2008/03/04

San Luiseko Euskal Etxeak omenaldia egiten die armarri berriarekin Argentinan euskal kulturaren alde lan egin duten kide eta euskaltzaleei. Juan Domingo Arrascaeta eta Juan Ramon Escudero Alzola dira diseinuaren egileak eta bertan elkarteari nortasuna ematen dioten zenbait sinbolo biltzen dira: bertako mendi argentinarrak, Euskal Etxea eta bi herrialdeetako banderetan erroa hartzen duten bi zuhaitz, euskal haritza eta argentinar ceibo-a.
Gehiago irakurri...
2008/03/03

Bisitaldia oso zalapartatsua eta bizia izan zen: goizean goiz jaiki eta 6:45tan hitzordua zuten Hondarribiko lonjan arrainaren deskargatzea zuzenean ikusi ahal izateko. Ondoren San FerminBerria ontzira igo eta itsasora atera ziren eta eguna borobiltzeko pastelgintza lantegi batean ere izan ziren. 'Ikasleek egun hau bidaiko onenetarikoa izan dela diote', azaldu dio EuskalKultura.com-i Joseba Encabo irakasleak. Encabo irundarra da eta Estatu Batuetan bizi da orain dela hogei urte. Bera izan da New Yorkeko The Culinary Institute of America zentroko 20 ikasle Euskal Herrira ekarri dituen bidaiaren antolatzailea.
Gehiago irakurri...
2008/03/03

Hamazazpi euskal kantak osatzen dute Haizea izeneko CDa eta liburua. Errenteria Musikal kontserbatorioko irakasle den Alberto Santosi zor zaio. Euskal Herri barru zein kanpoko kantuzale eta joleek erraz ikasi, jo eta hedatzeko moduan pentsatutako obra da. Errenteria Musikal kontserbatorioan eska daiteke telefono edo posta elektronikoz, baina gehienik eta errazen lanak biltzen dituen partitura, letra eta audioa internetez jaitsi daiteke Errenteriako Udaleko webgunetik.
Gehiago irakurri...
2008/03/03

Kolorea, irudimena eta alaitasuna inauteriarekin bat datozen ezaugarriak dira, eta halakoxeko euskal kolore, forma eta sinboloez jantzi dira azken egunotan Saladillo hiri argentinarreko Cafulcurá konpartsako kideak. Ikurriña, ekilorea eta lauburua brodaturik daramaten jazkiak diseinatu eta janztearena hiriko historian pisu gehien izan duten lau kolektibitateak omentzearren egin dute, euskaldunekin batera, italiarrak, libanotarrak eta espainiarrak direlarik lau komunitate omenduak, bakoitzari jantzi eta diseinu bana eskainiz. Hondarreko bi urteotan 'Itxaropen' euskal etxe saladillotarrak kantina bat zabaldu izan du festotan, bestela ere euskaldunek presentzia handia duten Saladillon.
Gehiago irakurri...
2008/03/01

Mexikoko Durango hiriko ordezkaritza bat Euskal Herrian izan da egunotan, eta Bizkaiko Durango eta Donostia bisitatu ditu. Durangon, bertako alkatearekin, Juan Jose Ziarrustarekin, bildu zen ordezkaritza eta Jorge Herrera alkate mexikarrak gonbidapena luzatu zion, datorren azaroan Mexikon hiru Durango senidetuen arteko topaketa berri bat egitearren, Mexikoko Durango, Bizkaiko Durango eta AEBetako Coloradoko izen bereko hirien ordezkariak bilduz.
Gehiago irakurri...
2008/03/01

Kirmen Uribe poeta ondarroarrak poema errezitaldia eskaini zuen asteazkenean La Caixa Fundazioko CaixaForum-Madrid gizarte eta kultur zentro berriaren aurkezpen ekitaldien barne. "Kokua","Txoriak neguan" eta "Jaiotza" poemak (azken biak berriak) errezitatu zituen euskaraz eta erdaraz. Ekimena egin zen aretoa jendez gainezka egon zen eta azken poema horrek partikularzki txalo zaparrada polita ekarri zion aurkezpenera hurbildutakoen artetik.
Gehiago irakurri...
2008/03/01

Gaur egun bost kidez osaturik dagoen Zenbakaitz! irrati saioak, Argentinako Tres Arroyos hiriko Euskal Etxeak sustatuta, zerbitzu berria eskaintzen die bere entzuleei. Hiru Errekaren webgunea erabilita, edozein pertsonek aukera du aurrez grabatutako irrati saioak entzuteko. Gainera, deskargaren bidez saioa ordenadorera jaitsi daiteke eta edozein momentutan mundu osora zabaldu. 2004an hasi zenetik, 150 saio gainditu ditu, eta entzuleen parte hartze 'oso onak' berrelikadura dakarrela aiptazen du Jose Luis Artuch proiektu honen sortzaileak.
Gehiago irakurri...
2008/02/29

FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasunaren hauteskundeak inoiz baino biziago datoz, lehen aldiz lehendakaritzarako eta beste kargu esanguratsuetarako bi hautagaitza aurkeztu direlako. Felipe Eiheragibel, aurreko zuzendaritza batzordeko idazkaria, 'Por una FEVA para todos' (Denontzako FEVA baten alde) jarraipen zerrendako lehendakarigaia da. Alejo Martin, aldiz, 'Centros Vascos por la Alternativa' (Euskal Etxeak alternatibaren alde) hautagaitzako burua da.
Gehiago irakurri...
2008/02/29

Nahiz eta Basque Inquisition: How do you say sheperd in Basque? artikuluaren aurkako 17.000 sinadura jaso New Yorkeko bulegoetan Wall Street Journal egunkariak ez du zuzenketa artikulu bat argitaratzeko konpromezurik hartu oraingoz. Horixe zen, hain zuzen ere, joan den urtarrilaren 11an euskal ordezkaritza batek aurkeztu zien eskaera. Ordezkaritzaren buru Emilia Doyaga, Ny-ko Euskal Etxeko kidea eta AEBetako Euskadiko ordezkari Aitor Sotes izan ziren. Euskal komunitatea euskara eta euskaldunen irudia garbituko duen artikuluaren zain daude. 'Gure aldetik egunkariak Euskadiri buruzko artikulu objetibo bat idaztea espero dugu, eta hortarako ahal duguna egingo dugu' adierazi dio Aitor Sotesek EuskalKultura.com-i. 'Hortarako, kontseilu editorialarekin kontaktu zuzena edukitzeak helburu hori lortzeko aukera handiagoak emango dizkigu'-
Gehiago irakurri...
2008/02/29

Durango 1936 Kultur Elkarteak frankismoak hildako, fusilatutako eta errepresaliatutako Durangaldeko lagunen izenak jasotzeko deialdia egin du. Elkartearen asmoa pertsona horien izenak berreskuratu eta euren oroitzapena jasoko duen zerrenda bat egitea da. Dagoeneko elkarteak bere webgunean argitaratu ditu izen horietako batzuk, baina senitartekoen laguntza eskatzen dute zerrenda ahalik eta osatuena egin ahal izateko.
Gehiago irakurri...