan zelarik. Mexikon euskara eta tenisean jolasten ikasi zuen Bibiñek. Londresetik igaro ostean familia Bilbora bueltatu zen 1948an eta Bibiñe Euskadiko Tenis Txapelduna izatera heldu zen. Bera izan zen txapela eskuratu zuen lehen emakumea. Orain tenisean jolasten jarraitzen du gogotsu, senior zirkuituan. 'Egia da batzuk bihotzekoak jota hiltzen direla, baina askoz gehiago dira (adin honetan) kirola egitearen onurak gozatzen dituztenak', dio berak, baikortasunez eta bizipozez gainezka. Jarraian Deia egunkariak eginiko elkarrizketa itzuli eta laburtzen dugu.

Gehiago irakurri...


London Basque Societyk martxoaren 22an hasiko den txalaparta ikastaroa antolatu du euskal etxean

2008/02/26

Irudian, ikasleak txalaparta jotzen aurreko saio batean Londreseko euskal etxean Txalaparta ikastaro berria hasiko du martxoaren 22an London Basque Societyk bere euskal etxeko egoitzan. Kaiet Arrizabalaga irakaslearen eskutik, ikasleek oinarrizko kolpe eta doinuak ikasi ahal izango dituzte bi taldetan banatuta. Izena emateko epea irekita dago oraindik eta interesa duten pertsonek Ingalaterrako hiriburuko euskal etxearen web orrialdean sartu beharko dute.

Gehiago irakurri...


ACEk trikipoteoa antolatu du Erroman eta Unibertsitateak euskal kultura eta euskara hurbiltzeko ikastaroa hasi du

2008/02/25

ACEk aurreko edizio batean antolatutako trikipoteoa Associazione Culturale Euskara (ACE) elkarte euskal erromatarrak trikipoteoa antolatu du datorren ostiralerako Erromako kale eta tabernetatik trikitixaz lagunduta. Trikitilariak Oskar eta Juan Jose Estanga izango dira. Aldi berean, UPTEReko (Università Popolare di Roma) Euskal Sailak euskal kultura eta euskara ikastaro berria hasi du dagoeneko. Honako ikasgaietan sakondu ahal izango dute bertan izena ematen dutenek: Geografia, Euskararen Historia, Literatura, Historia, Mitologia eta Ohiturak.

Gehiago irakurri...


Cañuelaseko (Argentina) EEak II. Dantzari Egunean parte hartzeko deia egin du, Aberri Eguneko ospakizunekin bat

2008/02/25

Iazko Dantzari Egunean Cañuelasen egin zen erakustaldietako bat (argazkia infocanuelas.com) Aberri Eguneko ospakizunekin batera Cañuelaseko 'Denak Bat' elkarteak Dantzari Eguna izeneko topaketaren bigarren edizioa antolatu du. Topaketa honetan Argentinako euskal etxeetako dantza taldeek parte hartu ahal izango dute. Gonbidapena euskal elkarte guztiei irekia da, nahiz eta kasu askotan urruntasunak bidaia errazten ez duen duen. 'Gure asmoa dantzariei biltzeko aukera berri bat ematea da, Euskal Astean bezala, bertan sortzen diren harreman eta adiskidetasun eta lankidetzak mantendu eta garatu ahal izateko', azaldu dio EuskalKultura.com-i Margarita Mathieu Denak Bateko presidenteak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia