2008/06/02

Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak, Argentinan, deia luzatu die kantua gogoko duten pertsona guztiei sortu berri duen abesbatzara bil daitezen. Honekin batera, bazkideek zein oro har josezepaztarrek euskal kultura sakonago ezagut dezaten abian jarri duen 'La hora de los vascos' irratsaioaren berri eman du. Saioa astean behin, ostegunetan, eskaintzen dute Sintonia AM 1000-n eta entzuleek interneten bidez ere jarraitu dezakete emisioa, munduko edozein bazterretik.
Gehiago irakurri...
2008/06/02

Venezuelako hiriburuko Eusko Etxeak zenbait jarduera antolatu eta egin ditu azken asteetan, tartean Eneko Etxeberria eta Miyuki Okabe senar-emazte ibiltarien 'Mundua Hurbiltzen' hitzaldia, euskal etxearen egoitzan bertan. Europa, Asia, Ozeania eta Amerikan zehar bizikletaz hasi zuten bidaiaz mintzatu zen bikotea eta Eusko Etxeak, berriz, 'ezohiko kide' izendatu zituen. Bestalde, Caracaseko euskaldunek 'Amatxuen Eguna' ospatu dute hirugarren urtez jarraian. Bildutako ama eta gainerakoek askaria eta familia giroko bingoaz gozatu ahal izan zuten.
Gehiago irakurri...
2008/06/02

San Juango Eusko Etxea Euskal Etxetik, azken aste eta hilabeteotan euskal esparruan egindako ekitaldien berri eman digute. Aurretik atzera, Maiatzeko Iraultzaren bigarren mendeurrenaren ospakizunean hartu zuten parte, euskal jatorrikoen ordezkari, omenaldia eskaini zieten 1937an Gernikako bonbardaketan hildako herritarrei, Euskal Zine Zikloaren inaugurazioa ere egin dute, eta 'Gure euskal kultura gehiago ezagutu dezagun' hitzaldi sorta abiarazi.
Gehiago irakurri...
2008/05/31

Tandileko Gure Etxea Euskal Etxeak (Argentina), elkarteko estatutuek dioten arabera, zuzendaritza batzordea berritu zuen Ohiko Batzar Nagusian. Era honetan, Isidro Legarreta Domingok elkarte argentinarraren gidaritza mantentzen du lehendakari postuan berrautatua izan ostean. Juan Miguel Beguiristain Gomez lehendakariorde bezala mantenduko da eta beste kide batzuen artean, Miguel Herrera idazkari gisa eta Jorge Gilbert diruzain postuan arituko dira.
Gehiago irakurri...
2008/05/30
Gehiago irakurri...
2008/05/23

La Platan jaio eta duela hogeita hamar urte baino gehiago Euskal Herrian bizi den Nestor Fellik, beste zenbait lurraldetatik etorritako pertsona talde batekin batera, 'Ongietorri.info' webgunea sortu du etorkinen testigantzak biltzeko helburuarekin. Proiektuaren sortzaileak Bilboko Tas-Tas irratiko 'Alhan Ongietorri' programan lan egiten du. Ekimenak hiru fase ditu eta oraingoz gizartearen aurrean aurkeztua izan da urte amaieran forma jakin bat emateko. Horretarako, sortzaileek sentiberatze kanpaina bat egingo dute hainbat kolektibok proiektuan parte har dezaten.
Gehiago irakurri...
2008/05/20
Gehiago irakurri...
2008/05/19
EuskalKultura.com-en beti ari gara aztertzen Diasporari zerbitzu hobea eskaintzeko bideak eta horrek hain zuzen bultzatu gaitu gaurtik aurrera eta astebetez buletina eten eta webgunean aldaketa sakonak egitera, zenbait atal berri sartuz, beste batzuk indartuz eta, diseinua ere berriturik, Diasporako geure lagun euskaltzaleei informazio alorreko proposamen eraberritua egitera. Barrura begira egingo dugun lanak eragingo duen astebeteko etenarengatik, aldez aurretiko barkamena eskatzen dizugu, emaitzak mereziko duelakoan.
Gehiago irakurri...
2008/05/19

Donostiako Euskararen Udal Patronatuaren ekimenez, eskuko telefono erabiltzaileek --Euskal Herrikoek zein Diasporakoek-- euskara-gaztelania / gaztelania-euskara hiztegia jaso eta erabili ahal izango dute euren mugikorrean. Horretarako egin behar duten gauza bakarra Hiztegia hitza SMS bidez 5464 zenbakira igortzea da, aplikazioa jaitsi eta telefonoan instalatu. Hiztegi hau Elhuyar hiztegian oinarrituta dago, euskaraz edo gaztelaniaz nabigatzeko aukera eskaintzen du eta 8.000 sarrera ditu.
Gehiago irakurri...
2008/05/19

Argentinako Jose C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak dantza talde gazte eta bizia du eta elkartearen ordezkari bikainak dira hainbat ekitaldi eta dantza emanaldietan. Dantzari gazteek gainera blog bat sortua dute eta bertan euren bizipenen berri ematen dute, ekitaldietako pasadizoak eta argazkiak erakutsiz. Azken ekitaldietako bat Cañuelasen egin zen Dantzari Eguna 2008 izan zen eta argazkiak sarean ikus daitezke jada.
Gehiago irakurri...