euskal diaspora eta kultura

2008/10/07
Buenos Aires pobintzia argentinarreko General Villegas herriko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak bertako Partiduko Lehenengo Pintxo Lehiaketa antolatu du, partaidetza euskal etxeko kide direnei eta ez direnei zuzendurik. 'Pintxoa' euskal gastronomiari loturiko ideia da, Euskal Herriko taberna eta kantinetan arras zabaldua. 'Sukaldaritza miniaturan' ere deitu izan diote pintxoen arteari, ikusiz zer nolako garapen eta sofistikazioa lortu duen azkeneko urteotan.
2008/10/07
Andres de Urdaneta itsas gizon euskalduna jaio zela 500 urte betetzen ari diren honetan, Acapulco eta Mexiko DF hirietan ekitaldiak ari dira antolatzen efemeridea behar bezala ospatzeko. Urdaneta Ordiziako semea zenez, bertako alkate Jose Migel Santamaria Mexikon da ekitaldiotara gonbidaturik. Santamariak 'Cuauthemoc' untzi eskolan emango den 'Urdanetaren sekretua' dokumentalaren emanaldian izango da gaur, beste zenbait agintarirekin batera. Mexiko hiriburuko Franz Mayer museoan 'Andres Urdaneta 1508-1568' erakusketa urriaren 17 arte dago zabalik.
2008/10/07
Urte eta erdi darama lanean Ikerbasque fundazioak eta tarte honetan hogei herrialdetako lehen mailako 50 ikerlari erakarri ditu Euskal Herrira. Fundazio honen helburua ezagutza, ikerketa eta garapena sustatzea da, euskal sistema ekonomiko eta sozialaren oinarri bihurtuz. Horretarako puntako teknologia eta aurkikuntza zientifikoak egiteko ikerketa talde eta proiektuak garatzen ari dira fundazioaren baitan. Ikerbasqueko arduradunak pozik agertu dira egitasmoak nazioarteko ikerlari puntakoak erakarri dituelako.
2008/10/06
Argentinako Chascomus-en, Sebastian Errecart pilotari maisu duen bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen Pilota Eskolak aurrera darrai, hogeita hamar bat gaztetxo biltzen dituela larunbateroko pilota saioetan 'Pilota Berria' programaren baitan. Euskal Etxeak plazaratu duen ohar bat medio, Euskal Herririk etorrita bertan irakasle ibili den Enrike Huizi Olaizolak pilota ikasleekin eginiko lana azpimarratu nahi du Zuzendaritza Batzordeak, formakuntza alorrean duen eskarmentu nabaria partekatu nahi izan duelako.
2008/10/06
Eusko Legebiltzarreko lehendakari eta Europako Eskualdeetako Parlamentuen Batzarreko buru den Izaskun Bilbao Erroman da gaur. Bertan eskualdeetako parlamentuen izenean Nazio Batuen Pobreziaren Aurkako Kanpainarekin lankidetza hitzarmena sinatu du. Ondoren, Izaskun Bilbaok New Yorkera bidaia egingo du eta bertan, beste hitzorduen artean, euskal komunitatearekin bilduko da eta Josune Amunarriz artista hondarribitarraren erakusketa baten inaugurazioan parte hartuko du.
2008/10/06
2008/10/06
Coloradoko Euskal Etxea sasoi ederra bizitzen ari da eta kideen artean adiskidetasun sare estuak sortu ditu, euskara ikastaroei eta beste zenbait ekimenei esker. Horren adibide ona izan zen elkartearen azkeneko urteroko 'Mendiko Jaia', kide ugari bildu baitziren bertara, asko familia gazteak euren seme-alabekin. Elkartearen etorkizun oparoaren seinale izan daiteke hori, baina badaezpada --eta gorde beharreko tradizioak sortze aldera-- elkarteak hilaren 19rako deialdi berria egin du: Halloween... euskal erara, akelarrea alegia.
2008/10/03
Besteak beste Rosarioko Nafar Etxearen kantxan urriaren 18 eta 19an egingo diren 22 urtez azpikoen Munduko Pilota Txapelketako finalak ikusteko eta Santa Fe eta Mendozako probintzia argentinarrekin medikuak Nafarroan trebatzeko lankidetza akordioak sinatzeko bidaia ofiziala egingo du presidente nafarrak. Sanz-ek Pablo Sarasateren heriotzaren mendeurrena dela-eta antolatutako ekitaldietan ere hartuko du parte, aipatu bi probintzietako gobernadore, alkate eta buruzagiekin bilduz. Mendozan, azkenik, bertako Nafar Etxearen 25. urtemuga ekitaldietara ere bilduko da.
2008/10/03
2008/10/03
Euskal Herri osoko sukaldari eta ostalariak lehian ari dira egunotan pintxo goxoena, deigarriena eta bereziena nork egingo, Euskal Herriko III. Pintxo Lehiaketan. Azken fasea Hondarribian egingo da datorren astearte eta asteazkenean eta irabazleak 3.000 euroko saria jasoko du. Horrezaz gain, Kaneta Argitaletxeak eta Hondarribiako Ostalaritza Elkarteak pintxo guztiak biltzen dituen liburu bat plazaratuko dute, Durangoko Disko eta Liburu Azokan aurkezteko, abenduan. Pintxoak dastatzeko gogoarekin gelditzen direnentzat, jarraian iazko irabazlearen errezeta ematen dugu. On egin!
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus