euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Erria Euskal Etxeak eta Uruguaiko Zinematekak Euskal Zine Ziklo bat antolatu dute hiriburu uruguaiarrean ekainaren 17tik 22ra

2008/06/12

Gehiago irakurri...


Josu Ruiz de Gordejuelak Mexikoko euskaldunei buruzko liburua aurkeztu du DFn eta Mazatlanen

2008/06/11

Josu Ruiz de Gordejuela ikerlaria Centro Cultural de Españan egin zuen aurkezpenean (argazkia VascosMexico.com) Josu Ruiz de Gordejuela Urquijo historialari arabarrak bere azken lana aurkeztu du egunotan Mexikon. Liburuak 'Los Vascos en el México Decimonónico, 1810-1910' izenburua du eta garai honetan herrialde iparamerikarrera emigratu zuten 5.000 inguru euskaldunen datuak jasotzen ditu. Ruiz de Gordejuelak hiru mintzaldi eskaini ditu Mexikon liburua aurkeztuz: hiriburuko Centro Cultural de España delakoan, Mazatlán hirian eta DFko Euskal Etxean. Hitzordu guztietara euskal komunitateko kide ugari bildu ziren, euren historiaren zati hori ezagutzeko gogoz.

Gehiago irakurri...


ETBko Forum saioan Mexikoko euskaldunen historiari buruz arituko da Josu Ruiz de Gordejuela ikerlaria

2008/06/11

Josu Ruiz de Gordejuela historialaria (Amurrio, 1963) Josu Ruiz de Gordejuela historialari arabarrak ‘Los vascos en el México del siglo XIX’ liburua argitaratu berri du. Lan honetan 1810 eta 1910 bitartean Mexikoko euskal komunitatearen aztarna jasotzen du ikerlariak. David Barbero kazetariak egilea elkarrizketatuko du, euskaldunek Mexikoko historian izan zuten garrantzia aztertuz. Elkarrizketa Diasporan ere ikusi ahal izango da, gaur eta bihar, Canal Vasco eta ETB-Sat-en bidez.

Gehiago irakurri...


San Antonioko Los Castores frontoia Venezuelan pilota zabaltzen lana handia egiten ari da aurten ere

2008/06/11

Los Castores pilotalekuan jokatutako txapelketan 20 bikotek parte hartu zuten (argazkia Ricardo Parra) Los Castores Euskal Pilota Elkartea aintzindaria da Venezuelan kirol honen sustapenean eta sortu zenetik lan eskerga egin du arlo honetan. Aurten ere hainbat txapelketa eta ekitaldi antolatu ditu, horien artean Guaricoko ‘Torneo Copa Instituto Regional’ deritzona. Asteburu osoan zehar 40 pilotari aritu ziren Venezuelako bigarren frontoirik handiena den honetan, 20 bikotetan banatuta. Txapelketak Guarico Estatuko Gobernazioaren babesa izan zuen. La Region egunkariak txapelketaren berri eman zuen, jarraian itzuli eta laburtzen dugun artikuluan.

Gehiago irakurri...


Berrogei bat haur euskal amerikarrek hasiko dute igandean Buffalo Wyoming-en 2008 NABO Udaleku

2008/06/11

2006ko Udalekuko talde argazkia, Nevadako Elkon (argazkia EuskalKultura.com) Berrogei bat haur 10 eta 15 urte bitartekoek, Nevada, Oregon, Idaho, Kalifornia, Utah eta Wyoming bertatik etorriak hasiko dute datorren igandean Wyomingeko Buffalo herrian NABO 2008 Udalekua. Kanadako bi neska eta Euskal Herriko beste bi neska-mutiko ere tartean, Buffalori erabat lotutako historia den garai bateko euskal artzainen esperientzia azaldu eta biziarazi nahi izango diete aurten Udalekun haurrei. Abiatzea igandean arratsaldeko hiruretatik aurrera, Kate Camino eta Teresa Fieldgrove ekimeneko koordinatzaile.

Gehiago irakurri...


AEBetako adituak Simon Berasaluce debatarrak New Jersey-n egin zituen beirate koloreztatuak berreskuratzen ari dira

2008/06/10

Bayonne herriko St. Paul elizan Simon Berasaluceren beiratea ‘Argia edertzen zuen artista' bezala ezaguna zen New Yorken Simon Berasaluce debatarra eta bere artearen aztarna utzi zuen artistak New Jersey eta New Yorkeko eliza askotan. Ameriketara 1952ean heldu zen Berasaluce eta urte luzez lan egin zuen bertan, gehienbat Ekialdeko kostaldean: Boston, Filadelfia, Cleveland... 1993an zendu zen Donostian, baina orain hainbat aditu bere lanaren garrantzia azpimarratzen hasi dira. Emilia Doyagaren eskutik New Yorkeko Euskal Etxeak txangoa egin zuen New Jerseyko hainbat elizatara joan den larunbatean bere lana ezagutzeko.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak hitzarmenak berrituko ditu Brno (Txekia), Bartzelona eta Varsoviako unibertsitateekin, Euskara eta Euskal Kultura eskolak ematen segi dezaten

2008/06/10

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak emigrante nafarren itzulerarako laguntzak eskaini ditu; eskatzeko epea ekainaren 23an bukatuko da

2008/06/10

Argentinako Centro Navarro del Sud delakoko azkeneko obrak bukatu aurreko argazkia (argazkia EuskalKultura.com) Nafarroako Gobernuak lagundu nahi izan ditu etxera itzuli nahi duten nafar emigranteak eta euren ondorengoak, itzulera hau erraztzeko --bisita gisa ala behin betiko izanik ere-- dirulaguntza deialdia antolatuz. Baldintza jakinak biltzen dituzten lagunek, beraz, bi eskabide mota hauetako batetara aukeztu ahal izango dira: alde batetik, betirako itzulera sustatzeko eratutako dirulaguntzetara, eta bestetik, aldi baterako Nafarroara itzuli edo egonaldia egin nahi dutenentzako antolatutakoetara. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 23an itxiko da.

Gehiago irakurri...


Emakume Abertzale Batzak 70. urteurrena ospatu zuen Buenos Airesen eta Rosarion, Emakunderen omenaldiarekin

2008/06/09

Izaskun Moyua Margarita Aranberri agurtzen Buenos Airesen Emakundek, Emakumearen Euskal Erakundeak, bat egin zuen joan den asteburuan Emakume Abertzale Batzaren 70. urteurreneko ospakizunekin bi ekitaldietan, Buenos Airesen eta Rosarion. Hiriburuko Laurak Baten egin zen jaian Izaskun Moyuak, Emakundeko zuzendariak, aginte makila bat oparitu zien Emakume Abertzale Batzako ordezkariei, euskal komunitatearen alde eginiko lana eskertuz.

Gehiago irakurri...


‘Pixka bat es mucho’ abestia sarera heldu da, uda honetan euskara lotsarik gabe egiteko gonbitea luzatuz

2008/06/09

Bideokliparen irudi bat Eusko Jaurlaritzak aurkeztu berria du Ukan kanpainaren azken pausua: Ukan elkarbizitza linguistikoaren aldeko birus osasungarriaren ondoren, ‘Pixka Bat es mucho’ izeneko abestiarekin birus hori Euskal Herriko biztanleen artean eta Diasporako kideengan zabaldu nahi du Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak. Ez du importa euskaraz oso ondo edo zertxobait okerrago egiteak, lotsarik gabe praktikatu eta gozatzeko gonbitea egiten du abestiak. Sarean entzungai dago abestia jada eta bertan ere ikus daiteke kanpainarekin batera aurkeztu duten bideoklipa, Bittor Alkiza futbolaria eta Aimar Olaizola pilotaria bezalako beste pertsonai ezagunen partaidetzarekin.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia