euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Argentinan Corpus Christiko EEak; Olga Leiciaga, lehendakari berrautatua

2008/05/19

Corpus Christiko Eusko Etxeak antolatutako hitzaldi bateko publikoa, artxiboko argazkian Posadasko 'Euskal Jatorri' Euskal Etxeak, Misiones probintzia argentinarrean, Zuzendaritza berritu du joan den larunbatean, irailak 15, egina duen Ohiko Biltzar Orokorrean. Agintealdi berria hasiko duen Zuzendaritza Batzordeak Olga Rosa Leiciaga dauka lehendakari, eta berarekin batera Ramona Glady Ferragut, lehendakariorde; Carlos Galarza, idazkari; Paola Ethel Aizcorbe, idazkariorde; Carmen Delia Miranda, diruzain; eta Ana Maria Macchi Echagüe diruzainorde, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Arizona izenaren jatorriaz

2008/05/17

Gehiago irakurri...


Egungo zortzi zestapuntista onenetakoak bilduko dira asteburuan Bartzelonako Sari Nagusian lehiatzeko

2008/05/17

Zesta puntako jarraitzaileek asteburu polita bizi ahal izango dute Bartzelonako Udaberriko Sari Nagusiarekin (argazkia JaiAlive) Zesta puntako jarraitzaileek Foronda-Endika Goixerri-Bilbaoren aurkako eta Bereikua-Aizpitarte Otxoa-Aritzen arteko norgehiagokak ikusi ahal izango dituzte asteburu honetan Kataluniako hiriburuko Pavelló de la Vall d’Hebronen antolatu den Bartzelonako Udaberriko Sari Nagusian. Euskal pilota modalitate hau nazioartean gehien jokatzen dena da eta baita azkarrena ere. Kirol euskaldunak aspaldidanik izan du presentzia Katalunian, bereziki Bartzelonan. Kultura jarduerak antolatzen dituen euskal komunitate bat edukitzeaz gain, hiriburu katalanak XIX eta XX. mendeetan elkarren artean lan egiten zuten zortzi pilotaleku eduki ditu. Aipatzekoak dira Colon, Barcelones eta Condal frontoiek lortutako oihartzuna.

Gehiago irakurri...


La Platako frontoien berreskurapenerako pilota paletako txapelketa antolatu dute Euzko Etxeak eta UNLPk

2008/05/17

Euzko Etxeak eta River Plate taldeek 2006ko ekainean jokatutako FMP txapelketan parte hartu zuten kideak (argazkia Elpelotari.com) Euzko Etxeak eta La Platako Unibertsitate Nazionalak (UNLP) antolatu duten ekitaldiak lagundu nahi du Buenos Aires probintziako hiriburuak dituen kantxak berritzeko behar den dirua lortzen. FMP Master Kopak (Pilota Federazio Metropolitarra) pilota paletako zenbait bikote bilduko ditu Euskal Etxearen egoitzako trinketean asteartean eta datorren hilaren 27an egingo diren kirol jardunaldietan: Jorge eta Gabriel Villegas, Cristian Ferreras eta Emiliano Narbaits, Andres Dick eta Luis Cimadamore, eta Adrian Peloni eta Justino Viton lehiatuko dira.

Gehiago irakurri...


Oklahomako euskal urratsak

2008/05/16

Gehiago irakurri...


Youtubek Kepa Junkeraren kanala eta harek Hego Amerikan grabatutako bideoklipa eskaintzen ditu: ikus-entzun itzazu

2008/05/16

Kepa Junkera bilbotarraren musika-lanak interneten daude ikusgai (argazkia Luis Foncillas) Kepa Junkera konpositore, ekoizle eta trikitilari bilbotarrak ez du atsedenik hartzen bere lanean eta konposatzen, kontzertuak ematen eta Euskal Herritik kanpo birak eskaintzen jarraitzen du. Hego Amerikan egindako azkeneko bidaian bizkaitarrak bideoklip bat grabatu zuen 2006ko 'Hiri' diskoarekin eta orain Youtube webgunean dago ikusgai. Era berean, bideoak igo, ikusi eta konpartitzen uzten duen interneteko orrialdeak Kepa Junkeraren kanal berezia eskaintzen die erabiltzaile eta jarraitzaileei musikariaren ikus-entzunezko lanak eskainiz.

Gehiago irakurri...


Baztarrika sailburuordea Mexikon da euskara eta euskal kultura lektoretzak ematen dituzten irakasleekin biltzeko

2008/05/16

Patxi Baztarrika eta Lorea Bilbao aholkularia Buenos Aireseko Laurak Bat elkarteko zuzendaritzarekin  bildu ziren Argentinan (artxiboko argazkia) Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Mexikora heldu zen atzo, Argentinan hasi zuen bidaia ofizialaren bigarren zatiari ekiteko. Sei egun emango ditu Mexikon eta egonaldian zehar hainbat unibertsitate mexikarretan eskaintzen diren euskara eta euskal kultura lektoretzen jarraipena egingo du. Era berean, ikastaro hauek eman nahi dituzten beste unibertsitateetako arduradunekin ere bilduko da.

Gehiago irakurri...


Maider Unda euskal kirolariak Beijingeko Joko Olinpikoetan lehiatzeko prestakuntza erakusten du bere blogean

2008/05/16

Maider Undak, beste euskal kirolariekin batera, abuztuan antolatuko diren Beijing-eko  Joko Olinpikoetan parte hartuko du Zenbait euskal kirolari arituko dira abuztuaren 8an Beijing-en hasiko diren Joko Olinpikoetan. Horien artean Maider Unda arabar kirolaria egongo da. Emakumezkoen borroka praktikatzen du Undak 72 kiloko kategoria Olinpikoan eta duela hilabete batzuk blog bat sortu zuen munduan zehar burutzen ari den entrenamendu prozesua internetez azaltzeko. Hilaren hasieran Colorado Springs hirira bidaia egin zuen entrenamendu saioa egiteko. Bertakoa, Estatu Batuetan dauden lau Entrenamendu Gune Olinpikoetako bat da New York, California eta Michiganekoekin batera.

Gehiago irakurri...


Santa Feko 'Gure Etxea' euskal etxe argentinarrak burutu dituen azken ekitaldien eta hurrengoen berri eman du

2008/05/16

Euskal Etxeko kide gazteak Kolektibitateen Jaian Pozik daude Santa Feko Gure Etxea elkartean, azken hilabeteetan egin dituzten ekitaldiak direla eta. Euskal Etxeak ekimen horien berri eman dio EuskalKultura.com-i, martxo-apirileko egitaraua azpimarratuz eta datozen ekimenetako batzuk iragarriz. Aberri Eguna, adibidez, elkarteko bazkide eta lagun ugari bildu zituen bazkari batez ospatu zuten eta, joan den igandean, Kolektibitateen Azokako hamabostgarren urteurrenaren jaian ere parte hartu zuten, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Agintzaritza berritze bozak egin ostean, Jon Kepa Erkiaga berriz ere Buenos Aireseko Laurak Bateko lehendakari

2008/05/16

Jon Kepa Erquiaga lehendakari berrautatua (ezk) Nestor Media kontu ikuskatzaile ordezkoarekin hizketan, Paula Barquin erdian begirale Buenos Aires Hiri Autonomoko Laurak Bat Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu duela adierazi du ohar baten bidez. Agintealdi berria hasia duen Zuzendaritza Batzorde berriak Jon Kepa de Erquiaga izango du berriz ere lehendakari, eta berarekin batera arituko dira José María Landa, lehendakariorde, Arantxa Goicoa, idazkari, Enrique Fagoaga, idazkariorde, Eduardo Lizaso, diruzain, eta Maria Teresa Anitua, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia