euskal diaspora eta kultura

2008/10/24
Teknologia berriei esker gero eta baliabide gehiago daude sarean euskara ikasteko. Webgune hauek oso erabilgarriak izan daitezke Diasporako kideentzat edo Euskal Herrian bertan etxetik eta patxada osoz euskara ikasi nahi dutenentzat. Jarraian interneten dauden zenbait ikasketa metodoen zerrenda ematen dugu, bakoitzak bere gustukoa aukeratu dezan: gazteleraz, ingelesez, frantsesez, doan edo matrikula bat ordainduta... Ekarri ditugu baita ere beste baliabide erabilgarri batzuk: online hiztegiak, zuzentzaile automatikoak, euskara praktikatzeko jokoak eta hizkuntzari buruzko informazio orokorra.
2008/10/24
Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxe argentinarrak 'Europar Nazioen Kultur Bilkura' delako elkarretaratzea antolatu du gaurko, gehienbat estaturik ez daukaten nazio europarrak deituz. Parte hartuko duten ordezkaritzen artean aipa daitezke katalanak, flandiarrak, bretoinak, irlandar eta eskoziarrak eta galestarrak, antolatzaile euskaldunez gain. Ekitaldiak arratsaldeko azpietatik aurrera gauzatuko dira Zazpirak Bat-en egoitzan, Entre Ríos 261 helbidean, Rosario hirian.
2008/10/24
Hiru kantari gazte dira, baina euren gaztetasunak ez die ibilbide oparoa izatea eragotzi. Aspaldidanik zeukaten Ameriketako euskaldunengana hurbiltzeko guraria, eta azkenean gauzatu edo obratu dute nahikeria, joan den astelehenetik baitabiltza Buenos Aires aldean, bidaian euskal etxe multxo polita bisitatu eta euren kantuez agurtzeko asmotan. Gaur bertan hiriburu argentinarreko Mexiko 1880ko Euskal Egoitzan kantatuko dute, gaueko bederatzietatik aurrera, Euskaltzaleak taldearen eskutik. Bihar, berriz, Iparraldeko Euskal Etxeko (CVF) 'Piperraren Pesta' edertuko dute euren doinu eta erritmoekin, gaueko bederatzi t'erdietatik aurrera. Datorren astean, La Platako Euskal Aste Nazionalera doaz.
2008/10/23
Bere lehenengo urratsetan larunbat honetan hasiko da 2008ko Argentinako Euskal Aste Nazionala. La Plata Buenos Aires probintziako hiriburuan guztia prest dago milaka bisitari jasotzeko, asteburu nagusia datorren astekoa izango bada ere. Jendea Argentina osotik, inguruko herrialdeetatik eta Euskal Herritik ere etorriko da, tartean Ibarretxe Lehendakaria bera, ordezkaritza zabalago baten buru. Astebete pasexe iraungo duen elkarretaratze euskal argentinar nagusiko programa eguneratua eta La Platan orientzako euskal hitzorduetako mapa bildu dizkizugu artikulu honetara.
2008/10/23
Eguraldi txarrak lagundu ez bazuen ere, aurten hiru urte bete dituen San Pedroko 'Ongi Etorri' Euskal Etxeak eta bere hirurogei bat bazkideek euskal komunitateari bere lekua eman zioten joan den urriaren 12an Paraná ibai ertzean kokatzen den Buenos Aires probintziako herri honetako Gizataldeen Jaian. “Urteotan, gero eta kolektibitate gutxiago datoz Azokan parte hartzera –azaldu dio Mónica Mindurry Euskal Etxeko idazkariak Euskalkultura.com-i–, baina gu indarrez beteta gaude eta aurrera goaz”.
2008/10/22
Ameriketara doazen hirugarren aldia izango da. Aurreko bietan Mexikon izan ostean, oraingoan Argentinan barrena ibiliko dira kontzertuak eskaintzen zenbait euskal etxetan, datozen egunotan gauzatuko denaren hazia Chivilcoyko Euskal Etxekoek ipini bazuten ere, EuskalKultura.com-en artikulu bat irakurri ondoren Argentinatik deituz eta ia ezin al zuten bertara joan galdetuz, duela hilabete batzuk. Kostata, baina lortu da. Bisitatuko dituzte La Plata, Mar del Plata, Bragado, Chivilcoy, Villa Mercedes, Merlo, Parana eta Buenos Aires, zortzi kontzertu eskainiz.
2008/10/22
Euskal jatorridun biztanle gehien dituen AEBetako estatuetako bat da Nevada, Kalifornia eta Idahorekin batera, eta horren jakitun, Barack Obama alderdi demokratako presidentegaiak keinua egin die bertako euskaldunei, hauteskunde-propaganda euskaraz ere argitara emanez. Goiena.net eta Sustatu.com webguneek plazaratu dute jarraian jasotzen dugun albiste bitxi hau.
2008/10/22
Angel Lertxundik eta Aingeru Epaltzak asteartean bukatu zuten Alemaniako zenbait hiritan barrena egin duten irakurraldi bira. Pahl-Rugestein argitaletxearen 'Zubiak' euskal literatura bildumak euren bi eleberri argitaratu ditu alemanez eta karia hortara Frankfurteko Azokan aurkeztu ostean lau irakurraldi eskaini zituzten Frankfurt, Berlin, Essen eta Paderborn hirietan. Biak ala biak esperientziarekin oso gustura agertu dira eta Lertxundiren esanetan Frankfurteko Azoka erraldoiaren ondoan irakurraldi txikiago hauetan 'interes berezia jartzen diote autoreari, bere obrari eta euskal literaturari'.
2008/10/21
2008/10/21
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus